Euskal Kultur Erakunde eta Ekitaldi Historikoak

Hizkuntza eta literatura2,97 KB

Eusko Ikaskuntza

Pentsaera ezberdina zuten hainbat euskaltzalek sortu zuten Oñatin, 1918an. Helburu nagusia euskal munduari dagozkion gaiak ikertzea zuen, eta 1936ko gatazka arte hainbat asmo burutu eta ikerketa bideratu zituen.

Antolatutako biltzar nagusiak

  • Oñatikoa
  • Iruñekoa
  • Gernikakoa
  • Gasteizkoa
  • Bergarakoa
  • Bilbokoa

Irakaskuntza arloko ahaleginak

  • Sortu berriak ziren ikastoletarako ikasliburuak egin.
  • Euskal gaiei buruzko Uda Ikastaroak eratu.
  • Euskal Unibertsitaterako proiektu bat egin.

Euskara eta euskal literaturari buruzko hainbat hitzaldi eman zituen eta horiei buruzko hainbat aldizkari argitaratu zituen. Bertsolaritzaren etorkizunean erabakigarria gertatu zen hitzaldia eman zuen Manuel Lekuonak.

Gerraren ondorioz, ez zuen jarraitzerik izan. Baina Jose Migel Barandiaranen eraginez beste hiru biltzar egin ziren.

Euskaltzaindia

Eusko Ikaskuntzaren Oñatiko Biltzarrean Euskararen Akademia bat eratzea erabaki zen. Hurrengo urtean onartu ziren estatutuak eta Euskaltzaindia izena ezarri zitzaion. Lehenengo euskaltzainburua Resurreccion Maria Azkue abade lekeitiarra izan zen.

Euskaltzainburu nagusiak

  • Etxaide
  • Lojendio
  • Lekuona
  • Villasante
  • Haritxelhar
  • Urrutia

Gaur egun lehendakariez gain, 28 euskaltzain osok, 21 ohorezkok eta 100dik gora urgazlek osatzen dute.

Sorreratik, Euskaltzaindiaren xedea euskararen batasuna izan zen. Baina 1968an heldu zion ofizialki Akademiak batasunaren auziari. Hori lortuko ez balitz, gaur egungo emaitzak ez lirateke egongo ez irakaskuntzan ezta komunikabideetan ere.

Lan arlo nagusiak

  • Iker: Hizkuntzaren azterketa.
  • Jagon: Hizkuntza zaintzea eta zabaltzea.

Euskaltzainek askotan jo behar izan dute literatura idatzira zein ahozkora: autore zaharren testuak aztertuz, bertsolari txapelketak antolatuz, adibidez. Euskaltzaindiaren aldizkarian, Euskaran, askotan azaldu izan dira literaturako ikerketak. Poesia, eleberri, antzerkia… ere sustatu izan ditu.

Lore Jokoak

Anton Abadia zientzialari eta mezenasak asmatu zituen Lapurdin, euskal jai gisa. Jolas askoren artean bertso sorta onenarentzat saria jarri zuen. Iparraldeko bertsogilerik ezagunenek parte hartzen zuten. Gero, hegoaldera iritsi ziren.

Hasieran, Lore Jokoetan bertsoak bakarrik aurkezten ziren. Manterolak Donostian eta beste hainbat lekutan hainbat sariketa eratu zituen, bertsoak ez ezik, ipuinak eta antzerkitxoak ere bidali zitezkeen.

Lehiaketan saritutako lanik onenak Donostiako Euskal-Erria aldizkarian argitaratzen ziren eta aldizkari elebidun honek iraun zuen arte egon ziren Lore Jokoak.

Lore Jokoen bidez ezaguturiko idazleak

  • Iparraldean: Elizanburu, Zalduby, Barbier…
  • Hegoaldean: Arrese Beitia, Otaño…

Deskargatu

PDF Word HTML