Batxilergoa mailako Hizkuntza eta literatura ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

XVIII. eta XIX. mendeko euskal literatura: Larramendi eta Mogel

Hizkuntza eta literatura10,49 KB

XVIII. mendeko euskal literatura idatzia

Sarrera

XVII. mendean Kontraerreforma gidatu zuten josulagunak (jesuitak) dira Hegoaldeko euskal literaturaren hasierako urratsetan bultzatzaile nagusiak. Tokian tokiko hizkuntzetan, kristau ikasbidea idatzi eta irakastea zuten helburu. Europan Ilustrazioaren edo Argi Mendea da, baita Euskal Herrian ere. Ilustrazioa bi korronte filosofikotan banatzen da: Enpirismoak bat egiten du arrazionalismoarekin, Descartesen zalantza metodikoa eskatzen zuenarekin. Pentsamolde berri hau hiru ideiatan laburbildu daiteke:

  • Filosofiak hartzen du ordura arte nagusi zen teologiaren lekua.
  • Metafisikan ez, baizik esperientzian oinarritzen den zientziak du lehentasuna.
  • Sentimendu moral eta estetikoaren aldarrikapena egiten da.
...
Jarraitu irakurtzen "XVIII. eta XIX. mendeko euskal literatura: Larramendi eta Mogel" »

Baladak: Kantu Narratibo Tradizionalen Ezaugarriak

Hizkuntza eta literatura2,53 KB

Baladak: Kantu Narratibo Tradizionalak

Zer dira Baladak?

Kantu narratibo laburrak dira, gertaera edo istorio laburrak kontatzen dituzten poema tradizionalak. Dakigunez, ahoz transmititzen dira eta Erdi Aroan dantzarako erabiltzen ziren. Ahoz aho, kultura gutxiko jendearen artean abesten ziren.

Baliabide Estilistikoak

Estilo linguistiko ezberdinak erabiltzen dira, hala nola:

  • Errepikapena

    Testuak memorian gordetzeko baliabide garrantzitsua da. Unerik dramatikoenak areagotzeko ere balio du.

  • Paralelismoak

    Egitura sintaktikoen errepikapena da. Horren bidez, gero eta informazio zehatzagoa emanez, hartzailearen arreta handitu egiten dugu.

  • Kontrasteak edo Antitesiak

    Balio estilistikoa daukate.

  • Konparazioak

    Etengabeko konparazioen bitartez informazioa zehazten

...
Jarraitu irakurtzen "Baladak: Kantu Narratibo Tradizionalen Ezaugarriak" »

Euskal eleberrigintza garaikidearen hastapenak

Hizkuntza eta literatura2,43 KB

Eleberri existentzialista: Txillardegiren ekarpena

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi-k Leturiaren egunkari ezkutua publikatu zuenean, euskal nobelagintzak aro berri bati ekiten ziola zirudien. Gaia, giroa eta kokapena ezohikoak ziren; ausartegiak ere bai batzuentzat. Ez zuten denek begi onez ikusten erlijio aldetik liburuari zerion heterodoxia.

Egia esan, badu eleberri honek Unamunoren ukitua; baita une hartan Europan hain modan zeuden Jean-Paul Sartre eta Albert Camus idazle existentzialisten kutsua ere. Ohitura-nobelak nagusi ziren garaian, baserrietako eta herri txikietako girotik aldentzen dela esan daiteke. Lehen pertsonan idatzia izateak eta protagonistak egiten dituen gogoeta filosofikoek taxu berezia eransten diote liburuari.

Beste

...
Jarraitu irakurtzen "Euskal eleberrigintza garaikidearen hastapenak" »

Bernardo Atxaga eta Euskal Narratiba Modernoaren Gakoak

Hizkuntza eta literatura2,86 KB

Bernardo Atxaga eta Obabakoak

Obabakoak lanak sari sortatxo bat irabazi zuen bere kalitateagatik, horien artean 1989ko Espainiako Literatur Sari Nazionala. 26 narraziok osatutako bilduma da eta bi zati nagusi ditu:

  • Hamaika hitz Villamedianako herriaren ohoretan eta bat gehiago: Lehen atala.
  • Gainerako hogeita bostak: Kotsu fantastikoa duten istorioak.

