1. Lehen Mundu Gerraren Eragina Gizartean, Ekonomian eta Kolonietan
Hondamendi Demografikoa
Biztanleriaren galera: Gerrateak 9 milioi pertsona hil eta 17 milioi zauritu edo ezindu utzi zituen. Alemania eta Frantzia izan ziren kaltetuenak.
Jaiotza kopuruaren beherakada nabarmena gehitu behar zaie hildakoei.
Europa Gerrak Hondatuta
Frantziaren egoera: Frantziak jasan zuen eragin latzena: 3 milioi hektarea nekazaritzarako galdu ziren, 400.000 eraikin suntsitu ziren, eta industria-eskualdeak hondatu ziren.
Aberastasunaren polarizazioa: Batzuk biziki aberastu ziren, armei salduz.
Emakumeen papera: Gerrak gizartean emakumearen eginkizuna nahasi zuen. Irabazitako posizioari uko egin nahi izan ez zioten.
Bozkatzeko eskubidea: Alemanian eta Erresuma Batuan emakumeek bozkatzeko eskubidea lortu zuten.
Pentsamoldearen iraultza: Gerrak pentsamoldea aldatu zuen. Balio batzuk zalantzan jarri ziren, zientziaren garapenari lotutako aurrerapenak barne.
Arte Mugimenduak: Surrealismoak, espresionismoak, dadaismoak eta beste mugimendu batzuek errealitatea era grotesko eta deserosoan islatu zuten.
Europa Lehiakide Gisa Beste Herrialdeen Aurrean
Estatu Batuak: Gatazka iraun bitartean, esportazioak bikoiztu egin zituzten. 1922an, dolarra munduko diru nagusi bihurtu zen.
Ekialde Urruna: Japoniak hartu zuen Asiako herrialde europarren lekukoa.
Europako Kolonien Nazionalismoa
Mandatuak: Otomandar lurralde ez-turkiarrak eta Alemaniako koloniak Frantziaren edo Erresuma Batuaren zaintzapean geratu ziren.
Nazionalismoaren agerpena: 1919tik aurrera, nazionalismo agerraldiak azaleratzen hasi ziren: Indian, Gandhiren zuzendaritzapean; geroago, Egiptora eta Marokoko Rif-era hedatu zen.
Independentziak: Erresuma Batuak 1931n Commonwealth sortu zuen. Irak 1932an eta Egipto 1936an independente bilakatu ziren.
2. Lehen Mundu Gerra Euskal Herrian
Ipar Euskal Herria
Desagertze demografikoa: Belaunaldi oso bat desagertu zen, 6.000 euskaldun hil baitziren.
Herrien hustea: Herriak eta baserriak lanerako gizonik gabe geratu ziren.
Euskara eta transmisioa: Euskaldun asko hil egin ziren, aginduak ez zituztelako ulertzen, frantsesa ez zekitelako. Gerora, euskararen transmisioan etenaldi luze bat izan zen Ipar Euskal Herrian, eta askok euskaldun izatea zama gisa bizi izan zuten.
Hego Euskal Herria
Industria Gorakada: Bizkaiko siderurgiak egoera hori ondo aprobetxatu zuen, eta ontzigintzak eta armagintzak izugarrizko gorakada izan zuten.