Euskal Literaturaren Bilakaera (1936tik Aurrera): Generoak eta Idazle Nagusiak
Euskal Nobelagintza: Esparru Berri Baten Hastapenak
Nobelagintza esparru berria zen euskal literaturan, 1936ra arteko euskal nobelagintza ez zelako hain aberatsa izan. Esparru berri samarra genuen euskal literaturan, eta orduan nagusi zen purismo lexikalak ez zion egoki garatzeko mesederik egin. Iparraldean ipuinak eta narrazio laburrak mamitu ziren; Hegoaldean, argitaratzeko debekua kendu zutenean, produkzio handia egon zen. Baina, beste arazo batzuk ere zeuden: gobernuaren zentsura indartsuak jarraitzen zuen, hizkuntzaren egoera larria zen, munduko korronte literarioak ezagutzeko erraztasunik ez zegoen, eta euskal liburugintzak azpiegitura amateurra zeukan.
Jon Etxaide: Eleberri Historikoaren Maisua
Eleberri historikoetan Jon Etxaide dugu maisu. Bi lan mardulekin ospea irabazi zuen: Joanak joan (1955) eta Gorrotoa lege (1964). Lehenengoa, Etxahun koblakari famatuaren biografia nobela batean bilduta dago. Bigarrena, Ahaide Nagusien arteko gatazka amaigabeari buruz datza. Euskal Herri osoko lurraldeak, paisaiak, kantak, elezaharrak, pertsonaiak eta idazleak erakusten ditu bere lanetan. Eskolak eta komunikabide ofizialek ezkutatu dioten herria azaltzen dio irakurleari bere lanetan. Landu dituen sail guztietan (ipuina, eleberria, saiakera...), herrigintza da Etxaideren helburu nagusia.
Euskal Eleberri Poliziakoaren Hastapenak
Lehen eleberri poliziakoa Jose Antonio Loidi (1916-1999) errenteriarrak argitaratu zuen 1955ean, Amabost egun Urgainen izenburuarekin. Kostaldeko herri batean gertaturiko heriotza susmagarri baten ikerketa kontatzen du, ustekabeko amaiera batekin. Hizkera garbi eta jatorra darabil, euskaraz landu gabeko genero bati ekin zion. Hurrengo hamarkadan, Mariano Izeta (Dirua galgarri) eta Txomin Peillen (Gauaz ibiltzen dana) izenekoek bakarrik jarraitu zuten ildo horretatik. Geroago, indar berria emanez, Xabier Gereño eta Gotzon Garate agertu ziren.
Txillardegi: Eleberri Existentzialistaren Aitzindaria
Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi" eleberri existentzialistan kokatuko genuke. Leturiaren egunkari ezkutua (1957) publikatu zuenean, euskal nobelagintzak aro berri bati ekiten ziola zirudien. Ez zuten denek begi onez ikusi erlijio aldetik liburuari zerion heterodoxia. Kokapena erabat hiritarra izan gabe, ohitura nobeletan ageri ziren baserrietako eta herri txikietako girotik aldentzen zen. Lehen pertsonan idatzia izateak eta protagonistak egiten dituen gogoeta filosofikoek taxu berezia eman diote liburuari. Bere obrarik onena Elsa Scheelen hirugarren eleberria da.
Euskal Herritik urrun, emakume belgikar baten arazo pertsonalak eta gorabehera sentimentalak azaltzen dizkigu. Hizkera bizi, ausarta eta modernoa darabil. Garai hartako gizartean pil-pilean zeuden gaiak garatzen ditu hamar saiakera laburretan. Harrezkero ere etengabe dihardu Txillardegik aldizkari eta kazetetan idazten. Hizkuntzalaritzatik at, gizarte gaiak ditu gogokoen, soziolinguistika eta politika gehienbat.
Kultur Aldizkarien Ekarpena Saiakerari
Kultur aldizkariek asko lagundu zioten saiakera munduaren garapenari: Euzko-Gogoa Guatemalatik, Egan Donostiatik eta Jakin Arantzazutik. Bakoitzak bere estiloaz, orrialde dezente eskaini zioten saiakerari.
Salbatore Mitxelena: Gerraren Zauriak
Salbatore Mitxelena (1918-1965) zarauztarra izan zen. Bere obra guztian agertzen den kezka, antzerki, olerki edo saiogintzan, gerrak euskaldunen artean utzi dituen zauriak ia sendaezinak iruditzen zaizkiola da.
