Euskarazko Perpausak eta Azkue: Gramatika eta Biografia
Juntadurazko Perpausak
Maila bereko bi perpaus elkartzen dira. Perpaus bakoitza autonomoa da. Bi motatako juntadurak daude:
- Juntagailuz egindako juntadura
- Alborakuntzaz egindakoa
Juntagailuzko Juntadura
Hiru motatakoak izan daitezke:
Emendiozkoak
Lotura bat adierazten dute. Juntagailuak: eta. Maila bereko osagaiak lotzen ditu. Adibidez: Euria ari du eta aterkia hartu dut.
Hautakariak
Elkartzen diren bi perpausen arteko aukera edo hautaketa adierazten dute. Juntagailuak: edo, edota, ala, nahiz, zein.
Aurkariak
Bi osagaien arteko aurkaritza edo kontrakotasuna adierazteko erabiltzen da. Elkarren aurkakoak diren perpausak lotzen dira. Juntagailuak: baina, baizik, baino, ezpada.
Alborakuntzazko Juntadura
Perpausak elkarren ondoan jartzen dira. Ez da inolako juntagailurik erabiltzen. Batzuetan alborakuntza hutsa izaten da. Besteetan, errepikapenaren bidez lortzen da: bai...bai..., ez...ez..., alde batetik..., bestetik...
Mendeko Perpausak
Mendeko perpausak perpaus nagusi baten menpe daudenak dira, eta haren esanahia osatzen dute.
Konparaziozko Perpausak
Bi zati elkarrekin konparatzen dira. Konparazioak berdintasunezkoak edo desberdintasunezkoak izan daitezke. Konparatzen dena kantitatea edo kualitatea izan daiteke.
Helburuzko Perpausak
Esaldi nagusiaren helburua zein den adierazten dute. ZERTARA eta ZERTARAKO galderei erantzuten diete. Erlazio-hizkiak: -(t)zeko, -(t)zekotan.
Kausazko Perpausak
Nagusiko ekintza ZERGATIK gertatzen den adierazten dute. Erlazio-hizkiak: -(e)lako, eta... baita...
Baldintzazko Perpausak
Perpaus nagusiaren ekintza betetzeko, zein baldintza bete behar den adierazten digute. Erlazio-hizkiak: (baldin) ba-, -(e)z gero. Adibidez: Ikasten baldin badut (mendeko perpausa), gaindituko dut (perpaus nagusia).
Kontzesibo Perpausak
Perpaus nagusiko ekintza betetzeko, zein oztopo edo eragozpen gainditzen den adierazten digute. Erlazio-hizkiak: -(e)n arren, nahiz eta...
Resurrección María Azkue: Euskal Filologoa
Resurrección María Azkue Lekeition jaio zen 1864. urtean. Gasteizen apaiz-ikasketak egin zituen, eta bai Lekeition, bai Bilbon bizi izan zen. Herriz herri aritu zen kantak eta ipuinak jasotzen, eta Alemanian burutu zituen bere musika-ikasketak.
Bere lan garrantzitsuena Euskara-Jakintza da, eta bertan kanta asko biltzen ditu. Euskaltzaindiaren lehen zuzendari izan zen. Bilbon hil zen 1951n, eta euskal kulturaren bultzatzaile handia izan zen.