Obaba espazio geografiko bat da, beste denbora eta garai batekoa, non pertsonaiek eite berezi bat daukaten. Balio sinboliko handia du, Atxagaren erreferentzia-bilduma nagusia delako. Literaturan hizkuntza askotarikoa darabil obran, pertsonaien hizkuntza-mailaren arabera.

Idazlearen ibilbidea eta saiakerak

Bernardo Atxaga haur eta gazte idazlanetan saiatua da, itzulpengintzaren eremuan aritua eta oso...

Jarraitu irakurtzen "Bernardo Atxaga eta Euskal Narratiba Modernoaren Gakoak" »

Charles Baudelaire eta XIX. mendeko poesiaren bilakaera

Hizkuntza eta literatura2,95 KB

Charles Baudelaire

Erromantizismoaren gainbehera eta joera berriak

Erromantizismoaren sasoian bi joera nagusiren aitzindari izan ziren Gerard de Nerval eta Teophile Gautier, sinbolismoaren poeta lehenengoa eta parnasianismoarena bigarrena. Erromantizismoaren eraginez erorita zegoen poesia. Sentiberatasun belaxka horri aurka egiteko sortu zen parnasianismoa, eta poesia inpertsonala eta forma landua proposatzen zuen. Pinturara eta eskulturara jo zuten inspirazio bila.

Gerard de Nerval eta erromantizismo alemana

Alemanian bizi izan zen Nerval, eta hango erromantikoen eragina jasan zuen. Errealitatea eta ametsa nahasteko joera zuen, eta azkenean bere burua hiltzera eraman zuen. Nervalen literatura lan interesgarrienak hauek dira: Kimerak poesia liburua,...

Jarraitu irakurtzen "Charles Baudelaire eta XIX. mendeko poesiaren bilakaera" »

Euskal Idazle Klasikoak: Agirre, Lizardi eta Lauaxeta

Hizkuntza eta literatura3,42 KB

Txomin Agirre (1864–1920)

Biografia

  • Ondarroa, 1864 – Zumaia, 1920.
  • Gasteizen ikasi zituen filosofia eta teologia.
  • Zumaiako moja kameldarren komentuan apaiz.
  • Euskaltzaindiaren kide hasieratik (1918).
  • Berari zor diogu lehen euskal eleberria.

Idazlanak

  • Ezaguna da bere eleberriengatik: ohitura eleberriak landu zituen, herri ohiturak eta herri hizkerak biltzen dituztenak.

"Auñamendiko lorea"

  • Euskaraz idatzi zen lehenengo eleberria.
  • Gaia: Kristautasunaren sarrera Euskal Herrian.
  • Helburu didaktikoa.
  • VII. mendean kokatua.
  • Hiru ardatz nagusi: abertzaletasuna, euskaltzaletasuna eta kristautasuna.

"Kresala"

  • Arranondoko (Ondarroako) arrantzaleen bizitzako ohiturak eta gorabeherak azaltzen ditu.
  • Herritartasuna eta tradizioa defendatzen ditu, zibilizazio modernoaren
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Idazle Klasikoak: Agirre, Lizardi eta Lauaxeta" »

Euskal Literaturaren Bilakaera: XX. Mendetik 60ko Hamarkadara

Hizkuntza eta literatura2,85 KB

XX. mende hasierako eleberrigintza

  • Kondaira-eleberriak: Jon Etxaide, Alos torrea (1950).
  • Ohiturazkoak eta abenturazkoak: Etxeita, Josecho (1909).
  • Ameriketako eleberriak: Etxeita, Jayoterri maitia (1910).

T.A. (Txomin Agirre) eta ohiturazko eleberria

Hiritik aldendu eta baserri zein itsas herriko giroa, ohiturak eta pertsonaiak ekarri zituen. Errealitatetik aldendu nahian, irudi idealizatuegia sortu zuen; pertsonaiak guztiz onak edo txarrak ziren, estilo erromantikoegia erabiliz.

Kresala: 3 ezaugarri bizkaieraz

  • Arranondo itsas herrian kokatua.
  • Portu giroa, herriko ohiturak eta arrantzaleen bizimodua deskribatzen ditu.
  • Hariak ez du balio nagusia, bigarren mailako pertsonaiak baizik.

