Charles Baudelaire eta XIX. mendeko poesiaren bilakaera
Charles Baudelaire
Erromantizismoaren gainbehera eta joera berriak
Erromantizismoaren sasoian bi joera nagusiren aitzindari izan ziren Gerard de Nerval eta Teophile Gautier, sinbolismoaren poeta lehenengoa eta parnasianismoarena bigarrena. Erromantizismoaren eraginez erorita zegoen poesia. Sentiberatasun belaxka horri aurka egiteko sortu zen parnasianismoa, eta poesia inpertsonala eta forma landua proposatzen zuen. Pinturara eta eskulturara jo zuten inspirazio bila.
Gerard de Nerval eta erromantizismo alemana
Alemanian bizi izan zen Nerval, eta hango erromantikoen eragina jasan zuen. Errealitatea eta ametsa nahasteko joera zuen, eta azkenean bere burua hiltzera eraman zuen. Nervalen literatura lan interesgarrienak hauek dira: Kimerak poesia liburua, Silvia eta Aurelia edo bizitzaren ametsa, nobela poetikoak. Frantziako erromantizismo eta sentiberari Alemaniako erromantizismoa txertatu zion Nervalek; geroago Baudelaireren poesiak maisuki erakutsi zuen sendotasuna.
Teophile Gautier eta "artea arteagatik"
Nervalen laguna zen Gautierrek, 1836an argitaratu zuen Maupingo neskatxa liburuaren hitzaurrean, "artea arteagatik" teoria aurkeztu zuen: edertasun soila hartzen du arteak helburu nagusitzat. Beraz, artearen autonomia erradikala aldarrikatu zuen. Haren inguruan elkartu ziren artea erabilgarria izan ez zedin. Erromantizismoaren aurrean, poesia neurtu eta aristokratikoaren alde egin zuen. Poesia formalista, materialista eta sentsualista idatzi zuen. Poesia parnasianoaren aitzindari izan zen; Baudelairek ere maisutzat hartu zuen.
Charles Baudelaire: Lirika modernoaren aita
Charles Baudelaire XIX. nahiz XX. mendeko lirika modernoaren aita da. Sendotasun eta dotorezia paregabeaz garatu eta gainditu zituen Baudelairek etorkizuneko poesia modernoaren gihar guztiak —sinbolismotik surrealismoraino— elikatuz. 1857an argitaratu zuen Gaizkiaren loreak, modernitate osoaren poesia libururik ospetsu eta enblematikoena.
Metropoliaren irudikapena Baudelairengan
Baudelairek irudikatu eta hartu zuen aurreneko aldiz metropolia. Charles Dickensek eta, batez ere, Poek Baudelairek baino lehenago eman zioten metropoli horri izaki biziaren kategoria, baina fenomeno horretan poeta frantsesaren oharmena eta ondorioen intuizioa ezin zorrotzagoa da.
- Baudelaireren hiriaren ezaugarriak:
- Ez dago nekazari munduaren eta herri txikietako babes sentimentalik.
- Hiri handietan sentimenduak erreprimitu, gorde egin behar dira.
- Hiria da teknikaren eta negozioen bihotza: diruak objektibotasun berria.
- Gizakiak ezin ditu modu ordenatu batean bereganatu inpresioen zurrunbiloa (krimenak, istripuak, eskandaluak...) edo espektakuluen aurrean (publizitatea, artea).
- Ez dago iraganeko komunitateetako sustrairik.
- Hiriaren eztarri abstraktuek irensten dute bizilagunen nortasuna.