Zelulen zatiketa: Mitosia eta Meiosia
Mitosia
Mitosia nukleoa zatitzeko mekanismoa da. Giza espeziean, zelula bakoitzak 46 kromosoma ditu, eta, zatitu ondoren, zelula bakoitzak 46 kromosoma izaten jarraitzen du. Lau azpifase ditu:
- Profasea: Faserik luzeena da. Kromatinak kondentsatzen jarraitzen du, kromosoma bakoitza bikoiztuta dago, eta G2 fasean bikoiztutako zentriolo bikoteak banandu eta polo banatara joaten dira. Hainbat mikrotubulu mota agertzen dira: asterra eta ardatza. Bi motatako mikrotubuluak daude: polarrak eta zinetokorikoak. Nukleoa eta mintz nuklearra desagertuta daude.
- Metafasea: Fase nahiko laburra da; kromosomak mugitu egiten dira zentromeroak ardatzean jarri arte.
- Anafasea: Faserik laburrena da. Zentromeroak bitan banatzen dira eta kromatida bakoitza polo batera joaten da.
- Telofasea: Azkenengo fasea da. Profasearen berdina da, baina alderantziz gertatzen da: kromosomak deskondentsatzen dira, mikrotubuluak desagertuz doaz eta mintz nuklearra berriro agertzen da. Azkenean, bi nukleo interfasiko berdin ditugu, zelula amak zituen kromosoma kopuru berarekin.
Meiosia
Meiosian bi zatiketa egiten dira eta mitosiaren faseen izen berdinak dituzte:
- Profasea I: Meiosiaren fase luzeena da. Bost aldi ditu: leptotenoa, zigotenoa, pakitenoa, diplotenoa eta diazinesia. Bikoitze bakoitzeko bi kromosoma homologo paraleloan jartzen dira. Prozesu horri sinapsia deitzen zaio. Kromosoma homologoen bikote bakoitzak tetrada izena du. Kiasma izeneko lotune batzuetan binaka lotu ondoren, kromatida homologoek kromosoma zatiak trukatzen dituzte; kiasmetan kromatidak hautsi eta berriro lotzen dira, baina gurutzatuta. Prozesu horri crossing over esaten zaio.
- Metafasea I: Kromatida bikoteak aurrez aurre jartzen dira, tetradak erdian kokatuz. Alegiazko erdiko planoa ez da zentromeroetatik igarotzen.
- Anafasea I: Kromosoma homologo bakoitza polo batera doa eta, ondorioz, zelularen kromosoma kopurua erdira murrizten da.
- Telofasea I: Mitosiaren telofasean gertatzen den berdina gertatzen da.
- II. Meiosia: Ohiko mitosiaren oso antzekoa da. Aldez aurretik DNA ez da bikoizten eta zatiketaren amaieran zelula haploideak sortzen dira.