Batxilergoa mailako Biologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Gizakiaren Zirkulazio-aparatua: Bihotza eta Odol Hodiak

Biologia3,69 KB

Gizakiaren zirkulazio-aparatua bi atal nagusiz osatuta dago: bihotza eta gorputz osoan zabalduriko hodi-sare bat, odol-hodiak.

Bihotza

Bihotza toraxean kokatuta dagoen organo hutsa da, miokardio deritzon muskulu-ehunezko pareta lodi batez osatua. Horren barnealdea zelula-geruza mehe batek estaltzen du, endokardioak. Eta kanpoaldea mintz bikoitz batek inguratzen du, perikardioak. Bihotzak lau barrunbe ditu: bi aurikula eta bi bentrikulu.

Aurikulak

  • Eskuineko aurikulan goi-kaba zaina eta behe-kaba zaina bukatzen dira. Hauek gorputz osoan bildutako odol desoxigenatua ekartzen dute bihotzera, eta bertatik birikietara bidaltzen da, oxigenatzera.
  • Ezkerreko aurikulan birika-zainak bukatzen dira. Hauek odol oxigenatua ekartzen dute birikietatik bihotzera,
...
Jarraitu irakurtzen "Gizakiaren Zirkulazio-aparatua: Bihotza eta Odol Hodiak" »

Zelulen zatiketa: Mitosia eta Meiosia

Biologia2,34 KB

Mitosia

Mitosia nukleoa zatitzeko mekanismoa da. Giza espeziean, zelula bakoitzak 46 kromosoma ditu, eta, zatitu ondoren, zelula bakoitzak 46 kromosoma izaten jarraitzen du. Lau azpifase ditu:

  • Profasea: Faserik luzeena da. Kromatinak kondentsatzen jarraitzen du, kromosoma bakoitza bikoiztuta dago, eta G2 fasean bikoiztutako zentriolo bikoteak banandu eta polo banatara joaten dira. Hainbat mikrotubulu mota agertzen dira: asterra eta ardatza. Bi motatako mikrotubuluak daude: polarrak eta zinetokorikoak. Nukleoa eta mintz nuklearra desagertuta daude.
  • Metafasea: Fase nahiko laburra da; kromosomak mugitu egiten dira zentromeroak ardatzean jarri arte.
  • Anafasea: Faserik laburrena da. Zentromeroak bitan banatzen dira eta kromatida bakoitza polo batera
...
Jarraitu irakurtzen "Zelulen zatiketa: Mitosia eta Meiosia" »

Immunitatea eta Defentsa Mekanismoak: Zelula Espezifikoak

Biologia3,68 KB

Immunitatea da gorputzak barne ingurunean sartutako edozein gorputz arrotz (mikrobioa edo beste bat) atzera botatzeko duen gaitasuna.

Immunitate-mekanismoak

  • Azalak eta mukosek lehenengo babes-hesia osatzen dute.
  • Inbaditzaileek hesi horiek gainditzen badituzte, bigarren mailako babesa dago, mekanismo batzuen bidez (hantura eta sukarra, esaterako) eta fagozito zelulen bidez.
  • Aurreko mekanismo horiek nahiko ez badira, berariazko erantzun immunitarioa ematen zaio; erantzun horretan, zelula mota batzuek eta antigorputzek hartzen dute parte.

Organismoaren Lehenengo Hesiak

Hesi anatomikoak

Azala eta mukosak dira organismoaren lehenengo hesia. Azalak keratinazko geruza du, eta, zauririk ez badago, hesi iragangaitza da. Mukosak ahulagoak dira; horiek epitelio...

