Lipidoak: Ezaugarriak, Funtzio Biologikoak eta Gantz Azidoen Sailakpena

Biologia2,11 KB

Lipidoak, biomolekula organikoak dira, eta C, H eta O-z osatuta daude. Kasu batzuetan fosforoa (P), sufrea (S) eta nitrogenoa (N)izaten dituzte. Gantz azidoak izatearen edo ez izatearen arabera saponifikagarriak eta ez saponifikagarriak izan daitezke.

LIPIDOEN PROPIETATEAK;-Disolbaezinak dira uretan eta disolbatzaile polarretan. Disolbatzaile polarretan, aldiz, disolbagarriak dira.-Joera hidrofoboa dute, oxigeno-proportzio txikiagoa dutelako.-Koipetsuak dira, eta dentsitate baxua dute.-Substantzia nahikoerreduzituak dira. Horregatik, oxidatzean energia asko askatzen dute.

LIPIDOEN FUNTZIO BIOLOGIKOAK➢ ENERGIA- FUNTZIOA: erregai edota erreserba energetiko garrantzitsuak dira, oxidatzean energia asko askatzen dutelako.Ezin direnez uretan disolbatu, zelularen barnean gorde daitezke presio osmotikoari eragin gabe.➢ GARRAIO FUNTZIOA: ehunetara errazago garraiatu daitezke.➢ ISOLATZE ETA BABES FUNTZIOA: ero eroale txarrak dira, beraz, isolatzaile gisa jokatzen dute. Organoek jasaten dituzten kolpeak arintzeko ere balio dute.➢ EGITURA FUNTZIOA: mintz biologikoen lipido-geruza bikoitzen oinarrizko osagaia da.➢ ENERGIA XURGATZEKO FUNTZIOA: argia xurgatzen dute.➢ BITAMINA ETA HORMONA FUNTZIOA: Hormona eta bitamina asko lipidoak edo haien deribatuak dira.GANTZ AZIDOAK; Azido organiko monokarboxilikoak dira, eta kate hidrokarbonatu (...-CH-CH-...) lineal bat eta muturreko karboxilo talde bat(-COOH) dituzte. Karbono atomo kopuru bikoitia dute (12-24 karbono artean), eta ohikoenak 16-18 karbonokoak dira. Ez dira aske egoten naturan, lipido konplexuak eratuz baizik.

GANTZ AZIDOEN SAILAKPENA;Gantz azidoak bi motatakoak izan daitezke: aseak edo asegabeak.➢ GANTZ AZIDO ASEAK: karbonoen artean ez dituzte lotura bikoitzak, beraz, kateak lerro itxurakoak dira. Urtze tenperatura altua dute, eta solidoak dira giro tenperaturan. Nabarmenenak palmitikoa (16:0) eta estearikoa (18:0) dira.➢ GANTZ AZIDO ASEGABEAK: karbonoen artean, lotura bikoitzen bat dute. Lotura bikoitzen ondorioz okertu egiten dira.urtze tenperatura baxuagoa dute, eta likidoak dira giro tenperaturan. Lotura kopuruen arabera bi talde daude

Deskargatu

PDF Word HTML