Andima Ibiñagabeitia eta Jon Zaitegi: Euskararen Unibertsitate Maila
Andima Ibiñagabeitia (1907-1967) eta Jon Zaitegi (1906-1979) jesuitetan ikasiak izan ziren eta Euzko-Gogoan batera aritu ziren. Egunen batean euskara unibertsitate mailara altxatua ikustea zuten xede, eta xede horretarako bideak prestatzen aritu ziren. Zaitegik 1962an Donostian argitaratu zuen Platoneneko atarian, filosofo grekoaren pentsakera arakatzen zuen saioa idatzi zuen.
Luis Villasante: Euskararen Batasun Prozesua
Luis Villasante (1920-2000) frantziskotarra eta euskaltzaina dugu. Hiru erlijio sail horien bidez, argi asko ikus daiteke euskararen batasun prozesuaren nondik norakoa.
Koldo Mitxelena: Idazmolde Eredugarria
Koldo Mitxelenaren idazmoldea eredugarria dugu. Eredu zaila benetan, dotoreziarekin batera zorroztasuna eta ironia iaioki erabiltzen baititu. Ongi ebakitako prosagintza zehatz eta ederraren sekretuen bila ari denak altxor paregabea topatuko du bere euskal idazlanetan. Zer esanik ez dago euskara batuaren funtsa bereganatu nahi dutenentzat.
Jean Marie Ihartza "Iratzeder": Poesia eta Inspirazioa
Jean Marie Ihartza "Iratzeder" beneditarraren poema liburuen inspirazioa herria, izadia eta erlijioa izan ziren. Alderdi horretatik begiratuta, aski hurbil zegoen gerra aurreko olerkariengandik. Baina, haiena baino hizkera bilduagoa zeukan: musikala, soinuduna.
Jon Mirande: Euskaldun Berri Polemikoa
Jon Mirande euskaldun berria dugu. Parisen jaio zen 1925ean, paganoa eta antikristaua. Inork antzekorik ere aldarrikatzen ez zuenean, Euskal Herriaren nortasuna defendatzeko, indarkeriaren alde agertu zen. Batzuek pentsatzeko eran faxismoaren ukitua ikusten diote. Horrelako baldintzekin oso bestelakoa izan behar zuen derrigorrez Miranderen poesiak.
Bitoriano Gandiaga: Poesia eta Gogoeta
Bitoriano Gandiagak (1928-2001), jaiotzez Mendatakoa, ia bizitza osoa Arantzazun eta inguruetan pasatu zuen ikasle, apaiz eta irakasle lanetan. Lurrarekin zeukan loturak, ia haurtzarotik zapaldu zuen Arantzazuk, sorrarazi zion lehen poema: Elorri (1962). Hamabi urteko hausnarketa luzeak bigarren lana ekarri zuten: Hiru gizon bakarka, frankismoaren hondarrean nekez erditu eta publikaturikoa. Euskal Herriaren egoera korapilatsua adierazten digu poema horretan. Trantsizio garaian, Uda batez Madrilen kaleratu zuen. Azken liburuan, Denbora galdu alde eta Gabon dut anuntzio dira. Lehenengoan biluzian erakusten digu bere oinaze eta sufrikarioak; bigarrenean, Eguberrien bestelako ikuspegia ematen saiatzen da gabon kanta modernoen bidez. Hil ondoren, Adio kaleratu zen.
Gabriel Aresti: Poesiaren Berritzailea
Gabriel Arestik poesia asko idatzi zuen. Bere obrarik egituratuena, 1960an, Maldan behera da. Lau urtera plazaratutako Harri eta Herri urte gutxiren buruan agortu egin zen. Euskal Harria eta Harrizko Herri Hau zentsurarekin arazo larriak eduki zituzten.
Joxean Hartze "Hartzabal": Poesia Esperimentala
Joxean Hartze "Hartzabal" (1939) indartsu sartu zitzaigun poesiaren munduan, Isturitzetik Tolosan barru lehen liburuarekin. Forma aldetik euskaraz argitaratu den obrarik bitxiena izango dugu. Taxukera eta gai oso desberdinetako poema hauetan erraz pasatzen da mutur batetik bestera. Hortik aurrera bide luzea egin du, esperimentalismoari uko egin gabe.