Immunitatea eta Defentsa Mekanismoak: Zelula Espezifikoak

Biologia3,68 KB

Immunitatea da gorputzak barne ingurunean sartutako edozein gorputz arrotz (mikrobioa edo beste bat) atzera botatzeko duen gaitasuna.

Immunitate-mekanismoak

  • Azalak eta mukosek lehenengo babes-hesia osatzen dute.
  • Inbaditzaileek hesi horiek gainditzen badituzte, bigarren mailako babesa dago, mekanismo batzuen bidez (hantura eta sukarra, esaterako) eta fagozito zelulen bidez.
  • Aurreko mekanismo horiek nahiko ez badira, berariazko erantzun immunitarioa ematen zaio; erantzun horretan, zelula mota batzuek eta antigorputzek hartzen dute parte.

Organismoaren Lehenengo Hesiak

Hesi anatomikoak

Azala eta mukosak dira organismoaren lehenengo hesia. Azalak keratinazko geruza du, eta, zauririk ez badago, hesi iragangaitza da. Mukosak ahulagoak dira; horiek epitelio ziliatuak eta jariakinak dituzte, mikroorganismoak sartzea eragozteko.

Hesi kimikoak

Hainbat substantziek bakterioak garatzea eragozten dute; esaterako: izerdiak (pH azidoduna, 3,5), azido laktikoa baitu; urin gastrikoek (1etik 2ra bitarteko pH-a), HCl baitute; eta duodenoko jariakin alkalinoek (8ko pHa), eremu gastrikoarekin alderatuta, pHaren bat-bateko aldaketa eragiten dutenak.

Hesi biokimikoak

Jariakin batzuek (malkoak, sudurreko mukosa, txistua…) bakterioen aurka egiten duten entzimak dituzte; esaterako, lisozima. Emakumezkoen baginako jariakinek eta gizonezkoen espermako esperminek ere mikrobioen aurkako propietateak dituzte.

Hesi ekologikoak

Mikroorganismoek kontrako baldintzak izaten dituzte gorputzeko zenbait gunetan; horren adibide bat gorputzaren tenperatura da. Tenperatura horri balio zorrotz batzuen barruan eutsiz gero, azaleko eta hesteetako mikroorganismo batzuen hazkuntza mugatzen da.

Linfozito B

Behin sortu ondoren, B linfozitoek heltzeko eta bereizteko prozesu bat izaten dute hezur-muinean, antigenoekin harremana izan aurretik. Prozesu horretan, B linfozitoek proteina batzuk garatzen dituzte beren mintzean: zelulak sortuko dituen antigorputzen berdin-berdinak diren immunoglobulinak. Proteina horiek gune egonkor baten bidez lotuta daude; kanpoaldean, berriz, gune aldakorra dute, bi gune aktibo dituztelarik. Molekula horiek mintz-errezeptore izango dira. B linfozito bakoitzak mintz-errezeptore berdin-berdinak ditu, eta antigeno bakarra ezagutzeko gai da bakarrik. Linfozitoak heltzen eta bereizten direnean, mota bakoitzak mintz-errezeptore mota bereizgarri bakarra garatzen du. Mintz-errezeptore mota bereko linfozitoek klon bat eratzen dute.

Linfozito T

T linfozitoak heltzeko eta bereizteko prozesua timoan egiten da. B linfozitoen kasuan deskribatutako moduaren antzera heltzen dira T linfozitoak: mintzari errezeptore proteiko batzuk gehituz. B linfozitoen mintzeko antigorputzetan ez bezala, errezeptore horiek bi kate proteiko bakarrik dituzte, eta gune aktibo bakarra. Mintzeko proteina horiek zelulen mintzean dauden determinatzaile antigenikoak bakarrik ezagutzen dituzte, ez antigeno askeak. Beraz, T linfozito horiek zelulen aurka bakarrik egiten dute. Erantzun zelularrean garrantzi handia du zenbait genek sintetizatutako errezeptore proteiko mota batek: Histokonpatibilitatearen Konplexu Nagusia (MHC). Errezeptore horiek organismoko nukleodun zelula guztietan daude, eta oso garrantzitsuak dira erantzun zelularraren sorreran eta garapenean; izan ere, antigenoak proteina mota asko eta asko baitira, eta, horrenbestez, ez dago pertsona baten glukoproteina berdinak dituen beste pertsonarik (izaki unibitelinoak izan ezik). Espezifikotasun horri esker, organismoko zelulen arteko errekonozimendu-seinaletzat jardun dezakete, eta kanpoko zeluletatik bereizi; horren ondorioz, erantzun zelularra eragin dezakete.

Deskargatu

PDF Word HTML