Maisulan baten 5 ezaugarriak: Gero liburua adibide

Hizkuntza eta literatura2,3 KB

Maisulan baten 5 ezaugarriak

Hizkuntza eta herri guztietan izaten dira maisulan deitzen diren horietakoak. Villasantek 5 baldintza azpimarratzen ditu maisulan bat izendatzeko:

  1. Aspalditasuna
  2. Orijinaltasuna
  3. Mami baliotsua izatea
  4. Forma eder batean azaldua egotea
  5. Hizkuntza aldetik ere eredu izatea

Aspalditasuna

Ia lau mende pasa direlarik, mendez mende eta idazlez idazle aipatu eta goraipatu dugu Axularren Gero. Denborak ematen duen perspektibak garbiago erakusten du zein den lan ona. Sarako Joannes Etxeberrik, Larramendik, Azkuek... ez dute laudorioa baizik Gero epaitzerakoan.

Orijinaltasuna

Beste idazleren bati kopiatu baldin bada ez dago orijinaltasunik. Hizkuntza guztietan ditugu beste hizkuntzetatik itzulitako liburuak (Biblia). Itzulpenak inoiz ezin ditugu maisulantzat hartu. Maisulan batek herri eta hizkuntza bateko fruitu jatorra izan behar du. Gero liburuaren orijinaltasunaz bere dudak eta susmoak agertu zituzten Humboldt eta Schuchardt-ek. Gero zitaz josirik dago goitik behera. Antzinako autoreak, jentilek, kristauek ia etengabe aipatzen dira. Zita horiek Axularren jakiduria edo erudizio handia frogatu besterik ez dute egiten. Julio de Urquixok erakutsi zuen zein izan zen Axularren maisu: Fray Luis de Granada idazle espainiarra. Frayren obrak izugarri zabaldu ziren Europan zehar. Gero Fray Luisen liburuaren antzera taxutua dago.

Mami baliotsua

Axularrek zekarren mezua baliotsua zen. Liburuaren mamia fraustau ikasbidearen erdian kokatzen da. Bizitza Jaungoikoagango bidea da. Horretan, gauzak gerorako uzteak dakartzan ondorioak azaltzen dizkigu.

Forma ederrez azaldua

Literatura alderik, forma lirain, gatz eta piperduna izatea dagokio maisulan bati. Askok esaten diote liraintasun hori Gerori. Ideia batetik bestera, perpaus batetik bestera, bortxakeriarik gabe, berez pasatzen delarik.

Hizkuntza ongi menderatzea

Herriko hizkuntzan maisu. Gero EH-ko fruitu jatorra da. Hitz joko, alusio, umore kolpe... denek dute euskal kutsu goxoa. Bere garaiko jendearentzat zenez, garai hartako euskaldun mundua bizi-bizirik azaltzen zaigu. Garbi azaltzen da Axularrek herriak ahotan erabiltzen zituen esaera eta hitz jokoak erabiltzen zituela.

Deskargatu

PDF Word HTML