Euskal Literaturako Idazle Nagusiak: Etxahun, Lizardi eta Lauaxeta
Pierre Topet Etxahun
Bizitza eta Jatorria
- Zuberoa, Barkoxe (1786-1862)
Lan nagusiak
- Urz aphal bat
- Maria solt eta kastero
- Mundian malerusik
- Etxahunen bizitzaren kantoria
- Barkoxeko elizan
Hizkuntza
- Zubereraz idatzi zuen.
Gai nagusiak
- Autobiografia eta satira (mina eragiteko, erridikulizatzeko, gogorrak).
Teknika eta Estiloa
- Ahozko tradizioa, herri poeta.
- Gauza asko lerro artean irakurri behar dira.
Xabier Lizardi
Bizitza eta Ibilbidea
Xabier Lizardi (1896-1933) Zarautzen jaio zen, eta Tolosan bizi izan zen neumoniaz hil arte. Madrilen zuzenbidea ikasi ondoren, Tolosara itzuli zen, lantegi bateko zuzendari gisa. 1927an Euskaltzaleak erakundea sortu zuen, euskal kultura indartu eta bultzatzeko helburuarekin. 1930 arte zuzendaria izan zen, eta gero Aitzol apezpikuak (Jose Ariztimuño) hartu zuen kargua.
Lan nagusiak
- Biotz begietan (1932), poesia.
- Umezurtz olerkiak (1934), poesia.
- Itz lauz, prosa.
- Ezkondu ezin zitekeen mutila, antzerkia.
Estiloa eta Hizkuntza
- Estilo herrikoia eta poesia kultoa uztartzen zituen.
- Gipuzkeraren gainean hizkuntza poetikoa sortu zuen.
Gai nagusiak
- Abertzaletasuna, euskal kultura, natura, heriotza.
Testuingurua
- Euskal Pizkunde garaian idazten zuen.
Ezaugarri estilistikoak
- Trinkozalea: aditzei atzizkiak ez zizkien jartzen, izena eta izenondoa deklinatu gabe erabiltzen zituen, eta elipsi ugari.
Lauaxeta
Bizitza eta Ibilbidea
Lauaxeta (Esteban Urkiaga) apaiztegian ikasi zuen. Ikasketak amaitutakoan, ez zuen apaiza izan nahi, eta Bilbora joan zen lanera (kazetari gisa). Euzkadi egunkariaren euskarazko orrialdeen idazlearen (Orixa) laguntzaile izan zen, eta Orixa erretiratutakoan, arduradun bihurtu zen.
PNVkoa zen, eta mitinak, euskarazko klaseak eta irratsaioak ematen zituen. Horrez gain, herriz herri kantak biltzen zituen.
Gerra hasitakoan, egunkaria utzi eta Euskal Gudarostean sartu zen (intendentziako komandante izendatu zuten). Artikuluak idazten jarraitu zuen. Gudari aldizkari elebiduna eta Eguna egunkaria sortu zituen PNVren eskutik.
Gernika bonbardatu zutenean, kanpotar kazetariei egoera erakusten ari zela, frankistek fusilatu zuten.
Lan nagusiak
- Bide barrijak (1931), poesia.
- Arrats beran (1935), poesia.
- Kazetaritza lanak eta ipuinak ere idatzi zituen, prosa.
- Antzerkia.
Hizkuntza
- Bizkaieraren gainean idazten zuen.
Gai nagusiak
- Denetarik jorratu zuen: amodioa, gai ideologikoak, euskal historia, besteak beste.
Estiloa eta Baliabideak
- Lexiko konplikatua, hitz ondo aukeratuak, garbizalea, hitz arraroak.
- Zeharkako espresioa gustuko zuen.
- Sinbolismoaren eragin garbia zuen.
- Metrika: euskal metrika tradizionalaz gain, ahapaldi propioak sortzen zituen.
- Baliabideak: elipsiak, musikalitateari dagokionez kontsonante gogorrak, trinkozalea, sinestesia, metaforak.
- Sintaxi konplikatua.
Poesiaren ikuskera
- Euskal poesiak hiru zutabe zituela zioen: Grezia klasikoa, euskal ahozko tradizioa eta Europako poesia korronte berriak.