1876ko Konstituzioa: Errestaurazioaren Oinarriak

Historia8,6 KB

Testuaren Azterketa: 1876ko Konstituzioa (1876-06-30)

Aztergai dugun testua lehen mailakoa da jatorriari dagokionean, izan ere, konstituzioa bera da. Formari erreparatuz, juridikoa da konstituzio bat delako, eta azkenik, edukia kontuan izanez gero, politikoa, erlijiosoa eta soziala da. Alfonso XII.ak eta Gorteek idatzi zuten eta espainiar herritar guztientzat dago idatzia, beraien eskubide eta betebeharrak zeintzuk diren adierazteko asmoz. Madrilen idatzi zen, 1876ko ekainaren 30ean, beraz, Errestaurazio garaikoa da.

Testuaren Definizioak

Testuaren azterketarekin hasteko, beharrezkoa da aldez aurretik hainbat hitz definitzea. Kasu honetan, Gorteak eta Konstituzioa hitzak garrantzitsuenak direla deritzogu.

  • Gorteak: Lege honetan, hauteskunde bidez aukeratutako herritarren ordezkarien erakundea da, botere legegilea duena.
  • Konstituzioa: Herrialde batetako legedi gorenena da, herriaren antolamendua egokia izan dadin idatzi dena; kasu honetan, liberal moderatua da.

Ideia Nagusiak

Azterketarekin jarraituz, aipatu beharra dago testuan ageri diren ideia nagusiak. Hasieran konstituzioaren egileak eta hartzaileak ageri dira, eta ondoren onartu dituzten artikuluak datoz.

Eskubideak eta Erlijioa

  • 11. artikuluak: Estatuko erlijio babestua katolikoa dela argitzen digu, nahiz eta beste batzuk ere onartzen diren, beti ere publikoki praktikatzen ez badira.
  • 13. artikuluak: Hainbat giza eskubideri buruz ari da; besteak beste, adierazpen askatasuna eta biltzeko askatasuna onartzen direla azaltzen du.

Botere Banaketa

  • 18., 19., 20. eta 28. artikuluak: Botere legegilearen ingurukoak dira. Adierazten da botere legegilea Erregeak eta Gorteek dutela, eta azken hau bi ganbaraz osatuta dagoela aipatzen du: Diputatuen Kongresua eta Senatua. Senatua pertsona konkretu batzuek aukeratzen dute (Erregeak eta dirudunek), eta diputatuak, berriz, sufragio bidez aukeratzen dira.
  • 50. eta 75. artikuluak: Botere banaketari egiten diote erreferentzia. Lehenean, botere exekutiboa Erregearen eskutan gelditzen dela adierazten da; bigarrenean, berriz, botere judizialaren inguruan hitz egiten da, esanez espainiar guztientzat legeak berdinak izango direla, beraz, ez dela egongo inolako foru desberdintasunik.

Testuinguru Historikoa: Errestaurazioa

Testuinguruari dagokionez, esan dezakegu 1874an, Martínez Camposen estatu kolpearen ondorioz, ejerzitoaren laguntzarekin, Errepublika deuseztatu eta monarkia berrezarri zela Espainian, Alfontso XII.arekin (liberala). Hori dela eta, garai berri baten hasierari ekin zitzaion: ERRESTAURAZIOA (monarkia berrezartzea).

Horrela izanda, erregealdi honetan eman zitzaion amaiera Bigarren Gerra Karlistari. Gizartea nahiko kontserbadorea izaten jarraitzen zuen, eta gainera, Gerra Karlistak eta kolonietako gerrak jarraitzen zuten.

Errestaurazioko hiru etapa desberdin egon ziren:

  1. Alfonso XII.aren erregealdia (1874-1885)
  2. Maria Cristinaren erregeordetza (1885-1902)
  3. Alfonso XIII.aren erregealdia (1902-1923)

Errestaurazioko eremu desberdinetan aspektu politikoa, ekonomikoa, gizarte eta kultura aztertu behar dira.

Aspektu Politikoa: Sistemaren Oinarriak

Errestaurazioko sistemak 3 oinarri zituen:

