Batxilergoa mailako Biologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Zelularen osagaiak: Funtzioak eta egiturak

Biologia3,23 KB

Lisosomak

Konposaketa eta egitura

Mintz bakunez inguraturiko zakuak dira, barruan digestio-entzimak dituztenak. Golgi aparatutik askatzen dira.

Funtzioak

  • Zelularen kanpoaldetik hartutako substantziak digeritzea.
  • Zahartuta geratu diren organuluen digestioa burutzea.

Bakuoloak

Konposaketa eta egitura

Mintz batez inguratutako zakuak dira.

Funtzioak

Substantziak biltzea (ura, adibidez). Biltzen duten substantziaren arabera, izen desberdinak ematen zaizkie: fagosoma (elikagaia), hondakin-bakuoloa, etab.

Kloroplastoak (landare zeluletan soilik)

Konposaketa eta egitura

Bi mintzez osaturik daude: kanpokoa leuna da eta barrukoa, berriz, tolestua. Tolesturek lamela izena dute eta hauen gainean tilakoide izeneko zaku zapalak aurkitzen dira. Zaku pilaketa bakoitza...

Jarraitu irakurtzen "Zelularen osagaiak: Funtzioak eta egiturak" »

Fotosintesia eta Herentzia: Gida Biologikoa

Biologia2,64 KB

Fotosintesiaren Sarrera

Definizioa

Fotosintesia nutrizio autotrofoko prozesua da, materia ez organikoa erreduzituz eta argi energia erabiliz, materia organikoa sortzen duena. 6CO2+12H2O->C6H12O6+6O2+6H2O.

Fotosintesiaren Garrantzia

  • Lurreko atmosfera primitiboa izandako aldaketa: %21->%0,01.
  • Materia organikoaren sintesia (ekosistemaren oinarria).
  • Erregai fosiletan bildutako energia (ikatza, petrolioa...).
  • Atmosferara oxigenoa askatzea, arnasketa aerobia ahalbidetzen duena.
  • CO2 atmosferatik kentzea (negutegi-efektuan eragin handiko gasa).

Fotosintesi Oxigenikoaren Eskema

Marrazkiak.

Fotosintesiaren Fase Argia

Marrazkia.

  • Elektroien garraioa gertatzen da uretatik NADP+ra.
  • Garraio hori ez da berez gertatzen, argi-energia beharrezkoa da, I eta II fotosistemetako
...
Jarraitu irakurtzen "Fotosintesia eta Herentzia: Gida Biologikoa" »

Fotosintesia: Anabolismoa

Biologia4,23 KB

FASEAK I

Energia hartzen duten erreakzioak:

Eguzkiaren energia energia kimikoa bilakatzen dute. ATP sintetizatzen da. NADP+ koentzima erreduzitzean, NADPH+H + lortzen da. Kloroplastoetako tilakoideen mintzean gertatzen da. Fotosistemak aritzen dira erreakzio hauetan

Motak:

FOTOFOSFORILAZIO EZ ZIKLIKOA Prozesu honetan bi fotosistemak aritzen dira. Funtsean: elektroiak H2Otik NADP +-raino garraiatzen dira molekula espezilizatuen bidez. elektroien garraioari Z eskema deitzen zaio. energia askatzen da. askatuatko energia hori ADP-aren fosforilazioan erabiltzen da, ATP lortuz. Prozesua ez da berez gertatzen, horregatik, Eguzkiaren energia eman behar zaio prozesuari. Argiak fotosistemen erreakzio gunea aktibatzen duenean hasten dira erreakzioak: II.fotosistemako

...

Jarraitu irakurtzen "Fotosintesia: Anabolismoa" »

Landare eta Animalien Ezaugarriak eta Sailkapena

Biologia3,07 KB

Landareak: Ezaugarri Orokorrak eta Egitura

5.1. Ezaugarri Orokorrak

Landareak organismo zelulaniztunak, fotoautotrofoak eta eukariotoak dira. Bizi-ziklo diaplontea dute eta normalean lehorreko ingurunera moldatuta daude.

