Kloroplastoak: Egitura, Funtzioa eta Teoria Endosinbiotikoa
Kloroplastoak: Zelula Landareen Organulu Fotosintetikoak
Landare-zelula fotosintetikoetan bakarrik agertzen dira. Itxura desberdina izaten dute baina sarritan diskoidalak dira. Mitokondrioak baino handiagoak, 3 eta 10 μm bitarteko luzera eta 1 eta 2 μm bitarteko lodierakoak dira. Kloroplastoetan fotosintesia burutzen da.
Kloroplastoen Egitura
Beraien egituran zenbait alde bereizten dira:
- Kanpo mintza: Oso iragazkorra, mitokondrioen kanpo-mintzaren antzeko ezaugarriekin.
- Mintzen arteko gunea: Zitosolaren oso antzeko konposaketa du, kanpo mintzaren iragakortasuna dela eta.
- Barne mintza: Laua da, gangar gabekoa, eta ez kanpo-mintza bezain iragazkorra. Substantzien garraio selektiboan espezializaturiko proteina asko ditu.
- Estroma: Kloroplastoen barnealdeko barrunbea da. Bertan honakoak daude:
- Entzimak, metabolismo fotosintetikoan partehartzaile garrantzitsuak direnak. Ugariena erribulosa bisfosfato karboxilasa da, ia-ia kloroplastoan agertzen den proteina guztien erdia osatzen du.
- ADN-a: bere buruaren gain itxitako katea bikoitz gisa bildua. Kloroplastoetako genoma, mitokondriala baino handiagoa da. Informazio genetikoa du, fotosintesian parte hartzen duten konplexu entzimatikoak kodifikatzeko. ARN mota desberdinak ere agertzen dira.
- Erribosomak: proteina mitokondrialen sintesian arduradunak direnak.
- Beste entzima batzuk: kloroplastoko material genetikoaren erreplikazioa, transkripzioa, eta itzulpena erregulatzen eta kontrolatzen dituztenak.
- Substantzia anitz: bereziki almidoia eta tanta lipidikoak.
Teoria Endosinbiotikoa
Mitokondrioen eta kloroplastoen egiturak bakterio primitiboen antz handia dute. Baieztapen hori teoria endosinbiotikoaren oinarria da, izan ere, horren arabera kloroplastoak eta gaur eguneko mitokondrioak sinbionteak izandako izaki prokariotiko primitiboen ondorengoak dira. Hau da, zelula handiagoekin lotu ziren elkarrentzat onurak eskuratzeko. Teoria hori ondoko datuek bermatzen dute:
- Mintz bikoitza agertzen dute.
- Mitokondrioen barne-mintzak fosfolipodo-mota berezi bat du, prokariotoen mintzean bakarrik agertzen den fosfolipido bat.