Curriculumaren Iturriak: Gizartea, Hezkuntza eta Euskal Nortasuna
ITURRI SOZIOKULTURALAK
Curriculumaren Iturriak: Zer Irakatsi Behar Da?
Eskolak gizartearen beharrizanei erantzun behar die; heziketa prozesuak bere jomugan izan behar du gizartea. Hezkuntzak saiatu behar du ikasleari ezagutarazten gizartea egituratzen duten ardatz ideologiko eta kulturalak, eta horien aurrean jarrera hartzen autonomiaz.
Gizartearen aldaketek eskaera berriak planteatzen dizkiote eskolari, honen erantzuna emateko arazoak izan ditzake, gizarteak eta eskolak aldaketetara egokitzeko erritmo ezberdinak baitute. Aldaketak egiteko beharrezkoa du eskolak aldiro. 90. hamarkadan izan zuen hezkuntza sistemak azkeneko iraultza LOGSE legediaren eskutik.
Lege honekin, hezkuntza sistemaren egitura guztiz aldatu zen, baita eskola ikasleei ematen dizkien ezagutzak ere.
Eduki curricularrak aukeratzeko eta legitimatzeko oinarrizko dokumentua MEC diseinu curricularrean azaldutakoa da. Aipatzen dira lau iturri direla aintzat hartu beharrezkoak: iturri soziokulturala, psikologikoa, pedagogikoa eta epistemologikoa.
Galdegai bakoitza baliabide didaktiko batekin eta iturri batekin loturik dago. Zer irakatsi? Iturri soziokulturala. Noiz irakatsi, iturri psikologikoa, nola irakatsi? Iturri pedagogikoa.
Botere politikotik zehazten dira hezkuntza sistema eta curriculuma osatzeko irizpideak. Lurralde guztietako botere politikoek zehazten dituzte hezkuntza sistemaren helburuak eta funtzioak.
Iturri Soziokulturalak: Definizioa eta Euskal Nortasunaren Ezaugarriak
Gu bizi garen inguruaren ezaugarri kulturalak zeintzuk diren adierazten saiatzen dira. Horiek dira gero OCD-tik abiatuta, bai irakasleok edota baita ikastetxeok ere helburu eta eduki zehatzetan adierazten ditugunak.
Kulturaren ezaugarririk nagusienak; EH-ko nortasunaren ikurrak curriculumean:
- Ezaugarri espazialak: nahiz eta kultur aniztasuna errealitate bat izan, lurraldesunari buruzko kontzientzia mantendu da. Espazio-aniztasuna agertuko zaigu. Garai kapitalistak areagotu egin ditu desberdintasun espazial horiek: nekazale-aldeak eta hiriguneak, hizkuntza esparruak…
- Ezaugarri historikoak: industrializazioak ezarritako prozesuak aldakuntza sakonak ekarri zituen gure kulturan. Kontzientzia nazionalaren aldeko mugimendua sortuko da XIX. mendearen amaieran. Industrializazioaren garapenak beste mugimendu batzuk sortarazi zituen: anarkistak, sozialistak, nazionalistak…
II. Errepublikaren garaian gauzatu zen EH-ko lehen egitura autonomiko modernoa. Pentsamendu independentistek Gernikako Estatutua oztopatu dute, erradikalismora ailegatuz.
- Ezaugarri soziopolitikoak: aniztasun politiko eta kulturala:
- Euskal gizartea, ezker-eskuinaz gainera, aukera nazionalistek eta ez nazionalistek osaturiko egitura ideologikoa geri zaigu, egoeren aurrean erantzunak ezberdinak direlarik.
- Europako komunitatean integratze-prozesuak markaturiko gizartea da euskalduna, eta honek arazo berriak ekarri ditu, kontsumo handia, mass-medien garrantzia…
- Bloke-sistemak ezagutu dituen aldakuntzek nazionalismoen berpiztea sortarazi itu. Horrek kolokan jarri dezakeelarik estatu-sistema tradizionala.
- Garapen-molde berri baten bila ari da gizartea.
- Kultur erantzunak eta ikaskuntza soziala: kultura tradizionaleko elementuak zehaztu eta uztartu beharko ditu. Kultur sistema indartsuenen eragin bortitza jasaten ari da, kultura globalizatuz, kulturatuz. Hala ere, gizarte berri honek baditu ezaugarri batzuk:
- Hiritar-nekazal binomioaren aurreko perfil berriak. Urbanoa ohitura berriak sortarazten ari da. Nekazal kulturak hiri kulturako fenomenoen eragin handia jaso du.
- Kulturaren politizazioa eta manipulazioa maila handia.
