Biodibertsitatearen Garrantzia Gure Ekosistemetan
Biodibertsitatea Hirutan Zehazten Da
Dibertsitate genetikoa: populazio edo espezie bereko banakoen aldakortasun genetikoari dagokio, gaur egun ondare edo gorgailu genetiko deritzo.
Espezie dibertsitatea edo taxonomikoa: leku jakin batean erregistratu daitekeen espezie kopurua edo deskribatu diren espezie guztien kopurua da.
Ekosistema dibertsitatea: ekosistema jakin bateko komunitatea edo biosinesia osatzen duten espezieen dibertsitatea hartzen du.
Biodibertsitatearen Erregistroa
- Lineok 18. mendean bederatzi mila landare eta animalia deskribatu zituen Systema Naturae lanean.
- Ordutik, milioi bat izen baino gehiago gehitu dira.
- Espezie kopurua biodibertsitatearen adierazle ontzat hartzen da.
- Egun deskribatutako gehienak eukariotoak dira, prokariotoak %5 soilik.
Espezie Endemikoak
Gune edo eremu geografiko jakin baten soilik egoten diren espezieak. Endemismoa eboluzioaren eta bakartze geografikoaren emaitza da. Askotan, munduan beste inon ez dauden eremu eta baldintzetan bizi dira. Adibidez, kanariar uharteetan bereziki endemismo ugari dago.
Biodibertsitatea Funtsezkoa Da Gure Bizi Iraupenerako
Izaki bizidun guztiek funtzio garrantzitsua betetzen dute ekosistemetan eta gainera sare trofiko baten parte dira. Beraz, bizidun bat galtzeak eragin negatiboa izan dezake gainontzekoengan.
Biodibertsitatea Baliabide Iturri Bat Da
- Izaki bizidunei esker lortzen diren baliabide materialak elikagaiak izaten dira, izaki bizidun asko gure dietaren parte dira, eta nekazaritzako ongarri gisa ere erabiltzen dira.
- Energia baliabide gisa ere erabiltzen ditugu, biomasa esaterako.
- Zerbitzu ekologikoak: ekosistemak egonkor mantentzen dituzte, klimari eta atmosferako gas konposizioari eusten diote.
- Lurzorua emankor mantentzen dute.
- Uraren kalitateari eusten diote.
Landare eta Algek Ezinbesteko Zerbitzu Ekologikoa Betetzen Dute
Ekoizle primarioak dira: organismo heterótrofo guztien bizi iraupena, landareen eta algen menpekoa da.
- Eguzki energiaren bidez materia organikoa sortzen dute.
- O2 atmosferara askatzen dute.
- CO2 xurgatu eta biltegiratzen dute.
- Bizitzarako garrantzitsuak diren substantzia ezorganikoak dituzte.
- Landareek klima erregulatzen dute eta temperatura aldaketak arintzen dituzte.
- Uraren zikloan parte hartzen dute.
- Landareek lur zorua higaduratik babesten dute.
- Habitat asko eskaintzen dituzte.