Euskararen Harremanak Beste Hizkuntzekin
HAINBAT HIZKUNTZAREKIKO HARREMANAK.
ZELTERA ETA EUSKARA
K.a. I. milurtekoan, eta erromatarrak etorri baino lehenago, beste indoeuropar batzuk izan zituzten euskaldunek auzo. Herri zeltak ziren; horiek zeltera ekarri zuten: hizkuntza zeltikoa zen Frantziako galiarren hizkuntza; orobat Espainiako zeltiberiarren hizkuntza. Lexikoan antzeman daitekeenez, oso txikia da garai hartako zeltar gizataldearen eragina euskaraz.
LATINA ETA EUSKARA
Gaur egun ez dago zalantzarik latina eta erromatar zibilizazioa distiratsu eta erakargarria izango zela garai hartako euskaldunen begietarako. Izan ere, garai hartako euskaldun eta erromatarren arteko kultura-mailen aldea ikaragarria zen. Euskaldunak menditar basatiak ziren; erromatarrak, ostera, kultura handi baten jabe. Euskaldunak kultura berri horrek zekartzan tresneria, kontzeptu eta ezaguera berriez jabetu ziren latinetiko hitzak mailegatzearekin batera. Latina du emaile nagusi gure lexikoak (bada hizkuntzalaririk euskal lexikoaren erdia latinetik mailegatua dugula dioenik ere). Horren ondorioz, gaurko euskaran, orduko latinetik harturiko hitz asko eta zenbait atzizki ditugu:
Atzizkiak:
- -tu: agertu,...
- -zio: madarikazio...,
- -(l)ari: jokalari,...
Hitzak:
- Administrazioan: lege, errege
- Erlijio-terminologian: eliza, apaiz...
- Eskola-terminologian: eskola, maizu, liburu...
- Hitz abstrak-tuetan: abstraktu, zentzu, kontzeptu...
- Merkataritzan: abere, merke...
- Eraikuntzan: gaztelu, dorre...
- Bestelakoak: gorputz, bortitz...
ARABIERA ETA EUSKARA
Euskal Herrian, Nafarroako hegoaldean izan ezik, ez zen oso nabaria izan musulmanek VIII. mendeaz geroztik hainbat mendetan sorrarazitako eragina. Badira, hala ere, arabieratiko hitz batzuk, gehienak ondoko erromantzeen bidez mailegatuak: atorra, izara, gutun...
ERROMANTZEAK ETA EUSKARA
Erdi Aroan euskarak ez du gehiago harremanik latinarekin, erromantzeekin baizik. Ondorengo hitz hauek, adibidez, garbi erakusten dute hitzen bilakaera eta nondik norakoa: locum(lat) - lueku(erromantze) - leku.
EUSKARAREN MUGAK ETA ATZERAKADA
Toponomian oinarriturik Kataluniararte leku ugariak euskal jatorria dute, lehen artaraino igarotzen baitzen hizkuntza.
Euskararen antzinako hedadura geografikoa
Ekialderantz
Euskara Kataluniako itsasertzeraino iristen zela diotenak ere badira. Inork ez du dudan jartzen Huescako probintziako leku-izen hauek euskal izenak direnik: Dokumentu historikoak badira non esaten den XIV. mendean Huescako hirian egiten zen azokan inguruko jendeak euskaraz egiten zuela.
Iparralderantz
Tolosatik Bordeleraino lurraldean, eta mendebalderantz itsasorainokoan, latinez idatziriko hilarrietan aurkitutako izenek azaltzen dute, gaur egun oraindik ere, euskararen orduko hedapena.
Hegoalderantz
Euskararen mugak Ebroraino heltzen zirela dirudi.
Mendebalderantz
Bizkaiko Enkarterrietara, Kantabriako lur batzuetara eta Burgoseko ipar aldera ere ailegatzen zen, toponimiak adierazten duenez. Mugak atzeraka joan dira, Araban atzerakada nagusia XVIII. mendean gertatu zen. Nafarroan XIX. mendean izan zen atzerakadarik handiena.