Gilen I.a eta II.aren garaia Alemanian
Gilen I.a eta Bismarcken garaia Alemanian
Gilen I.a Alemaniako enperadorea zen eta Bismarck Kantzilerra. Hauen helburuak bi ziren:
- Frantzia isolatzea (Alsazia-Lorrena)
- Balkanetan oreka lortzea (Errusia – Austria-Hungaria)
Helburu hauek lortzeko aliantza batzuk egin zituzten: Aliantza Bikoitza, Austria-Hungariarekin; Hiru Enperadoreen Ententea, Austria-Hungaria eta Errusiarekin.
Gilen II.aren garaia
Gilen II.ak Bismarck kargutik kendu zuen eta jarrera oldarkorragoa erakutsi zuen. Bere garaiari Bake Armatua deitzen zaio. Garai honen ezaugarriak:
- Europako potentziek bloke militarrak osatzen dituzte: Aliantza Hirukoitza (Alemania, Austria-Hungaria, Italia); Entente Hirukoitza (Errusia, Frantzia eta B. H.)
- Herrialdeak armak pilatzen hasten dira: armamentu norgehiagoka.
Gerraren pizgarria, hau da 1914ko udan gertatutakoa
Austriako oinordekoa zen Frantzisko Fernando eta bere emaztea Sarajevora joan ziren bisita ofizialean eta bertan hil egin zituzten. Hiltzailea Esku Beltza elkartekoa zen, Serbia Handi bat egitea zuten helburu Austriarengandik askatuz.
Austriak ultimatuma bidali zion Serbiari eta honek puntu guztiak bete zituen bat izan ezik (hilketaren ikerketa eta zigorra). Orduan Austriak gerra deklaratu zion Serbiari, eta ondoren deklarazio gurutzatuak etorri ziren.
Gerrak 4 aldi izan zituen, azaldu bakoitza
1-Mugimenduen gerra: Alemaniaren helburua Frantzia azkar menperatzea gero Errusiara abiatzeko, baina Marneko guduan porrot egin zuten.
2-Posizioen gerra: Fronteak egonkortu egiten dira eta ez dago aurrerapenik. Soldaduak hilabeteak pasatzen dituzte lubakietan. Bi gudu gertatzen dira, Verdun eta Somme, baina egoera ez da desblokeatzen. Orduan itsas gatazka hasten da.
3-1917, urte erabakigarria: Errusiako iraultza gertatzen da eta IMG uzten du. Horren truke Alemaniari lur asko eman behar izan zizkion. Itsaspeko alemaniar batek Lusitania bukea (AEB) hondoratu zuen eta AEBk gerra deklaratu zion Alemaniari.
4-Gerraren bukaera: AEBren laguntza erabakigarria izan zen eta Alemania eta Austria errenditu egin ziren. 1918an armistizioa sinatu eta gerra amaitu zen.
5-Gerraren ondorioak mota askotakoak izan ziren, azaldu galera demografiko eta materialak.
- 8 milioi hildako eta 21 milioi zauritu.
- Frantzia, Belgika eta Italiako iparraldea suntsituta.
- Herrialdeak berreraikitzeko maileguak eskatu zizkioten AEBri.
Zeri deitzen zaio Parisko bakea? Nortzuk bildu eta hartu zituzten erabakiak?
Irabazleek sinatutako Itun multzoari.
27 herrialde bildu ziren baina erabakiak AEBk, Frantzia, B.H, eta Italiak hartu zituzten. Galtzaileak kanpoan geratu ziren eta Itunak inposatu egin zitzaizkien.
Ze helburu izan zituen Parisko Bakeak?
-Alemaniari suspertzen ez uztea
-Botereen oreka lortzea, Balkanetan eta kolonietan