Euskal Literaturaren Bilakaera: XX. Mendetik 60ko Hamarkadara

Hizkuntza eta literatura2,85 KB

XX. mende hasierako eleberrigintza

  • Kondaira-eleberriak: Jon Etxaide, Alos torrea (1950).
  • Ohiturazkoak eta abenturazkoak: Etxeita, Josecho (1909).
  • Ameriketako eleberriak: Etxeita, Jayoterri maitia (1910).

T.A. (Txomin Agirre) eta ohiturazko eleberria

Hiritik aldendu eta baserri zein itsas herriko giroa, ohiturak eta pertsonaiak ekarri zituen. Errealitatetik aldendu nahian, irudi idealizatuegia sortu zuen; pertsonaiak guztiz onak edo txarrak ziren, estilo erromantikoegia erabiliz.

Kresala: 3 ezaugarri bizkaieraz

  • Arranondo itsas herrian kokatua.
  • Portu giroa, herriko ohiturak eta arrantzaleen bizimodua deskribatzen ditu.
  • Hariak ez du balio nagusia, bigarren mailako pertsonaiak baizik.

T.A. eta euskalkia

Hiztegi oso landua eta euskara garbia erabiltzen zuen. Izenondo ugari, esaldi luzeak erretorika emanez, hitz-jokoak eta konparaketak. Euskalkiz egina, bizkaieraz eta gipuzkeraz.

Erresistentzia eta euskal kultura

Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, Francoren erregimenak ez zion euskal kulturari zirrikiturik eman; horregatik, atzerriratu zirenen esku geratu ziren aurreneko ahaleginak. Honela, atzerrian sortu zen euskal kulturaren erresistentzia.

Jon Etxaideren 6 eleberriak (1946-1957)

  • Joanixio (1946): Autobiografikoa.
  • Alos torrea (1950): Kondaira-eleberria.
  • Amabost egun Urgainen (1955): Eleberri beltza.
  • Ekaitzpena (1948): Gerra Zibila.
  • Leturiaren egunkari ezkutua (1957): Ohiturazko eleberria.
  • Joanak joan (1955): Kondaira-eleberria.

J.E. (Jon Etxaide): Nori eta zeri buruz

Eleberri errealistak eta polizia-eleberriak idatzi zituen. Alos torrea (1950) lanean, XV. mendean gertaturiko istorio bat kontatu zuen. Joanak joan (1955) liburuan, Etxahun Barkoxekoaren zorigaiztoko bizitza jorratu zuen, eta Gorrotoa lege (1962) lanean, oinaztarren eta ganboatarren arteko gatazkak.

J.A.L. (Jose Antonio Loidi) berritzailea

Eleberri bakarra idatzi zuen: Amabost egun Urgainen (1955). Eleberri beltza da eta generoaren ezaugarriak ondo bete zituen: delitua, misterioa, detektibea... Lan arrakastatsua izan zen.

60ko hamarkadako apaizak eta krisia

60ko hamarkadan egin zuen bat euskal kulturak Europako mugimenduarekin. Idazle gehienak apaizak ziren, baina kontzilioak eragindako erlijio-kezkek eta elizako buruzagiek Francoren alde egiteak krisia areagotu zuten; ondorioz, idazle asko laiko bihurtu ziren, eliza utzita.

Idazleen profila

Idazle gazteak eta hiritarrak dira, unibertsitate-ikasketak dituzte, Europako literatura garaikidea ondo ezagutzen dute eta gehienak euskaldun berriak dira.

Deskargatu

PDF Word HTML