Euskal Idazle Klasikoak: Agirre, Lizardi eta Lauaxeta
Txomin Agirre (1864–1920)
Biografia
- Ondarroa, 1864 – Zumaia, 1920.
- Gasteizen ikasi zituen filosofia eta teologia.
- Zumaiako moja kameldarren komentuan apaiz.
- Euskaltzaindiaren kide hasieratik (1918).
- Berari zor diogu lehen euskal eleberria.
Idazlanak
- Ezaguna da bere eleberriengatik: ohitura eleberriak landu zituen, herri ohiturak eta herri hizkerak biltzen dituztenak.
"Auñamendiko lorea"
- Euskaraz idatzi zen lehenengo eleberria.
- Gaia: Kristautasunaren sarrera Euskal Herrian.
- Helburu didaktikoa.
- VII. mendean kokatua.
- Hiru ardatz nagusi: abertzaletasuna, euskaltzaletasuna eta kristautasuna.
"Kresala"
- Arranondoko (Ondarroako) arrantzaleen bizitzako ohiturak eta gorabeherak azaltzen ditu.
- Herritartasuna eta tradizioa defendatzen ditu, zibilizazio modernoaren jazarpenaren aurrean.
- Bizkaieraz idatzia.
"Garoa" (1912, Durango)
- Zabaleta baserrian garatzen da.
- Bere lanik ezagunena da.
- Bi mundu aurkezten ditu:
- Euskal baserri eta mendiaren mundu idealizatua.
- Hiri mundua, gizarte moral eta aberrikor jabea.
Jose Mari Agirre "Lizardi" (1896–1933)
Biografia
- Zarautz, 1896 – Tolosa, 1933.
- Umetan familia Tolosara joan zen.
- Zuzenbidea ikasi zuen Madrilen.
- Kultura suspertzailea izan zen.
- "Euskaltzaleak" elkartean parte hartu zuen.
- Egunkari bat sortu nahi izan zuen.
Obra
- Bere obran hiru elementu edo faktore nagusi daude:
- BURUA: betebehar egituratzailea burutzen duena.
- BIHOTZA: mundu subjektiboa.
- BEGIAK: mundu objektiboa.
"Bihotz-begietan" (1932)
- Bizitzaz eta naturaz duen ikuspegi pertsonala ematen du.
- Gai nagusiak: izadia, heriotza, aberria eta euskara.
- Hizkuntza poetiko sakona landu zuen.
"Umezurtz-olerkiak" (1934)
- Lizardi hil eta urtebetera argitaratu zuen Aitzolek liburu hau.
- Gaiak: izadia, heriotza, aberria, euskara eta maitasuna.
- Maitasunaren helburua:
"Elkar zoriona elkarrekin biziz osatu behar den eta elkarrekin osatuz bizi behar den zoriona."
Estepan Urkiaga "Lauaxeta" (1905–1937)
Biografia
- Laukiz, 1905 – Gasteiz, 1937.
- Umetan familia Murgiara joan zen.
- Loiolan apaiz-ikasketak hasi zituen. Aita Estefaniak literaturarako zaletasuna piztu zion, eta apaiz ikasketak utzi zituen.
- Euskal Herriko kultura mugimenduetan parte hartu zuen.
- Gerra piztu zenean, Euskal Gudarostea antolatu zuen. Intendentziako komandante izatera iritsi zen.
- Gernikako bonbardaketaren biharamunean harrapatu zuten, eta ekainaren 25ean Gasteizen fusilatu zuten.
Obra
"Bide barrijak" (1931)
- Euskal poemagintza berritu zuen.
- Gaiak: maitasuna, existentzialismoa, heriotza.
- Frantzia eta Europa izan zituen eredu.
- Jendeak ez zuen ulertu.
"Arrats Beran" (1935)
- Olerkigintza herrikoia landu zuen: herriko pertsonaietan oinarritutako baladak, erromantzeak eta kantak dira.
- Gaia: denboraren iragana.
- Espainiako literatura eta 27ko Belaunaldia izan zituen eredu.