Batxilergoa mailako Hizkuntza eta literatura ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Euskal Eleberri Modernoa: Txillardegi eta Leturia

Hizkuntza eta literatura2,71 KB

Eleberri Modernoaren Hasiera: 1957. urtea

Euskal narratibak 1957an ezagutu zuen bere aro modernoa, Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua argitara ematearekin batera. Lau dira eleberri moderno horren ezaugarri nagusiak:

  • Subjektibitatea: Munduaren ikuskera norberarena dela nabarmendu nahi delako.
  • Fragmentazioa: Munduaren atxikipena nork berea duelako, eta bera, zatikatua delako ezinbestean.
  • Ironia: Kritika egiteko era bat da, errealitatearen ikuspegi kritikoa azaltzeko modua.
  • Hausnarketarako joera: Kritika onartzearen aldeko jarreraren isla delako; bai eta aldaketak onartzeko irekitasunaren adierazgarri ere.

Euskal Idazle Berrien Perfila

Euskal idazleen perfila ere aldatu egin zen, tamaina batean behintzat, eta aldaketa hauek nabariak dira:

  • Unibertsitate-
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Eleberri Modernoa: Txillardegi eta Leturia" »

Euskara Ekialdeko Euskalkien Ezaugarri Nagusiak

Hizkuntza eta literatura5,42 KB

Dokumentu honek euskara ekialdeko euskalkien ezaugarri linguistiko nagusiak laburbiltzen ditu, fonologiatik hasi eta sintaxiraino.

Fonologia

  • Bokalak

    • Ü bokala.
    • Sudurkariak: m, n, ñ ahoskatu.
    • Alternantzia: u > ü eta o > u.
    • Elkarketak eta diptongoak:
      • goiti eta beheiti.
      • au > ai.
      • au > ü.
      • ai > i (adibidez, naiz > naz).
      • ai > ei (adibidez, beitzira).
    • Hiatoak: a + e > -i- (adibidez, buruia > buria).
    • Asimilazioa: i-u > u-u > ü-ü (adibidez, itsu > ütsü, iduri > üdüri).
  • Kontsonanteak

    • Txistukariak: ts, tz, tx, x, z.
    • /j/ eta /h/: hitz hasieran eta bokal artean; l, n eta r-ren ondoren.
    • Herskari hasperenduak: maiz p, t eta k-ren ondoren edo lehenago.
    • Dardarkariak: (adibidez, eroririk > iótik).
    • Palatalizazioa: (adibidez, gaiñin
...
Jarraitu irakurtzen "Euskara Ekialdeko Euskalkien Ezaugarri Nagusiak" »

Euskararen Ezaugarri Gramatikalak: Bizkaiera eta Aditz Moduak

Hizkuntza eta literatura4,61 KB

Bizkaieraren Ezaugarri Gramatikalak

Aditza

  1. Aditz laguntzailean -o- bokalaren aldeko aukera du egina: dot, dozu...
  2. Aditz-pluralgilea, beste euskalkietan tartekaturik doana usuenik, Bizkaieraz azken puntuan doa eta -z da beti. Adibidez: (Euskara Batua) dauzkagu / (Bizkaiera) daukaguz.
  3. Iraganean, hirugarren pertsonaren morfema-ezaugarria (z-) galdu egiten da: (EB) zegoen / (B) egoen.
  4. Datiboekin agertzen diren formak (nori pertsona-morfemari eta predikatiboari dagokienean) oso bereizten dira Euskara Batutik.
    • Nor-nori: zait, zaik/-n, zaio, zaigu / (B) jat(a), jak(a)/-n, jako, jaku...
    • Nor-nori-nork: dit / (B) deust.

Aditzondoa

Aditzondoak sortzeko euskarak erabiltzen dituen hainbat atzizkitatik (-ka, -ki, -ro...), -to atzizkia oso berea du Bizkaierak. Adibidez:...

Jarraitu irakurtzen "Euskararen Ezaugarri Gramatikalak: Bizkaiera eta Aditz Moduak" »

Hiru Idazle Klasikoak: Etxepare, Leizarraga eta Axular

Hizkuntza eta literatura3,09 KB

Bernart Etxepare

Donibane Garazikoa (Behe Nafarroa).

