Onddoen Sailkapena eta Landare eta Animalien Ezaugarriak

Biologia2,58 KB

Sailkapena: Onddoak

Erreinu honetan 5 filum daude:

  • Zigomizetoak: Hifa zenozitikoak dituzte. Espora sexugabeak nahiz sexualak dituzte.
  • Deuteromizetoak: Hifa trenkatuak dituzte. Konidioen bidezko sexurik gabeko ugalketa dute.
  • Askomizetoak: Hifa trenkatuak dituzte. Espora sexugabeak nahiz sexualak dituzte. Azken horiek aska izeneko esporangioaren barruan sortzen dira.
  • Basidiomizetoak: Hifa trenkatuak dituzte. Gorputz fruitu emaileetan eratzen diren esporangioei basidio esaten zaie eta horien kanpoan espora sexualak sortzen dituzte.
  • Likenak edo Mikofitoak: Likenak askomizetoak edo basidiomizetoak dira, eta alga klorofitoekin sortzen dituzten elkarte sinbiotikoetan bizi daitezke bakarrik. Sexurik gabe eta sexuarekin ugal daitezke. Lehen kasuan zatiketa bidez eta bigarrenean onddoak askak edo basidioak eratzen ditu gorputz fruitu-emaileetan, kopa formarekin, eta haiek esporak sortu. Esporak hazten eta ernaltzean, mizelio bat sortzen da eta alga egokia aurkitzen badute, liken bat sortuko dute.

Landareak

Ezaugarri Orokorrak

Landareak organismo zelulaaniztunak, fotoautotrofoak eta eukariotoak dira. Bizi ziklo diaplontea dute eta normalean lehorreko ingurunera moldatzen dira.

Briofitoek ez dute sustrai, zurtoin eta hostorik, baina gainerako landareek kormo erako gorputz-egitura dute. Hau da: zelulak diferentziatu egin dira eta ehunak sortzen dituzte, eta ehunek organo espezializatuak eratzen dituzte (sustraiak, hostoak, zurtoina…).

Landareak substratuari finkatuak bizi dira eta hortik lortzen dituzte ura eta mantenugaiak. O2 eta CO2 behar dute eta airetik hartzen dute.

Animaliak

Ezaugarri Orokorrak

Animaliak, metazoo ere izendatuak, organismo eukariotoak, heterotrofoak eta zelulaniztunak dira. Beren zelulek ez dute plastidiorik nahiz paretarik. Hiru bizi funtzioak betetzen dituzte.

Animalia guztiek lokomozio motaren bat garatu dute. Helburu nagusia elikagaiak bilatzea da. Hala ere, defentsa eta ugalketa ere garrantzitsuak dira.

Nutrizio heterotrofoa dute. Gehienek barrunbe baten barruan digeritzen dituzte elikagaiak. Sexu bidezko ugalketa dute, baina kasu batzuetan sexu gabekoa ere ematen da.

Deskargatu

PDF Word HTML