DNAren Erreplikazioa eta Transkripzioa Prokarioto eta Eukariotoetan

Biologia2,81 KB

Erreplikazioa

Erreplikazio prozesua nukleotidoen sekuentzia jakin batean hasten da, erreplikazioaren jatorria deitua. DNAk erreplikatu aurretik, helize bikoitza hedatu behar du bi kateek molde moduan joka dezaten. Helikasa izeneko entzimak esku hartzen du, base osagarrien arteko hidrogeno zubiaren haustura katalizatzen du. Jatorrizko puntu bakoitzean, DNA bi noranzkoetan hedatzen da, bi erreplikazio urkila eratuz. DNAren kateak banatu ondoren, kate berrien sintesia hasten da, DNA polimerasak katalizatuta. DNA polimerasak fosfodiester lotura bat katalizatzen du desoxirribonukleosido trifosfato berriaren eta sintetizatzen ari den katearen artean, eta bi molekula azido fosforiko askatzen ditu.

DNA polimerasak soilik 5'-3' noranzkoan katalizatzen du erreplikazioa. Harizpi aurreratuak jarraian egin dezake, eta urkilaren irekiduraren noranzko berean egiten du. Beste katea harizpi atzeratua da, eta modu etenean sintetizatzen da, DNA zatietan oinarrituta (Okazaki zatiak). DNA polimerasak zatiok DNA ereduaren baitan sintetizatzen ditu, irekiduraren kontrako noranzkoan. Heltze prozesuan zehar, RNA zatiak desegin eta DNAz ordezkatuko dira.

Transkripzioa Prokariotoetan

Zitoplasman, RNA polimerasa bakarrak mota guztietako RNAk transkribatzen ditu. Sustapen gune sekuentziak hauek dira:

  • 5´-TATAAT-3´
  • 5´-TTGACA-3´
  • GC bikotean aberatsa den sekuentzia, A hondarrez jarraitua.

Horrela, transkribaturiko RNAren isatsak autoosagarria den zatia du. Ondorioz, bere buruarengan kiribiltzen da eta transkripzio-konplexutik askatzen da.

RNAren Heltzea Prokariotoetan

Ez da beharrezkoa, prokariotoen geneak jarraiak baitira (ez dute introirik). Prokariotoen RNAk zuzenean sintetizatzen dira. Are gehiago, RNAm-ak sintetizatu ahala itzultzen hasten dira.

Transkripzioa Eukariotoetan

Zelula nukleoan, kloroplastoen estroman eta mitokondrioen matrizean gertatzen da. 3 motatako RNA polimerasak daude:

  • RNA pol I: RNA erribosomikoen geneak transkribatzen ditu.
  • RNA pol II: RNA mezularien geneak transkribatzen ditu.
  • RNA pol III: RNAt-en, 5S RNAr-ren eta zenbait RNA txiki disolbagarrien geneak transkribatzen ditu.

RNA polimerasa-promotore konplexua eratzeko, transkripzio-faktore proteikoak behar dira.

RNAren Heltzea Eukariotoetan

Beharrezkoa da, eukariotoen geneak ez-jarraiak baitira; sekuentzia kodetzailez (exoiez) eta sekuentzia ez-kodetzailez (introiez) osatuak daude. Eukariotoen RNA guztiak pre-ARN (transkripto primario) gisa sintetizatzen dira, eta heltze prozesua pairatu beharra dute funtzionalak izateko.

Deskargatu

PDF Word HTML