Briofitoek ez dute sustrai, zurtoin eta hostorik, baina gainerako landareek kormo-erako gorputz-egitura dute. Hau da: zelulak diferentziatu egin dira eta ehunak sortzen dituzte; eta ehunek organo espezializatuak eratzen dituzte (sustraiak, hostoak, zurtoina, etab.).

Landareak substratuari finkatuta bizi dira eta hortik lortzen dituzte ura eta mantenugaiak. O2 eta CO2 behar dituzte, eta airetik hartzen dituzte.

Animaliak: Ezaugarriak eta Sailkapena

6.1. Ezaugarri Orokorrak

Animaliak, metazoo ere deituak, organismo eukariotoak, heterotrofoak...

Jarraitu irakurtzen "Landare eta Animalien Ezaugarriak eta Sailkapena" »

Fotosintesiaren Faktore Eragileak eta Kimiosintesia

Biologia2,36 KB

Faktore Eragileak Fotosintesian

Argiaren Intentsitatea

Zenbat eta argiaren intentsitatea handiagoa izan, orduan eta azkarragoa da fotosintesiaren abiadura, baina abiadura handitzen ez den mugara heldu arte. CO2-aren metaketa faktore mugatzailea da. Fotosintesi-jarduera maximora heltzen denean, argi-asetasuna esaten zaio.

Argiztapena oso baxua bada, fotosintesian askaturiko O2-a konpentsatu eta, batzuetan, gainditu egiten du.

Tenperatura

Fase argiko erreakzioak independenteak dira tenperaturatik, baina fase iluneko erreakzioek, tenperaturarekin handitu egiten dute beren abiadura, entzimen desnaturalizazioa maximora iritsi arte. Espezie bakoitzak tenperatura hobezin jakina dauka.

O2-aren Metaketa Inguruan

O2-aren metaketa handitzen denean, fotosintesiaren...

Jarraitu irakurtzen "Fotosintesiaren Faktore Eragileak eta Kimiosintesia" »

Harreman Funtzioa eta Nerbio Sistema: Oinarrizko Kontzeptuak

Biologia4,11 KB

Harreman Funtzioa

Izaki bizidunon eta ingurunearen arteko interakzioa ahalbidetzen du.

Zentzumen-errezeptoreen funtzioa

Nerbio-zentroetara garraiatzen dute informazioa, eta gero nerbio-zentroek efektoreetaraino garraiatzen dute.

Erantzun Motak

  • Erantzun motorra: Gihar bat da efektorea.
  • Jariatze-erantzuna: Guruin bat da efektorea.

Koordinazio Sistemak

Bi organo-sistema nagusik hartzen dute parte:

  • Nerbio Sistema: Informazioa hartu eta transmititzen du.
  • Sistema Endokrinoa: Guruinek osatzen dute.

Zentzumen Errezeptoreak

Kanpo- eta barne-inguruneko informazioa hartzen dute.

Zentzumen Errezeptore Motak

  • Barne-errezeptoreak: Organismo barruan daude.
  • Kanpo-errezeptoreak (Exterorrezeptoreak): Gorputzaren kanpoaldean daude.

Estimulu Motak

  • Kimioerrezeptoreak: Substantzia
...
Jarraitu irakurtzen "Harreman Funtzioa eta Nerbio Sistema: Oinarrizko Kontzeptuak" »

Filogenesia, Antropogenesia eta Eboluzioaren Teoriak

Biologia5,08 KB

Filogenesia eta Eboluzioaren Teoriak

FILOGENESIA: Filum (mota-leinu) Genesia (jatorria) Espezieak denboran zehar izandako aldaketak belaunaldiz, espezie berriak, eboluzionismoa azaldu nahi duen fenomenoa. Bi azalpen nagusi:

Fixismoa

Espezieak denboran aldaketarik gabe mantentzen direla defendatzen zuen teoria. Filogenesia ukatzen zuen, eta XIX. mendera arteko paradigma nagusia izan zen, hautespen naturalaren teoria onartu zen arte. Cuvier izan zen defendatzaile nagusietako bat, eta elizak babestu zuen kreazionismoarekin lotura zuelako.

