Euskal Literatura eta Gramatika: Idazleak eta Kontzeptuak

Hizkuntza eta literatura4,9 KB

Euskal Idazle Garrantzitsuak

Joseba Sarrionandia

  • Metaforen batasuna da bere lanen beste ezaugarri bat: bidaia, umorea, ironia eta paradoxa ohikoak ditu.
  • Jarrera pasiboak alboratzea du helburu; hau da, gure pentsamendu kritikoa praktikan jar dezagun nahi du.
  • Bere lanetan agertzen diren gai eta izenburu batzuk:
    • Lili bat
    • Preso egon denaren gogoa: kartzelan idatzitako pentsamendua.
    • Oroitzen zaitudanean ama
    • "Batzuk sorlekutik urrun hiltzen dira" - Gure aitaren etxea zutik iraunen du gu gabe paradoxa.
    • Gure oroitzapenak
    • Inork agintzen ez didalako
    • "Halabeharrak krudela izan zen gurekin."
    • Kritika bere buruari eta olerkigileei.

Xabier Lete

  • Oiartzunen jaioa.
  • Idazle goiztiarra izan zen, "Zeruko Argia" aldizkarian hasi baitzen euskal lanetan.
  • Ez Dok Amairu taldearen sorreran parte hartu zuen Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Artze, Jose Angel Irigaray eta Lourdes Iriondorekin batera.
    • Talde honek frankismoari aurre egiteko mugimendua proposatu zuen, euskal kultura eta hizkuntza eusteko asmoz.
    • Hainbat jarduera egin arren, 1972an Ez Dok Amairu taldea desegin egin zen.
    • Lourdes Iriondo bere emaztearekin kantagintzan jarraitu zuen.
  • Jarrera pesimista du, existentzialismoak eraginda.
  • Heriotza gertu ikusten du. Ikusten duen irtenbide bakarra maitasuna da, eta honetara iristeko Jainkoarenganako sinesmena bultzatuko du.
  • Plazagizona izan zen, bere eta beste euskal autoreen obrak ezagutzera eman baitzituen. Jendearekin konektatu eta komunikatzeko gaitasun handia zuen; interesgune ugari ageri zituen.
  • Leteren lehen olerki liburua poesia sozialean koka daiteke.
  • Letek erabilitako gai nagusiak hauek dira:
    • Abertzaletasuna (euskara eta euskal kulturaren alde egiten du).
    • Pesimismoa edo existentzialismoa.
    • Gai erlijiosoak.
    Ez zen gai konkretu batzuetan bakarrik kontzentratzen, olerki irekiak baitzituen gustuko.
  • Estiloz, espresionista da, adjektibo, hiperbaton eta hitzen alterazioaren erabilera aurkezten du zenbait lanetan, baita ironia eta sarkasmoa ere.
  • Olerki edo esaldi adierazgarriak:
    • Sinesten dut
    • Izarren hatsa
    • "Ihes betazilegi balitz... ni ez nintzake oinazearen..."
    • "Ez nau izutzen negu hurbilak uda betezko beroa..." (Xalbador)

Koldo Izagirre

  • Pasaian jaio zen.
  • Literatur genero ezberdinetan izandako arrakastagatik da ezaguna: prentsan artikuluak idatzi ditu, eta telebistarako eta zinemarako gidoilari lanetan ere aritu izan da.
  • Oso gazte zelarik sentitu zuen literaturarekiko grina, eta horrek bultzatu zuen garai hartako mugimendu kulturaletan parte hartzera.
  • Bernardo Atxagarekin batera, Euskal Herrian garrantzi handia izan zuen Ustela aldizkaria fundatu zuen.
  • Gerora, Ramon Saizarbitoriarekin Oh Euzkadi! aldizkaria kaleratu zuen.
  • Haurtzaroko portua: Bizipen horiek olerki senari funtsezko gaia ematen diote: itsasontziek, marinel mozkortuek, burdina herdoilduek bidaiaren eta urrutiko hizkuntza eta kulturaren oihartzuna dakarkiete.

Euskal Gramatika Oinarriak

Aditza

  • Pertsona: Nor, Nor-Nori, Nor-Nork, Nor-Nori-Nork.
  • Aspektua: Burutua, Burutu gabea, Gertakizuna (hasteke).
  • Modua: Indikatiboa, Ahalera (-ke), Subjuntiboa.
  • Denbora:
    • Oraina
    • Lehena (burutua, burutu gabea)
    • Puntuakaria (-ari)
    • Orainaldiko iragana
    • Gertakizuna

Esaldi Motak

  • Juntadurazkoak: eta, edota, baina.
  • Konpletiboak: -la, -nik, -enik (zer galderari erantzuten diote).
  • Zehar-galderak: zer, ea...
  • Erlatibozkoak: zeinetan, zein, -en, -ko/go (adibidez: norekin, norentzat, zeini...).
  • Denborazkoak: noiz, -enean, -en bitartean...
  • Moduzkoak: nola, bezala, legez, antzera...
  • Konparaziozkoak:
    • Berdintasuna: bezain...
    • Ezberdintasuna: baino... -ago...
    • Bestelakoak: halako, hainbat eta...
  • Helburuzkoak: zertarako, -tzeko, -tzekotan, -n...
  • Kausazkoak: zergatik galderari erantzuten dioten perpaus txertatuak: -lako, eta, bait-, -ela eta...
  • Baldintzazkoak: menpekoak baldintza jartzen du: -ba, -z gero, ezean...
  • Kontzesiboak: perpaus nagusiko ekintza betetzeko eragozpena jartzen du menpekoak: arren, nahiz eta...
  • Ondoriozkoak: perpaus nagusian adierazitakoaren ondorioa ageri da menpekoan: hain, halako...

Deskargatu

PDF Word HTML