Jarraitu irakurtzen "Immunitatea eta Defentsa Mekanismoak: Zelula Espezifikoak" »

Onddoen Sailkapena eta Landare eta Animalien Ezaugarriak

Biologia2,58 KB

Sailkapena: Onddoak

Erreinu honetan 5 filum daude:

  • Zigomizetoak: Hifa zenozitikoak dituzte. Espora sexugabeak nahiz sexualak dituzte.
  • Deuteromizetoak: Hifa trenkatuak dituzte. Konidioen bidezko sexurik gabeko ugalketa dute.
  • Askomizetoak: Hifa trenkatuak dituzte. Espora sexugabeak nahiz sexualak dituzte. Azken horiek aska izeneko esporangioaren barruan sortzen dira.
  • Basidiomizetoak: Hifa trenkatuak dituzte. Gorputz fruitu emaileetan eratzen diren esporangioei basidio esaten zaie eta horien kanpoan espora sexualak sortzen dituzte.
  • Likenak edo Mikofitoak: Likenak askomizetoak edo basidiomizetoak dira, eta alga klorofitoekin sortzen dituzten elkarte sinbiotikoetan bizi daitezke bakarrik. Sexurik gabe eta sexuarekin ugal daitezke. Lehen kasuan zatiketa
...
Jarraitu irakurtzen "Onddoen Sailkapena eta Landare eta Animalien Ezaugarriak" »

Metabolismoa: Katabolismoa, Anabolismoa eta Arnasketa Zelularra

Biologia3,04 KB

Metabolismoa: Bi Prozesu Nagusiak

Metabolismoak bi prozesu mota nagusi hartzen ditu bere baitan:

  • Katabolismoa: Narriadura-prozesuak.
  • Anabolismoa: Sintesi prozesuak.

Prozesu katabolikoak eta anabolikoak ez dira aldi berean gertatzen, ezta zelulako leku berean ere. Hala ere, egokituak daude elkarren artean. Energiaren transferentziak bitartekari metabolikoen bidez egiten dira, batez ere elektroiak garraiatzen dituzten koentzimak eta ATP molekulak erabiliz.

Metabolismoaren erreakzioak oxidazio-erredukzio prozesuak dira, edo erredox prozesuak.

Katabolismoa: Narriadura eta Energia Askapena

Metabolismoaren narriadura-fasea da katabolismoa. Bertan, molekula organikoak eta erreduzituak narriatu egiten dira, produktu bakunago eta oxidatuago bihurtuz. Hauek...

Jarraitu irakurtzen "Metabolismoa: Katabolismoa, Anabolismoa eta Arnasketa Zelularra" »

Biodibertsitatearen Garrantzia Gure Ekosistemetan

Biologia2,6 KB

Biodibertsitatea Hirutan Zehazten Da

Dibertsitate genetikoa: populazio edo espezie bereko banakoen aldakortasun genetikoari dagokio, gaur egun ondare edo gorgailu genetiko deritzo.

Espezie dibertsitatea edo taxonomikoa: leku jakin batean erregistratu daitekeen espezie kopurua edo deskribatu diren espezie guztien kopurua da.

Ekosistema dibertsitatea: ekosistema jakin bateko komunitatea edo biosinesia osatzen duten espezieen dibertsitatea hartzen du.

Biodibertsitatearen Erregistroa

  • Lineok 18. mendean bederatzi mila landare eta animalia deskribatu zituen Systema Naturae lanean.
  • Ordutik, milioi bat izen baino gehiago gehitu dira.
  • Espezie kopurua biodibertsitatearen adierazle ontzat hartzen da.
  • Egun deskribatutako gehienak eukariotoak dira, prokariotoak
...
Jarraitu irakurtzen "Biodibertsitatearen Garrantzia Gure Ekosistemetan" »

Proteinen Biosintesia: Itzulpen Prozesuaren Funtsezko Faseak

Biologia3,68 KB

Proteinen Biosintesia: Itzulpen Prozesua

Sarrera

Proteinen biosintesia, edo itzulpena, proteinen sintesia gertatzen den fasea da. Prozesu hau hiru etapa nagusitan banatzen da, eta bertan organulu eta molekula espezifikoek hartzen dute parte (erribosomak, ARNm, ARNt, aminoazidoak, eta elongazio-faktoreak).