- Kultur ekoizpenak EH-ko komunikazioa eta batasunari laguntza handia eman dio.
- Interkulturalitatea. Jatorri ezberdineko pertsona askoren elkarbizitza ematen da, beraz, eskolan prestakuntza sozial on bat eman beharra dago.
Beraz, argi dago hezkuntzak gizarteari erantzuten diola. Horregatik, politikari guztiek nahi izaten dute gobernura heldu orduko hezkuntza erreforma bat egitea. Ez aurrerapen pedagogiko berriekin bat egiteko, baizik eta beraien ideologia transmititzeko.
Dimentsio Soziokulturalak
Europako batasunerako egiten ari garen pausoak aldaketa handien iturburu dira bizitzan eta eskolan. Zer irakatsi, nori eta nola berriro aztertzera bultzatzen gaituzte. Horrek, urteetako egokitzapen-prozesua eskatzen duelarik. Europako eskakizunei erantzutea guztion eginbeharra da: hezkuntza-parametroek bat egin behar dute gizarte berriaren ezaugarriekin. Lehentasuna du gure ikasleak gizarte berrirako prestatzeak.
EB-aren proiektuak hiritar-eredu berria eskaintzen du: demokrazia gidari izanik eta ongizate soziala helburu duena. Europak eskatzen duen dimentsio soziokulturalak bi zutabe ditu:
- Herrialde bakoitzaren ekarpena: nork bere herriaz izan behar duen jakite ondarea osoa kontuan hartzekoa da.
- Gainerako herrialdeen ezagutzak dakarren ekarpena hartu behar du kontuan.
Hezkuntza-sistemak zenbat giza-trebetasun ziurtatu behar ditu derrigorrezko hezkuntza amaierarako: teknologia berriak eta hizkuntza gaitasunak.
Europar hiritartasuna osatzeko, Euskal Dimentsioaren soziokulturaletik abiatu behar dugu. Inguratzen gaituen gizarte konplexua ezagutzen, onartzen eta azaltzen saiatu behar dugu eskola eremuko kide guztiok. Euskal Dimentsioa munduratzea eskatzen du horrek, baita europar dimentsioaren aniztasuna eraikitzeko orduan hartzaile hura ordez emaile ere izaten saiatzea. EH-ko eta Europako ezaguera elkarren eskutik eramatea komeni da horretarako. Munduko gertakariak ere eskuzabaltasunez indartu behar dira, irakaslanean, ikas materialgintzan eta curriculumean. Helburu horiek burutzeko, euskal eta europar dimentsio soziokulturalei buruzko jarrera baikorra garatzea komeni da.
Azpimarratu nahi da curriculum-prestaeren garrantzia. EAE-ko curriculum-proposamenak funtsezko tresna ditugu Euskal eta europar dimentsioa gure eskoletan zabaltzeko. IHP-an erabaki beharko da dimentsioekiko inplikazioa nola areagotu, edukiak nola irakatsi, zein antolamendu mota hobetsi, nola neurtu ikasleen lorpen akademikoak… eskola osoak izan behar du dimentsio soziokultural horien suspertzaile. Horrela hezkuntza-partaide guztiak izango dira dimentsio soziokulturalen eragile eraginkorra.
Gaur egungo egoeraren diagnostikoa:
EAEko eskola-munduan euskal dimentsioa gutxitan landu izan da, baina ezin dugu esan ezezaguna eta landu gabe denik.
- Ikasmaterialek trataera mugatua eman izan diote curriculumaren euskal dimentsioari.
- Ikasleek curriculumaren euskal dimentsioaz dute ezagutza ez da sakona.
Ondorio hauek ez dira harrigarriak, irakasle gutxik izan baitute aukera bere prestaera-garaian dimentsio horren edukiez jabetzeko. Eta ikastaroetan ere leku laburra eskaini izan zaie garaiari.
Irakasleen artean CEDri buruzko ikastaroen eskea ugaritzen hasi da. Beharra hor dago eta hezkuntza sailari behar hori asetzeko lagungarriak eratzea eta zabaltzea dago.
Europako hiritar izateak hainbat jarrera aldaketa eskatzen digu. Irakas-sistema egokitzeko hezkuntza saila ematen ari den pausoak ildo horretatik da. Europako hezkuntza-sistemen homologazioa adibidez, ildo horretatik doa aurrera. Europar proiektuetan parte hartu baitu hezkuntza saiak. Ekimen horiek mantendu, sostengatu eta bultzatu egin nahi dira aurreratzean ere.
Hala ere, Europaz kanpoko erakundeek antolaturiko ekimenak ere baliagarriak izan daitezke euro-dimentsioaren espiritua eta balioak indartzeko.