Lehen idazle euskaldun ezaguna. Apaiza zen.

Obra nagusia

Linguae Vasconum Primitiae 1545ean argitaratua.

Lau zati ditu:

  • Erlijio gaiak
  • Amodio gaiak
  • Bere buruari jarriak
  • Bi kantu: Kontrapas eta Sautrela

Herritar arruntarentzat idatzi zuen, maitasun gaiak salotasunez erabiliz, Erdi Aroan zabaldu zen lirika idealistatik urrun.

Lirika profanoa

Maitasun harremanen plazerak naturaltasunez erabiltzea onartezina bihurtu zen garai hartan. Aukeratutako bide herrikoiak akatsak zituen Errenazimenduko haize berrientzat.

Kritikak olerkari handitzat dauka:

  • Hamabost silabako lau bertsoz osatuak ahapaldi gehienak.
  • Garaziko hizkuntza erabili zuen.
  • Gaietan, Erdi Aroko lirikarekin lotu zen, Frantziako eta Mediterraneoko lirikaren
...
Jarraitu irakurtzen "Hiru Idazle Klasikoak: Etxepare, Leizarraga eta Axular" »

Euskal Antzerkiaren Hastapenak eta XVIII. Mendeko Idazleak

Hizkuntza eta literatura2,69 KB

Hegoaldeko teatroaren hastapenak

Antzerkia Iparraldean baino beranduago eta motelago agertu zitzaigun Hegoaldean. Hemen ez genuen ezagutu hango herri teatroak mende askotan zehar izandako tradizio aberatsa. Hala ere, zerbaiten aztarnak geratu zaizkigu: XVIII. mendeko aletxo batzuk ezagutzen ditugu.

Garrantzitsuenak eta lan aipagarriak

Garrantzitsuenak honako hauek dira: Frantzisko Xabier Muniberen El borracho burlado opera irrigarri elebiduna, eta Barrutiaren Acto para la Nochebuena (edo Gabonetako ikuskizuna).

Frantzisko Xabier Munibe

Munibe, Peñafloridako kontea, Azkoitiko Zalduntxo ilustratuen burua zen. Hizkuntza asko zekizkien eta noizean behin euskaraz ere idazten zuen. Obra honetan euskara eta gaztelania nahasian darabiltza; kantatutako...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Antzerkiaren Hastapenak eta XVIII. Mendeko Idazleak" »

Eboluzioaren Teoriak eta Gizakiaren Jatorria: Gida Sakona

Hizkuntza eta literatura4,84 KB

Eboluzioaren Teoriak

Fixismoa

George Cuvier (1769-1832) naturalista ospetsuak proposatutako teoria honen arabera, espezie guztiak independenteak dira eta sortu zirenetik bere horretan iraun dute, inolako aldaketarik gabe.

Eboluzionismoa

Unibertsoa eta bizi mota guztiak nolabaiteko garapenaren emaitza dira, eta espezieen aniztasuna, aldiz, aldaketaren eta egokitzapenaren ondorioa da.

Transformismoa

Teoria honen arabera, lehen espezieak denboran zehar transformatu egin ziren eta beste espezie berriak sortu ziren.

Teoria Eboluzionista Nagusiak

Lamarckismoa

Jean Baptiste de Monet, Lamarckeko zaldunak argitaratutako eboluzio biologikoaren lehen teoria globala da. Bere oinarriak honako hauek dira:

  • Progresio pixkanaka: Organismo sinpleetatik konplexuetaraino
...
Jarraitu irakurtzen "Eboluzioaren Teoriak eta Gizakiaren Jatorria: Gida Sakona" »

Pedro Ignazio Barrutiaren Gabonetako Ikuskizuna: Analisia

Hizkuntza eta literatura2,41 KB

Josef eta Aingeruaren arteko elkarrizketa

Josef: «Izorra sentitzen dot neure espose. Aditu ezin dot zer dan nik kausia, dozella bat ain garbia nolan zaran zu, Maria. Nola da posible? Ai, ai, ai, ene! Eztot nik merezitzen zeugaz gelditzea. Zer egingo neuke, ai, ene tristea? Fuerza jat juatia, inposible egotea zeugainik ausente. Ai, ai, ai, ene!» (echese a dormir) (aparece el ángel)

Aingerua: «Josef, itzi bekio pentsamentu orri, biotzeko penea desterra bidi; zure esposeagan ezta posible iñok edirotzea ulparik batere. Labur da gizonaren adimentua aditzeko Jaunaren ordenadua. Espiritu Santuak keriza eginik, Jesusa jaioko da Birjineagainik.» (váse)

Josef: «Beti zaode, Jauna, faboreginen. Ojala nik baneki agradezitzen. Zeu zara ene Jauna, zeurea...