  1. Konstituzioa (1876): Konstituzio liberal moderatua izan zen, botere banaketa onartu zuena; Gorteak bi ganbaratan banatu ziren (diputatuak eta senatua). Erlijio katolikoa babestu zen, sufragio unibertsala onartu zen eta foruak deuseztatu ziren (nahiz eta Euskal Herrian salbuespenak izan).
  2. Txandakatzea: Garaiko sistema politikoaren funtzionamendua zen, Cánovas del Castillok bultzatutakoa. Bi partidu politikoen alternantzia ematen zen, beti liberal eta kontserbadorearen artean. Erregeak aukeratzen zuen gobernuburua, eta ondoren hauteskundeak egiten ziren, hauek manipulatuak izaten ziren. Herriaren desadostasuna zela medio, erregeak beste gobernuburu bat aukeratzen zuen (aurrekoaren aurkakoa) eta gobernuz aldatzen zen.
  3. “Kazikismoa”: Kazikek beraien menpekoekin zuten jokatzeko era zen, beti nahi zutena lortzeko asmoarekin. Botere ekonomiko eta politikoa izaten zuten, eta lur gehienak haien eskuetan zeudenez, oso errez lortzen zuten nahi zutena. Hori lortzeko, jipoiak, kartzelatzeak, mehatxuak, hilketak… egiteko kapaz izaten ziren. Batzuk diputatuak izaten ziren eta gutxi batzuetan gobernuburu izatera heltzen ziren.

Oposizioa

Bi partidu ziren nagusi (liberala eta kontserbadorea), baina oposizioa ere bazegoen (hauek ez ziren inoiz gobernura iristen). Garrantzitsuenak izan ziren:

  • Errepublikarrak: Ez zuten monarkiarik nahi.
  • Anarkistak: Politikako erakundeetan parte hartzen ez zutenak, erradikalenak (eraso biolentoak) eta ezkutuan lan egiten zutenak. Arrakasta izaten zuten nekazal eremuetan (Andaluzian eta Katalunian).
  • Sozialistak: Liderrak P. Iglesias eta Vera ziren. PSOE (1879) eta UGT (1888) sortu zituzten. Haien asmoa hauteskunde bidez gobernura iristea eta aldaketak egitea zen, monarkia kenduz.
  • Nazionalistak: Indar gehien eduki zuten Katalunian, Euskadin eta beranduago Galizian.

Ezaugarri Ekonomikoak

Ezaugarri ekonomikoak aztertzerakoan, nabarmentzekoa da 1878an Kontzertu Ekonomikoa onartu zela. Hau eskubide foral bat zen, jasotako zergak probintzian bertan gelditu zitezela (Gobernu Zegentralari kupo bat bidaliz). Hau lagungarria izan zen euskal probintzientzat.

Horretaz gain, periferia garatuagoa zen barnealdea baino, industriak daudelako, batez ere Katalunian, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Sektore ekonomikoen egoera ondorengoa zen:

  • Nekazaritza: Tradizionala edo atzerakoia izaten jarraitzen zuen.
  • Mezintaritza: Atzerritarren eskuetan gelditzen zen.
  • Garraioa: Burdinbideak zabaltzeaz gain, itsasontzietan ere hobekuntzak eman ziren.

Gizarte eta Kultura

Garai honetan klase gizartea zen nagusi, eta hemen diruaren araberako bereizketa egiten zen hiru klase ezberdinetan:

  • Goi mailakoak: Aberatsak ziren, nekazal lur jabe handienak eta oligarkia industrial eta finantzerokoak.
  • Erdi mailakoak: Langile kualifikatuenak ziren, ikasketak zituztenak, askotan funtzionario edo enplegatu moduan lan egiten zutenak.
  • Behe klasekoak: Nekazal edo industria langileak ziren, inongo ikasketarik gabeak. Oso ohikoa zen nekazaritza utzi eta industriara lan egitera joatea (nekazal exodoa).

Kulturari dagokionean, liberalak izan ziren kulturalki aldaketak bultzatu zituztenak, adibidez hezkuntza zabalduz. Adibide kultural garrantzitsuenak dira osasun arloan Ramón y Cajal eta literaturan B.P. Galdós, bera izan baitzen kritika soziala zabaldu zuena.

Bilakaera Politikoa: Alfonso XII.aren Erregealdia

Bilakaera politikoari hasiera emanda, Alfonso XII.aren erregealdia kokatzen dugu urte hauetan. Cánovas gobernuburu aukeratuta hasi zuen bere erregealdia, beraz, partidu kontserbadorearekin hasi zen, nahiz eta urte batzuk pasa ostean Sagastarekin (liberala) gobernatu eta ostean berriz ere kontserbadoreekin bukatu.

Bere agintaldian zehar bi arozorri aurre egin behar izan zion:

  1. Gerra Karlistari: Azkenean bando liberala irten zen garaile.
  2. Kolonietako altxamenduei: Kuban independentzia aldarrikatu zen. Azkenean Zanjongo itunean egoera baretzea lortu zuen, bertakoek autonomia gehiago lortu zutelako, kreolak kargu politikoak hartu eta esklabotza desagertu zelako, besteak beste. Kubako arazoa ez zen guztiz konpondu eta geroago altxamendu gehiago eman eta Estatu Batuak sartu ziren.

Aipagarria da 1878an kontzertu ekonomikoa onartu zizkiela euskaldunei.

Deskargatu

PDF Word HTML