Euskal Literaturaren Erreferenteak: Aresti eta Mitxelena

Hizkuntza eta literatura3 KB

Gabriel Aresti: Euskal Literaturaren Zubigilea

Gabriel Arestik zubigintza lana egin zuen aurreko belaunaldiko eta idazle gazteen artean. Goiz hasi zen aldizkarietan kolaboratzen, batik bat poesian eta antzerkigintzan.

Hauek ziren Aresti desberdin egiten zuten baldintzak:

  • Euskaldun berria zen.
  • Hiritarra eta sekularra zen.
  • Seminariotik ez zen pasatu.
  • Gizon irakurria zen, garaiko literaturan jantzia.

Gorabehera politikoak gertutik jarraitzen zituen, bere obran ikus dezakegunez. Ez zen isilik egotekoa, polemika harrotzea zuen gustuko eta arerio asko izan zituen bizi artean.

Poesia eta Obra Nagusiak

Poesia asko idatzi zuen 21 urtetan.

  • Maldan behera: Batuaren aitzindari izango zen hizkera berria erabili zuen, baina interpretatzeko zailtasunak zituelako eta askotan liburu gisa agertu ez zelako, ez zuen arrakasta handirik izan.
  • Harri eta Herri: Lau urtera plazaratu zuen. Urte gutxitan agortu zen, estilo zuzenagoa zuen, herritarragoa, eguneroko arazoetatik hurbilago zegoena, urte haietako gizarte giroari hobeto egokitzen zitzaiona.

Ildo beretik jarraitu zuen hurrengo obretan: Euskal Harria eta Harrizko Herri Hau, zentsurarekin arazo larriak eduki arren.

Arestiren Eragina Idazle Gazteengan

Gazte asko abiatu zen poesiaren bidetik, Arestiren bultzadarengatik. Idazterako orduan ez zioten guztiek haren estiloari jarraitu, baina kasu batzuetan nabari da eragin zuzena izan zuela.

  • Xabier Leteren lehen obran ikusten da hori.
  • Joxe Azurmendiren Hitz Berdeak liburuan agertu ziren poemak, lehendik eginak zituen baina debekatu egin zioten aurreko bilduman sartzea.

Joxean Artze eta "Isturitzetik Tolosan barru"

Joxean Artze "Hartzabal" usurbildarra ere poesian indartsu sartu zen Isturitzetik Tolosan barru liburuarekin. Forma aldetik euskaraz argitaratu den libururik bitxiena dugu. Gai oso desberdinetako poema hauetan erraz pasatzen da mutur batetik bestera: une sentikorretik ironiara, lirismo sotilenetik azalpen lotsagabeenera. Hitzen eta hotsen arteko jolasa gustuko du eta kontrako gauza eta egoerekin jokatzea.

Koldo Mitxelena: Euskal Filologiaren Maisua

Koldo Mitxelenak bizi zela ez zuen euskarazko libururik argitaratu. Hori dela eta, jende askok pentsatzen zuen Errenteriako irakasleak gutxi idatzi zuela euskaraz. Euskaraz asko idatzi bazuen ere, gaztelaniaz ere asko idatzi zuen.

Baina Mitxelenaren euskarazko lanek pisu handia dute, bai kopuru aldetik bai kalitatearen aldetik ere. Hil zenetik bederatzi liburu osatu dira (Euskal idazlan guztiak), haren euskarazko produkzioarekin; EGAN aldizkarian agertutakoak dira gehienak. Denetan azaltzen dira haren jakinduria eta kultura zabala.

Idazkera dotorea, zaila, zorrotza zuen eta ironia erabiltzen zuen. Euskara batuaz idazten zuen.

Deskargatu

PDF Word HTML