XIX. mendeko Espainiako krisiak eta erregimen aldaketak

Historia2,64 KB

Isabel II.aren erregealdiaren amaiera

Isabel II.aren erregealdia amaieran krisi larri bat izan zen. Progresistek, demokratek eta errepublikanoek Ostendeko Ituna sinatu zuten Isabel II.a Espainiatik botatzea helburu zuten akordio gisa.

1868ko iraultza eta ondorioak

1868an Isabel II.a kentzeko altxamendu militar bat egon zen; Serrano eta Prim jeneralak buru zeuden. Horrekin batera iraultza-juntak sortu ziren. Iraultza hori "La Gloriosa" izenez ezaguna izan zen eta Isabel II.ak Espainiatik alde egin behar izan zuen. Ondoren behin-behineko gobernu bat eratu zen eta hauteskundeak antolatu ziren. Gorteek 1869ko konstituzioa onartu zuten, Espainiako lehen testu demokratikoa. Serrano erregeorde izendatu zuten.

Amadeo I.aren monarkia (1871-1873)

Gorteek Amadeo Savoia hautatu zuten errege. Prim jenerala erail zuten eta gutxira Amadeo Espainara iritsi zen. Amadeo I.a errege demokratikoa izan zen; Eliza eta errepublikanoek aurka izan zuten. Kubako gerra eta bestelako krisialdiak piztu ziren. Horren ondorioz, Amadeok abdikatu egin zuen.

Lehen Errepublika

Lehen Errepublika 9 hilabetez iraun zuen eta lau presidente izan zituen.

  • Gerra kantonista hasi zen. Kantonak edo errepublika independenteak sortu ziren, adibidez Katalunian, Malagan eta Cartagenan.
  • Kubako gerra: 1868an hasi zen; kubatarrek Espainiaren zapalkuntza ekonomikoa ez onartzeagatik altxatu ziren, eta beste estatu batzuek maiz babesa eman zieten matxinatuei.
  • Hirugarren karlistada, Karlos VII.a erregegai karlistak sustatutakoa, 1872an hasi zen eta 1876an amaitu zen.

Pavía jeneralak estatu-kolpe bat eman zuen eta Gorteak desegin zituen.

Berrezarkuntzaren oinarriak

Berrezarkuntza garaian estatuak askotariko gatazkak jasan zituen. Estatu konfesionala zen, eta eskubide eta askatasun gaietan tentsioak egon ziren. Alderdi nagusiak era baketsuan txandakatzen ziren, batez ere kontserbadoreak eta liberalak.

  • Kontserbadoreak, Cánovas buru zutela, eskuina osatzen zuten eta Elizarekin lotura estua zuten.
  • Liberalak, Sagasta buru zutela, gizonen sufragio unibertsala onartu zuten. Batzutan monopolio interesak defendatu zituzten eta hauteskunde-ustelkeria erabiltzea egotzi zitzaien boterea mantentzeko.

Alfontso XII.a

Martínez Campos jenerala Alfontso XII.a izendatu zuen errege. Espainian egonkortasun handiagoa bilatzen hasi zen garaia; errege berria monarkia konstituzionalaren aldekoa zen. Cánovas eta beste buruzagiek saiakera egin zuten krisiak gainditzeko eta herrialdea egonkortzeko—hala nola Kubako gerra eta Hirugarren Karlistadaren ondorioak kudeatuz.

Deskargatu

PDF Word HTML