Erretikulu Endoplasmatiko Zimurtsuan (EEZ) eta mintz nuklearrean itsatsita.
Lisosomak
Egitura eta Ezaugarriak
Egitura bakuna.
Barnean entzima digestiboak dituzte (hidrolitikoak eta proteolitikoak).
Zelularentzat erabilgaitzak diren molekulak degradatzen dituzte, hondakin zaharrak birziklatuz.
Garrantzitsua da lisosomak ez apurtzea; bestela, zelula osoa kaltetuta geratuko litzateke hidrolisi jarraiaren ondorioz.
Motak
Morfologiaren arabera:
Primarioak: Homogeneoak dira, Golgiren aparatuan sortu eta askatzean entzimez soilik osatuta daude.
Sekundarioak: Heterogeneoak dira; lisosoma primarioa bakuoloekin batzen denean, organuluak edo molekulak digeritzeko osatzen dira.
Digeritzen dituzten produktuen jariapenaren arabera:
Autolisosomak: Barneko egitura bat apurtzean edo desegitean digeritzeko behar diren entzimak dituzte.
Heterolisosomak: Kanpoko substantzia bat zelulan sartzen denean digeritzeko erabiltzen diren entzimak dituzte.
Funtzioa
Zelula barruko digestioa egitea:
Kanpotik hartutako substantziena (heterofagia).
Barneko molekula edo egitura zahartuenena (autofagia).
Kokapena
Zitoplasmaren barnean.
Zelula eukariotoetan, bai animalia- zein landare-zeluletan, mintzez inguratutako xixkuak dira.
Bakuoloak
Egitura eta Ezaugarriak
Tonoplasto izeneko mintzez inguratutako poltsak dira.
Substantzia ezberdinez osatuta daude: ura, konposatu inorganikoak, molekula organikoak, etab.
Funtzioa
Erreserba funtzioa.
Substantzia toxikoak biltzea.
Turgentzia gertatzea ahalbidetu.
Homeostasia.
Soberako organuluen degradazioa eta berrien eraketa.
Soberako ur kopuruaren bilketa.
Kokapena
Landare-zelula eukariotoek bakuolo bakarra eta oso garatua dute.
Peroxisomak
Funtzioa
Ur oxigenatua degradatu (katalasa entzimaren bidez).
Gantz-azidoen beta-oxidazioa ugaztunetan.
Kokapena
Zitoplasmaren barnean.
Erretikulu Endoplasmatiko Zimurtsua (EEZ)
Egitura eta Ezaugarriak
Hodi-barrunbeak, zaku-formako barrunbeak eta besikula-barrunbeak. Hirurak zapal samarrak dira.
EEZaren paretetan erribosomak itsatsita daude.
Mintz unitario batez inguratuta dago.
Funtzioa
Proteinen sintesian parte hartze garrantzitsua dute, euren paretetan erribosomak itsatsita dituztelako, eta erribosomak sintesi hori gauzatzen dute.
Golgiren aparatuarekin erlazio estua du; proteinaz betetako besikulak Golgiren aparaturaino garraiatzen dituzte.
Kokapena
Nukleoaren jarraipena da.
Landare zein animalia-zeluletan leku berean kokatzen da.
Erretikulu Endoplasmatiko Leuna (EEL)
Egitura eta Ezaugarriak
Tubulu-sare bat eratzen du erretikulu mota honek.
Bere paretetan entzimak itsatsita ditu.
Funtzioa
Lipidoen sintesian parte hartzen du.
Desintoxikazio zelularretan parte hartzen du.
Kokapena
Erretikulu Endoplasmatiko Zimurtsuaren (EEZ) jarraipena da.
Golgiren Aparatua
Egitura eta Ezaugarriak
Zaku zapalez osatuta dago, eta hauek batuta diktiosoma eratzen dute.
Funtzioa
Erretikulu endoplasmatikotik besikulen bidez garraiatzen diren substantziak Golgiren aparatuan eraldaketa amaitzen dute, eta diktiosoman zehar eramanez Trans aldean askatzen dira.
Besikula hauek lisosoma batera itsatsi, mintz plasmatikoaren osagai bihurtu edo zelulatik kanpora isuri daitezke.
Kokapena
Zitoplasman kokatzen da.
Cis aldea EEL eta nukleotik hurbil dago, Trans aldea kontrako aldera.