Eboluzionismoa

Bizidunen jatorriari buruzko teoria, espezieak denboran zehar aldatu eta etengabe berritzen direla dioena. Anaximandro eta Lukrezio K.a. garaian proposatu zuten ideia hau. Egindako lanak antzekotasun...

Jarraitu irakurtzen "Filogenesia, Antropogenesia eta Eboluzioaren Teoriak" »

Briofito, Pteridofito eta Espermatofitoen Ugalketa: Konparaketa eta Ezaugarriak

Biologia2,55 KB

Briofito, Pteridofito eta Espermatofitoen Ugalketa

Briofitoen ugalketa

Goroldioaren bizitzako une batzuetan, organo sexualak eratzen dira landaretxoen goiko muturrean. Barruan gametoak ekoizten dira, eta, horregatik, landare horiei gametofito (GF) esaten zaie. Gameto arrek emeetaraino joateko ura behar dute. Ernalketaren ondoren, esporofitoa (EF) eratzen da, eta bertan esporak ekoizten dira. Briofitoen ugalketan, esporak eta gametoak tartekatzen dira, hainbat banakotatik datozenak elkartuz.

Banako batetik datozen esporak haizeak barreiatzen ditu, eta espora bakoitza hozitutakoan (fase asexuala, espezieak barreiatzen laguntzen duena), GF berri bat sortzen da. Gametofitoa handiagoa da esporofitoa baino, eta soilik ingurune-baldintza jakin batzuetan...

Jarraitu irakurtzen "Briofito, Pteridofito eta Espermatofitoen Ugalketa: Konparaketa eta Ezaugarriak" »

Nutrizioa eta Elikagaiak: Oinarrizko Kontzeptuak

Biologia2,49 KB

Nutrizioa

Organismo batek, bere materia sortzeko eta bizifuntziak betetzeko behar dituen materia eta energia lotzeko, prozesu multzo bat baliatzen du; prozesu multzo horri nutrizioa deritzo. Ez da borondatezkoa.

Elikadura

Elikagaiak lortzeko egiten den prozesua.

Elikagaiak

Solido eta likido egoeran dauden substantziak dira, eta horien bidez nutrienteak jasotzen ditugu.

Nutrienteak

Energia lortzeko eta gure materia sortzeko baliatzen ditugun substantzia kimikoak dira.

Ez-organikoak

  • Animalia eta landare jatorriko elikagaietan egon daitezke: ura, gatz mineralak.

Organikoak

  • Jatorri organikoko elikagaietan soilik daude: gluzidoak, lipidoak, proteinak.

Nutrienteen Funtzioak

Ura

Substantziak garraiatzen ditu, gorputzeko tenperatura erregulatzen du, eta erreakzio...

Jarraitu irakurtzen "Nutrizioa eta Elikagaiak: Oinarrizko Kontzeptuak" »

Bizitzaren Jatorriaren Teoriak

Biologia3,15 KB

Louis Pasteur eta Berezko Sorkuntzaren Ezezkoa

Louis Pasteurrek, 1860an, berezko sorkuntzaren teoria okerra zela agerian utzi zuen. Esperimentuen bitartez frogatu zuen aireko mikroorganismoek materia organikoa deskonposatzen zutela, eta horrela, izaki bizidun guztiak beste izaki bizidun batzuetatik sortzen zirela ondorioztatu zuen.

1860an, Pasteurrek berezko sorkuntzaren teoria deuseztatu zuen esperimentu multzo bikain baten bidez. Esperimentu esteril batean, bakterioak eta legamiak ez zirela sortzen baieztatu zuen. Lagin bera airearekin harremanetan jartzen bazen, ordea, mikrobio-hazkuntza nabarmena gertatzen zen. Hortaz, mikrobioak ez dira berezko sorkuntzaren bitartez agertzen laginetan; airean daude, eta lagina kutsatzerakoan garatu egiten...

Jarraitu irakurtzen "Bizitzaren Jatorriaren Teoriak" »