Euskal Saiakera eta Kazetaritza: Historia eta Aldizkariak
Saiakera eta Kazetaritza
Bai saiakera eta bai kazetaritza literaturako genero klasikoak guztiz finkatu ondoren sortu eta loratutako agerpenak dira. Gaurkotasun handia eta gizarte-eragina dute.
Saiakera
Euskal Saiakera
Euskaratutako lehen saiakera Itsasoko Nabigazionekoa deritzan liburua dugu. XVII. mendean itzulia frantsesetik, lapurtar batek idatzia.
Euskal saiakerak bizi izan duen aldirik biribilena XX. mendearen bigarren erdia (eta XXI.aren hasiera) da, bai gaien sakonari eta bai aniztasunari erreparatuta. Mota askotako gaiak jorratu izan ditu:
- Soziologia
- Politika
- Erlijioa
- Marxismoa
- Antropologia
- Hizkuntzalaritza
- Literatura
Euskal saiakera aldizkarien bitartez zabaldu zen.
Aldizkariak
XIX. mendearen bigarren erdian euskal gaiak interesaturiko aldizkariak indarra hartu eta ugaritu ziren. XX. mendean argitaratzen hasi ziren.
Aldizkari horietan, adituek idatzi ohi dute eta hartzailea ez da irakurle arrunta izaten. Euskaraz gainera, beste hainbat hizkuntzatan idatzitako artikuluak ere argitaratzen baitira.
Revista Internacional de Estudios Vascos (RIEV)
1907an hasi zen publikatzen, Julio Urkixoren euskararen azterketan eredugarria izan dena. RIEV siglekin ezagun-ezaguna den aldizkaria da. 1922an Eusko Ikaskuntzak bere ardurapean hartu zuen.
Euskararen eta euskal munduaren inguruko azterlanak zabaltzea zuen eta du helburu. Mundu zabaleko espezialistei eta euskaltzaleei zuzendurik zegoen eta dago. Euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez eta alemanez idazten zen, besteak beste.
1936an Espainiako Gerra Zibilagatik ezin izan zen argitaratu. Franco hil ostean (1975), berriro hasi zen kaleratzen, gaur egun arte.
Euskera
Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala da, baina Euskaltzaindiaren erabaki ofizialez gainera, iker- eta azterlanak ere ematen ditu argitara. 1919an sortu zen.
Espainiako Gerra Zibilagatiko etena jasan ondoren, 1953an berriro publikatu zen. Urtean hiru ale kaleratzen ditu. Idazkiak euskaraz eta bestelako hizkuntzetan ere onartzen ditu.
Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" (ASJU)
Gipuzkoako Aldundiaren ardurapean dago. Euskararen oinarri historikoen azterketak eta iker-lanak zabaltzen ditu. Idazkiak euskaraz eta beste hizkuntzetan onartzen ditu.
Jakin
Jakin 1956an kaleratu zen lehenengo aldiz. Bihilabetekaria da. Euskal gaiei dago lotuta. Euskara hutsean kaleratzen da.
Fontes Linguae Vasconum
Nafarroako Diputazioko erakundearen babesean dago. Aldizkari honek ere euskararen azterketa du oinarri eta mundu osoko euskalariek idatzi ohi dute bertako orrietan euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez edo ingelesez, gehien-gehienik.
Idazleak
Koldo Mitxelena (1915-1987)
Bizitza
Errenterian jaio zen. Lehen ikasketak hor bertan egin ondoren, Donostian jarraitu zituen. Goi-mailakoak kartzelan egin zituen. Gudari izan zen Espainiako Gerra Zibilean eta, beraz, armak eskuetan zituela ikusi zuen gerra hura galtzen.
1968an, Salamancako Unibertsitatean Hizkuntzalaritza Indoeuroparreko katedradun izatera iritsi zen. Katedra hori 1977an EHUra ekarri zen eta erretiroa hartu bitartean, bertan jardun zuen.
Euskal hizkuntzalaritzan ezin da pausorik egin Mitxelena aipatu gabe. Bera izan zen euskara batua sortzen hasi zena.
Obra
Kartzelan idatzitako poemaren bat alboratuta, gainerako guzti-guztia artikulu, azterketa, ikerketa eta kritika du. Ez du fikziozko obrarik. Euskaraz eta gaztelaniaz idatzi du gehienbat, baina frantsesez eta ingelesez ere ederto moldatzen zen. Haren obra bateko eta besteko hainbat bildumatan jasoa dago:
- Fonética histórica vasca: Euskararen gaineko azterketa eta ikerketa tesi doktorala da.
- Orotariko Euskal Hiztegia: Autorea hil eta bi hilabetera argitaratu zen. Hamasei liburukiz osaturiko lana da.
- Historia de la Literatura Vasca: Euskal literaturaren historia labur bezain serioa.
Kritika
Edozein hizkuntzatan idazteko ahalmena zuen. Adituek diotenean Mitxelenaren prosa bikaina dela, maisu batena dena esan nahi dute.