T.A. eta euskalkia

Hiztegi oso landua eta euskara garbia erabiltzen zuen....

Jarraitu irakurtzen "Euskal Literaturaren Bilakaera: XX. Mendetik 60ko Hamarkadara" »

Euskal Literatura eta Gramatika: Idazleak eta Kontzeptuak

Hizkuntza eta literatura4,9 KB

Euskal Idazle Garrantzitsuak

Joseba Sarrionandia

  • Metaforen batasuna da bere lanen beste ezaugarri bat: bidaia, umorea, ironia eta paradoxa ohikoak ditu.
  • Jarrera pasiboak alboratzea du helburu; hau da, gure pentsamendu kritikoa praktikan jar dezagun nahi du.
  • Bere lanetan agertzen diren gai eta izenburu batzuk:
    • Lili bat
    • Preso egon denaren gogoa: kartzelan idatzitako pentsamendua.
    • Oroitzen zaitudanean ama
    • "Batzuk sorlekutik urrun hiltzen dira" - Gure aitaren etxea zutik iraunen du gu gabe paradoxa.
    • Gure oroitzapenak
    • Inork agintzen ez didalako
    • "Halabeharrak krudela izan zen gurekin."
    • Kritika bere buruari eta olerkigileei.

Xabier Lete

  • Oiartzunen jaioa.
  • Idazle goiztiarra izan zen, "Zeruko Argia" aldizkarian hasi baitzen euskal lanetan.
  • Ez Dok Amairu taldearen sorreran
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Literatura eta Gramatika: Idazleak eta Kontzeptuak" »

Hizkuntzaren Funtzioak, Ezagutza eta Alderdiak

Hizkuntza eta literatura2,25 KB

Hizkuntzaren funtzioak

Hizkuntzak 3 funtzio nagusi ditu:

  • Adierazlea: Hizkuntza-zeinuak sinboloak dira, eta gauzak zertan diren adierazteko erabiltzen ditugu.
  • Adierazkorra: Hizkuntza-zeinuak sintomak dira, eta hiztunaren barne-egoeraren berri ematen dute.
  • Deitzailea: Hizkuntza-zeinuak solaskideari bidalitako seinaleak dira, eta solaskideak nolabait erreakzionatzea bilatzen dute.

Hizkuntzaren hiru funtzio horiei esker gertatzen da komunikazioa gizakion artean, eta komunikazio horren bidez sortzen da guztion mundu hori, hain zuzen ere.

Ezagutza eta hizkuntza

Hizkuntza estu-estu lotuta dago ezagutzarekin, bai ezagutze-prozesuarekin, bai jarduera horren emaitzarekin ere: ezaupideekin, alegia.

Ezaupideei dagokienez, ohar gaitezen: hizkuntzaren bidez geureganatzen...

Jarraitu irakurtzen "Hizkuntzaren Funtzioak, Ezagutza eta Alderdiak" »

Euskal Herria: Ilustrazioa, Politika eta Kultura

Hizkuntza eta literatura2,27 KB

1. Ekonomia eta politika

1789ko iraultza Frantziako ilustratuen ideiak praktikan jartzeko saioa besterik ez zen izan. Borboitarrak bezain zentralistak gertatu ziren agintea hartu zuten errepublikazaleak:

  • Euskal idazleak Iparraldetik Hegoaldera ihes egin zuten.
  • Muga-herrietako gazteak landetara deportatuak izan ziren, soldadutzari uko egiteagatik.
  • Frantsesa ezarri zuten errepublika osorako hizkuntza bakar gisa.

2. Kultura eta euskara

Azkoitiko Zalduntxoak ezagutzen ditugun pertsonaien lana ezin da bazterrean utzi. Frantziako Ilustrazioaren ideiak Entziklopediaren bidez jarraitzen zituzten eta teorian irakurtzen zutena praktikara eraman nahi zuten. Europan gertatzen ziren aurrerapenekiko interesa eta onurak eskuratu eta zabaldu nahia erakutsi zuten,...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herria: Ilustrazioa, Politika eta Kultura" »