Itzulpenaren hiru etapak hauek dira:

  1. Hasiera (Iniziazioa)
  2. Elongazioa (Luzapena)
  3. Bukaera (Amaiera)

Hasiera (Iniziazioa)

Hasierako fasean, itzulpen-multzo osoa muntatzen da:

  • ARNm-a erribosomaren azpiunitate txikiarekin elkartzen da. Horretarako, Hasiera Faktoreen (HF) laguntza behar da.
  • ARNm-aren hasierako kodoi arruntena AUG da. Prokariotoetan, hau 5’ muturretik gertu kokatzen da.
  • Erribosomaren RNArekin parekatu ondoren, hasierako ARNt bat elkartzen
...
Jarraitu irakurtzen "Proteinen Biosintesia: Itzulpen Prozesuaren Funtsezko Faseak" »

Zelula Organuluak: Egitura, Funtzioa eta Kokapena

Biologia4,68 KB

Erribosomak

Egitura eta Ezaugarriak

  • Ez dute mintz plasmatikorik.
  • Bi azpiunitatez osatutako organulu txikiak dira.
  • Bakterioenak eukariotoenak baino txikiagoak dira.
  • ARNm irakurtzean bi azpiunitateak batzen dira.

Funtzioa

  • Proteinak sintetizatzea, ARNm eta ARNt elkartuz.

Kokapena

  • Zitosolean aske.
  • Mitokondrian eta kloroplastoan.
  • Erretikulu Endoplasmatiko Zimurtsuan (EEZ) eta mintz nuklearrean itsatsita.

Lisosomak

Egitura eta Ezaugarriak

  • Egitura bakuna.
  • Barnean entzima digestiboak dituzte (hidrolitikoak eta proteolitikoak).
  • Zelularentzat erabilgaitzak diren molekulak degradatzen dituzte, hondakin zaharrak birziklatuz.
  • Garrantzitsua da lisosomak ez apurtzea; bestela, zelula osoa kaltetuta geratuko litzateke hidrolisi jarraiaren ondorioz.

Motak

Morfologiaren arabera:

...
Jarraitu irakurtzen "Zelula Organuluak: Egitura, Funtzioa eta Kokapena" »

Ornogabeen eta Kordatuen Sailkapena: Ezaugarri Biologikoak

Biologia3,22 KB

Animalien Filum Nagusiak

Poriferoak (Belakiak): Ezaugarri Orokorrak

Belakiak zaku formako gorputza dute, substratu bati lotuta daude azpitik, eta poro ugari dituzte. Hortatik sartzen den ura oskulu batetik irteten da. Bere zelulak ez daude ondo antolatuta; beraz, ez dute organorik eratzen, eta beren beharrak modu independentean asetzen dituzte.

  • O2 eta mantenugaiak hartzen dituzte uretik, eta CO2 eta beste hondakinak botatzen dituzte uretara.
  • Ez dute nerbio-sistemarik.
  • Asexualki nahiz sexualki ugaltzen dira. Ugalketa sexualean, gametoak gorputzean dauden zeluletan ekoizten dira, ez gonadetan.
  • Belaki batzuk gameto arrak edo emeak ekoizten dituzte bakarrik, eta beste batzuk hermafroditak dira.

Moluskuak: Eboluzioa eta Aniztasuna

Moluskuak oskola zuten...

Jarraitu irakurtzen "Ornogabeen eta Kordatuen Sailkapena: Ezaugarri Biologikoak" »

Biologia Zelularra: Funtzioak eta Prozesuak

Biologia2,7 KB

Funtzio Erlatiboak: Organismoak ingurunean gertatzen diren aldaketak hautemateko eta horiei erantzun egokia emateko gaitzen dituzten prozesuak dira. Zelulaz kanpo nahiz zelularen barnean gertatzen diren eta zelulek hauteman ditzaketen aldaketa fisikoei edo kimikoei estimulu deritze.

Mugimendu Ameboidea

Pseudopodoen bidez mugitzen da, zitoplasma deformatuz joaten da.

Ugalketa

Izaki bizidunei beren ezaugarri berberak dituzten indibiduoak sortzea ahalbidetzen dien baliabidea da, horrela espezieen iraupena bermatuz.

Sexu bidezko ugalketa

Gametoak eratzen ditu eta ernalketan zigotoa sortzen du.

  • Gametoak osatu: Gametogenesi prozesua. Gameto arrak eratzeko espermatogenesia, emeak obogenesia.
  • Gametoak batu: Ernalketaren bidez gerta daiteke, barruan edo kanpoan.
...
Jarraitu irakurtzen "Biologia Zelularra: Funtzioak eta Prozesuak" »