Euskal Herria: Ilustrazioa, Politika eta Kultura

Hizkuntza eta literatura2,27 KB

1. Ekonomia eta politika

1789ko iraultza Frantziako ilustratuen ideiak praktikan jartzeko saioa besterik ez zen izan. Borboitarrak bezain zentralistak gertatu ziren agintea hartu zuten errepublikazaleak:

  • Euskal idazleak Iparraldetik Hegoaldera ihes egin zuten.
  • Muga-herrietako gazteak landetara deportatuak izan ziren, soldadutzari uko egiteagatik.
  • Frantsesa ezarri zuten errepublika osorako hizkuntza bakar gisa.

2. Kultura eta euskara

Azkoitiko Zalduntxoak ezagutzen ditugun pertsonaien lana ezin da bazterrean utzi. Frantziako Ilustrazioaren ideiak Entziklopediaren bidez jarraitzen zituzten eta teorian irakurtzen zutena praktikara eraman nahi zuten. Europan gertatzen ziren aurrerapenekiko interesa eta onurak eskuratu eta zabaldu nahia erakutsi zuten, eliteko jendeak egin zezakeen hori.

1764an Frantzisko Xabier Munibe, Peñafloridako kondea, buru zelarik, sortu zuen Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea. Zientziekiko, arteekiko eta letra ederrekiko nazioaren gogoa lantzea da elkartearen helburua. Ordukoa da «Irurak bat» ikurra.

Bergaran, Tolosan, Bilbon, Donostian, Gasteizen... eskolak jartzea izan zen elkartearen eginkizunetako bat. 1771n Bergaran Errege Mintegia ere sortu zuten, goi-mailako ikasketak eta ikerketak egiteko.

Haien solasaldietan erdara izaten zen komunikatzeko hizkuntza, zerabiltzaten gaiak ere frantsesez eta gaztelaniaz idatziak zetozelako, baina baita erdaltzaleak zirelako ere; kulturaren eta ikerketaren tresna latinaren oinordeko erdarak baitziren. Astean behin antzerkiak irakurtzeko edo egiteko tartea zuten, eta haietan euskara ere erabiltzen zuten; areago, herritarrentzat ikuskizunen bat prestatzen zutenean.

3. Hegoaldearen txanda

Zenbait egoera tarteko, Gipuzkoako eta Bizkaiko euskalkiek ere aurreko mendeko indarrik gabe, euskaraz hezteko ardurari eutsiz dihardute idazle berriek ere. Aurreko mendean beren alde zuten Kontraerreforma gobernua, gero eta etsaiago eta zentralistago bihurtzen da, Ilustrazioaren ideiak garatuz errepublika ekarriko duen iraultza iritsi arte. Gaur egun arte iraun duen jarrera horrek halako egoera errukarrian utzi ditu euskara eta euskal literatura Frantziako estatuan.

Deskargatu

PDF Word HTML