Joaquin Costaren Oligarkia eta Kazikismoaren Analisia (1901)

Historia2 KB

Testua: Joaquin Costaren Oligarquía y Caciquismo (1901)

Aurrean dugun testua lehen mailakoa da, garaiko egoera zuzenean islatzen duelako. Forma aldetik, tratatu subjektiboa den idatzi zirkunstantziala da eta bere edukia politikoa da. Madrilen idatzi zen 1901ean, Berrezarkuntza garaian, zehazki Maria Cristinaren erregeordetzaren amaieran, Sagasta gobernuburu zela eta Espainiak azken koloniak galdu berri zituenean. Egilea Joaquin Costa da eta hartzailea irakurle orokorra; testuaren helburua Espainiako agintarien ustelkeria, hau da, kazikismoa eta oligarkia, salatzea da.

Kontzeptuen azalpena

Dokumentua hobeto ulertzeko, funtsezko terminoak definituko ditugu:

  • Oligarkia: Klase sozial bakar baten eskuetan dagoen erregimen politikoa. Liberalek eta kontserbadoreek osatzen zuten eta Berrezarkuntzako sisteman talde boteretsuena zen.
  • Kazikismoa: Kazikeen jokatzeko modua. Hauteskundeak manipulatzen zituzten, menpekoak indarkeriaren bidez derrigortuz.

Ideia nagusiak

Testuan bi ideia nagusi nabarmentzen dira:

  • Botere-egitura: Gobernua osatzen duten faktoreak aipatzen ditu: oligarkak, kazikeak eta gobernadore zibilak; lehen biek klase gidaria osatzen dute.
  • Sistemaren kritika: Egileak dio aipatutakoak ez direla benetako gobernatzaileak, ordezkari organikoak izan beharrean gorputz arrotzak baizik. Hauteskundeak faltsutuz eta masek emandako aginteaz baliatuz, sistema okerreko bidetik daramate beren aberastasuna eta boterea handitzeko.

Balorazioa eta ondorioak

Testuak berebiziko garrantzia du garaiko funtzionamendua kritikatu eta sistemaren aurka joan zelako. 98ko belaunaldiko idazle askok antzeko kritikak egin zituzten, baina sistemak aurrera jarraitu zuen, interesatuak indartsuak zirelako eta kazikeei komeni zitzaielako. Nahiz eta epe motzera eraginik ez eduki, beste intelektualengan eragin handia izan zuen.

Deskargatu

PDF Word HTML