Biokimikaren Oinarriak: Gluzidoak eta Lipidoak

Biologia4,8 KB

Biokimikaren Kontzeptu Garrantzitsuak

1) - Karboxilo taldea OH batekin elkartzean gertatzen den erreakzioa esterifikazioa da.
- Gluzidoen barnean, talde gluzidikoaz gain, talde ez gluzidikoa duen konposatua glukolipido eta glukoproteina da.
- Bere katean lotura bikoitz ugari dituen gantz azido poliasegabea da.
- Alde polar bat eta apolar bat dituen konposatua molekula anfipatikoa da.
- Buffer-sistema: pH-ren aldaketak kontrolatzen dituen sistema da, neutroa, azidoa edo basikoa den jakiteko.
- Isomeroa: Formula molekular berdina baina konposatu desberdina.
- Karbono anomerikoa: Karbono asimetriko bat gehiago duten egitura zikliko itxiak; karbono gehigarri horri karbono anomerikoa deritzo.
- Saponifikazioa: Base indartsu baten presentzian gertatzen den saponifikazio-erreakzioa. Erreakzio horretan, sortzen diren sodio- edo potasio- gatzei xaboi esaten zaie.

Osmosia eta Ingurune Hipertonikoa

2) Osmosia: Fenomeno berezia da, non kontzentrazio desberdina duten bi disoluzioak, mintz erdi iragazkor baten bidez bereizita, kontzentrazioa berdintzeko joera duten. Horretarako, diluituen dagoen soluziotik kontzentrazio handiena duen soluziora igarotzen da ura. Egoera honetan ingurune hipertonikoa agertzen da.
Ingurune hipertonikoa: Urak zelulatik ateratzeko joera du, kontzentrazioak orekatzeko. Zelula zimurtu egiten da eta mintza zelula-hormatik bereizten da. Fenomeno horri plasmolisia esaten zaio.

Lipido Ez-Saponifikagarriak

3)
a- Lipido ez-saponifikagarrien taldekoa da, beraz, ez dute gantz azidorik.
b- Animalien mintz zelularrean dago eta mintzaren jariakortasuna erregulatzen du.
c- Izaera anfipatikoa da eta, orokorrean, lipidoak ez dira disoluzio polarretan eta uretan disolbatzen, batzuk disolbatzaile apolarretan.

Lipidoen Funtzioak

4)
a- Energia erreserba, isolatzaile eta babesa betetzen dituzten lipidoak.
b- Energia erreserba izatea eta babes mekanikoa izatea.
c- 3 mota daude: monoaziglizeridoa, diazilglizeridoa eta triazilglizeridoa.

  • Monoaziglizeridoa
  • Diazilglizeridoa
  • Triazilglizeridoa


Z3WaHqVgbWVJ5Ka9JKYzrV7dYPscxx1RfWLI6KROpUWuL9KWtd5S71JVrA2leMvcrExewsw919VqPTGPMSqheULL3JkV2eWBNA5nP5OWrV9EL3aT9Qg6EjbscXlLT_YT0gbw6BbtFf61XtoDuD4t0XMy1ZRu3WNul7eqvTlaFx77z8OZAu_cH05bYA
Ty4C7zxEXZcF09mHS-ErcBDdHTDY7MvE4V6Yq-27DE0dSkdsAeN8ZZ6ZqmkPqYg-8_162Ze6l_8n4fwONlG58k5xT_f33dWwy9YJNDG9Ok5WTNO9eTmNadH-GsNt9I4wUx8MmAvla_O-Fyjxx66iO6B-6M_RKko-8Z1-vPasJxiNFoDaEDNrzO63eA
DM3GlwUFf3VmfWvJ1UzNklfGgt8RyD3ik613YxfR0BcLa2Arop4p-V-T90NPPI-sv5u86YXIZbz7LZWOFgNpyuiE5OutTN4vW_aFiY4gPEnNakacZrYpdjZxFFIQ9tZVF8EyHPQ6YuPn0yZwsXk6Xv1HJEX95r_gvZcp2XeU1k1b_UwicT1vMPJK4g
d- Esterifikazioa: Karboxilo talde bat OH batekin elkartzen den erreakzioa da esterifikazioa. Bi modu hauetan apurtu daiteke lotura:

  • Entzima-hidrolisia: Entzimek triazilglizerolaren ester loturak hausten dituzte, eta hiru gantz-azido eta glizerina molekula bat sortzen da.
  • Beroetan saponifikatzea: Triazilglizerola base batekin tratatzen da. Ester-loturak hautsi, eta sodio eta potasio-gatzen hiru molekula askatzen dira gantz azidoetatik, eta glizerina molekula bat askatzen da.

Polisakaridoak

5)
a- Polisakaridoa. α-aldohexosa-piranosa. O-glukosidikoa, bi osagaiek OH taldeek erreakzionatu eta lotura sortzen da ur molekula bat askatuz.
b- Gluzido bat da, gluzidoak C, H eta O elementuz osaturiko konposatuak dira. Gluzidoen funtzio biologikoa, gizakiontzat eta animalientzat energia iturri gisa erabiltzen ditugu gluzidoak.

Deskargatu

PDF Word HTML