Ornogabeen eta Kordatuen Sailkapena: Ezaugarri Biologikoak

Biologia3,22 KB

Animalien Filum Nagusiak

Poriferoak (Belakiak): Ezaugarri Orokorrak

Belakiak zaku formako gorputza dute, substratu bati lotuta daude azpitik, eta poro ugari dituzte. Hortatik sartzen den ura oskulu batetik irteten da. Bere zelulak ez daude ondo antolatuta; beraz, ez dute organorik eratzen, eta beren beharrak modu independentean asetzen dituzte.

  • O2 eta mantenugaiak hartzen dituzte uretik, eta CO2 eta beste hondakinak botatzen dituzte uretara.
  • Ez dute nerbio-sistemarik.
  • Asexualki nahiz sexualki ugaltzen dira. Ugalketa sexualean, gametoak gorputzean dauden zeluletan ekoizten dira, ez gonadetan.
  • Belaki batzuk gameto arrak edo emeak ekoizten dituzte bakarrik, eta beste batzuk hermafroditak dira.

Moluskuak: Eboluzioa eta Aniztasuna

Moluskuak oskola zuten zizare batzuen ondorioz sortu ziren, baina moluskuen aparatuak garatuagoak eta konplexuagoak dira. Adibidez, digestio-aparatua hodi forma du, hainbat zatikoa eta guruin erantsiekin.

Molusku guztiak ez dira leku berberean bizi; horregatik, arnas egitura desberdinak dituzte (brankiak, azala edo birikak). Batzuk hermafroditak dira, obiparoak dira, eta gehienek metamorfosia egiten dute.

Moluskuen Talde Nagusiak

  1. Gasteropodoak (Barraskiloak, bareak, lapak):
    • Oskolaren barnean errai-masa dute.
    • Ukimen-organoa dute.
  2. Pelezipodoak (Muskuiluak, ostrak, berberetxoak):
    • Ura iragaziz elikatzen dira.
  3. Zefalopodoak (Olagarroak, txibiak, txokoak):
    • Oso inteligenteak dira eta organoak oso garatuak dituzte.
    • Karniboroak dira eta arrain txikiak harrapatzen dituzte.

Anelidoak: Zizare Segmentatuak

Anelidoek digestio-aparatua bi zulokoa dute. Lehorrekoek azalaren bitartez arnasten dute, eta itsasokoek brankien bidez. Zirkulazio-sistema itxia da. Gehienak hermafroditak dira, ernalketa gurutzatua dute eta obiparoak dira.

Artropodoak: Talde Nagusiak

Artropodoak anelidoak eboluzionatuz sortu ziren. Lau talde nagusitan sailkatzen dira:

  • Krustazeoak
  • Arakinidoak
  • Intsektuak
  • Miriapodoak

Ekinodermatuak: Itsasoko Animalia Berezituak

Ekinodermatuak bizitza sedentarioa dute eta itsas hondoari lotuta daude. Mota ezagunenak hauek dira:

  • Itsas izarra: Bost beso dituzte, karekizko arantza eta karniboroak dira.
  • Itsas trikua: Herbiboroak dira.
  • Ofiurak: Disko formakoak, bost beso artikulatuak dituzte.
  • Holoturiak: Gorputz zilindrikoa eta bentonikoak dira.
  • Itsas lumak (Krinoideoak): Beso lumatsuak dituzte.

Kordatuak: Notokordaren Garrantzia

Kordatuen artean ornodunak, aszidiak eta anfioxoak daude. Bere bizitzako etaparen batean, barneko eskeleto kordoi bat izaten dute bizkarraldean zabaltzen dena (notokorda).

Barneko eskeleto horrek eusten dio gorputzari. Ornodunetan, notokorda bizkarrezurra eta garuna bihurtzen da. Endoeskeletoa animaliaren gorputzaren gaineko atalarekin batera garatzen da.

Deskargatu

PDF Word HTML