Gainera, EBak dakarkigun dimentsio soziokultural horretan, gaitasun berriak ere behar dira: IKTak eta atzerri-hizkuntzen ezagutza.
Irakaskuntzan guztiz beharrezkoa du garaian garaiko erantzuna ematea gure ikasleak eskubide osoko hiritar europarrak izan daitezen euren jatorrizko nortasunari uko egin gabe.
Euskal Dimentsioa
EAE-ren esku dagoen curriculumaren atala da. Bertan eduki kontzeptualak eta akademikoak azaltzen direlarik. CED tabu moduan bazterturik edukitzea ez da gisakoa. Bada ordua Euskal literaturari, geografia historiei, elementu sozio-ekonomikoei, euskaldunon kultu-gai nagusiei… dagokien trataera eskaintzeko. Hori egitea komeni da ikasgelan. Horretarako, aurrelan sendak behar ditugu, ordea, ikasmaterialetan.
Badago arriskua ere: CED eskola-jarduera osoaren ipar eta muin bihurtu nahi izatekoa. Hori ez gertatzeko, guztion betebeharra da CED.ren lekua eta zentzuko neurria bilatzea.
Ibilian egin beharreko bidea da CED-rena.
Esku hartzeko proposamenak:
- CED-ren kontzeptua argitzea eta zabalkundea ematea.
- Curriculum orokorrean CED esplizituki sartzea.
- Ikasleen ebaluazio probetan CED sartzea.
- Ikasleen prestakuntzan CED sartzea.
- CED IHP.etan sartzea.
- CED ikasmaterialetan sartzen dela eta egokiro erabiltzen dela ziurtatzea.
- CED-rako lanak egitea bultzatzea.
- CED-ri buruzko ebaluazioak egin eta emaitzak argitara ematea.
- Euskal herrialdeen arteko eskola-harremanak indartu eta zabaltzea.
Europar Dimentsioa
1949 Europako kontseilua sortu zen eta une horretan koka dezakegu ``europeismoaren´´ sorrera. Maastricheteko itunak EB sortu eta euroa ezarri bitartean, hainbat mugarri aipa litezke EB ren eraikitze bidean.
Lehen aldiz 1978an erabiltzen da hezkuntzaren dimentsioa europarra espresioa. Geroztik, programa europarrak jarriko dira abian. 2002an Europako markoa argitzen lagunduko duen dokumentu batek ikusi du argia: Europako kontseiluak 2010 erako. Hezkuntza eta formazio sistementzat ezarritako helburu estrategiko eta helburu zehatzen jarraipenerako lan-programa.
Euskal gizarteak EBren aldeko jarrera agertzen du eta bertako erakundetan partaide izateko gogoa ere badu.
Europa`` kontinente zaharrak´´ baditu balio europarrak deitu ohi direnak. Dimentsio europarraz jabetzeak balio horien transmisioa ekarriko luke. Zer egin hori lortzeko eskoletan?
- Hezkuntza Europan: eskolan Europan beharko ditugun gaitasunak eta prozedurak aurrera eraman.
- Hezkuntza Europaz: eskolan Europari buruzko ezaguerak landu.
- Hezkuntza Europarako: eskolan nork bere jarrera eta jokabideak defendatuz elkarbizitzen irakatsi behar da.
Esku hartzeko proposamenak:
- Curriculumetan curriculumaren europar dimentsioa esplizituki sartzea.
- Europar dimentsioari buruzko bibliografia eta materialak bildu, sortu edo moldatu eta irakasleen esku jartzea.
- Prestakuntzan irakasleak europar dimentsioaz jabetzea bultzatzea.
- Curriculumaren europar dimentsioa IHPetan sartzea.
TXEPETETXEN Hizkuntzaren azterketa emateko, hizkuntza komunitatea (gizartea), hiztuna (gu) eta hizkuntza (euskara) behar da. Hizkuntza jakintza emateko, ezagutza, motibazioa eta erabilera behar da. Hizkuntza bat jakiteko ezagutza erabilera eta motibazioa eman behar dira; hizkuntza baten ezagutza baduzu eta motibatzen bazara errazago ikasiko duzu eta erabiliko duzu. Hizkuntza bat ikasketa-prozesu bat emateko hiru urrats kontutan hartu behar dira: A ibilbidea M E E (etxetik dagokiguna naturala) eta B ibilbidea (kultura edo ikasitakoa) E E M marrazki. Hizkuntza ikasteko bi ibilbide daude. A ibilbidea naturala eta b ibilbidea kulturala. Hizkuntza bat menperatzeko AB BA ibilbidea lortu behar da.