Jarraitu irakurtzen "Pedro Ignazio Barrutiaren Gabonetako Ikuskizuna: Analisia" »

Euskarazko Testuen Zuzenketa eta Hobekuntza

Hizkuntza eta literatura2,33 KB

Eguneroko Adierazpenak eta Zuzenketa Gramatikalak

18:26an ireki dituzte denda ezberdinak. 1991ko maiatzaren 26an jaio ziren zure anaia-arreba txikiak. Datorren ikasturtean hizkuntza-eskolan emango dute izena hainbat neskek. Urtarriletik maiatzera, ostegunetan, goizeko 07:30ean aterako gara etxetik. Ekonomia-arloko bilera gaueko zortzi eta erditan amaitu zen; proposamenaren inguruko bozketan, sei lau egin zuten. Ez zaitu inork ere ezagutu, hezkuntza-proiektuan aritu ginenetik urte asko igaro dira eta. Gaur goizean zerbait erosi al duzu? Ezer ez. Norbaiti adierazi al diozu? Inori ez. Zenbait eskolatan ez dago ikasketa-planik. Makina bat mutili gertatu zaie hori. Eta hori gutxi balitz, ia inor ez da konturatu! Makina bat hizlarik parte hartuko...

Jarraitu irakurtzen "Euskarazko Testuen Zuzenketa eta Hobekuntza" »

Etnozentrismoa euskara

Hizkuntza eta literatura4,37 KB

GARAIA:

Euskara batuaren sorreran parte artu egiten du. 

60-70.Ko amarkadan idatzi →gauzak aldatzen asita daude. 

Ikastolak eta gau eskolak sortzen, euskarazko argitaletxeak …→fankismoaren azkenengo urteak dira. 

Ez dok 13 taldea →mugimendu kultural bat dira →abeslariekin batera poetak, margolariak, arquitektoak,... →euskarari bultzada andia eman zioten.  // ez dok 13ren garrantzia aipatu bear da. 

Alfabetatze kanpaina egiten da →

Durangoko azoka osapetzen asi egiten da. 

Euskara batuaren asiera, Arantzasuko Bilera. 

→IKASTOLAK KLANDESTINITATEAN.

BIZITZA:

Ama izkuntza gaztelera → baina bera euskara bere kabuz ikasten asi. 

21 urterekin publikatzen asi egin zen eta traduktore lana egiten ere aritu egin zen. 

Oso garrantzitsuak...

Jarraitu irakurtzen "Etnozentrismoa euskara" »

Jaioberrietan pairatutako estresaren eraginak eta testuaren azterketa

Hizkuntza eta literatura2,65 KB

Jaioberrietan pairatutako estresaren eraginak

Aitziber Aguirre Ruiz de Arkautek Elhuyar aldizkarian argitaratutako testu honen helburu nagusia, jaio berritan pairatutako estresa eta helduaroan eragiten duen depresioaren inguruko informazioa ematea den neurrian, azalpen testu baten aurrean gaudela esango nuke.

Testuaren ezaugarriak

Dena den, gizarte gaiak ukitzen dituen testua dela antzematen da; beraz, esan dezakegu autoreak arazo (estresa) bati aurre egiteko konponbide moduko bat emateko asmoa ere duela. Bestalde, autoreak tonu neutro eta objektiboa hartzen du testu osoan zehar eta ez dago bere presentziaren aztarnarik. Hirugarren pertsonan dago idatzita (adibidez, "ikusi dute", "deratu dira"…), inongo esapide baloratiborik gabe, deskriptiboak...

Jarraitu irakurtzen "Jaioberrietan pairatutako estresaren eraginak eta testuaren azterketa" »