Antonio Añoveros eta Euskal Herriko Eliza Frankismoaren Azken Etapan

Historia4,29 KB

Antonio Añoveros Bilboko gotzainaren sermoia

Sarrera

Testu historiko, sozial eta erlijiosoa da, baita narratiboa ere. Lehen mailako iturria da, Antonio Añoverosek 1974ko otsailaren 24an idatzia, mezetan irakurtzeko eta fededunei zuzendua.

Laburpena

Ideia nagusia Euskal Herriak bere identitate propioa zabaltzeko izan zituen zailtasunak dira. Ideia guztiak “euskal arazoa” kontzeptu bakar baten barruan agertzen dira, Euskal Herriko arazorik garrantzitsuena baitzen.

Bi jarrera zeudela aitortzen du:

  • Herritar batzuek pentsatzen zuten Euskal Herria zapalduta zegoela eta haien eskubideak aitortuak izan behar zirela.
  • Beste batzuek, berriz, salaketa hori errefusatu zuten, ordena sozialaren kontrakoa zela esanez.

Testuak euskal desberdintasun kulturalak eta espiritualak aipatzen ditu. Hizkuntzaren erabilera oso mugatua zegoen arlo guztietan, eta adierazpen kulturalak ere kontrolatuak egon ziren. Amaitzeko, esan zuen Elizak Euskal Herrian zegoen egoera aldatzera bultzatu behar zuela.

Iruzkina

Erregimen frankista ezarri zenetik, Elizak oso paper garrantzitsua bete zuen hasieratik. Baina gauzak 60ko hamarkadan hasi ziren aldatzen. Euskadin, diktaduraren aurkako oposizioa gero eta handiagoa sortu zen; esaterako, Langile Mugimendu berriek (CCOO) greba ugari sustatu zituzten.

Euskal Elizarekin arazoak agertzean, egoera makaldu egin zen 60ko hamarkadan. Handik aurrera, aldaketa generazionala eta ETAren sorrera zirela eta, arazoak agertzen hasi ziren:

  • Apaiz askok Frankismoa kritikatuz, hainbat dokumentu sinatu zituzten. 1960ko maiatzaren 30ean, 339 apaizek dokumentu bat argitaratu zuten.
  • Juan XXIII.a Aita Santu izendatua izateak eta Vatikanoko II. Kontzilioak gaurkotzeko eta modernizatzeko aldaketak ekarri zizkioten Elizari.

Ekintza hauek adierazi zuten Elizako joera aldatzen ari zela. Elizaren zenbait sektore askatasunaren eta giza eskubideen alde zeuden, eta politika eta sindikatu-erakundeetan parte hartzen hasi ziren.

  • 1968an, apaiz batzuek itxialdia egin zuten Derioko apaiztegian, diktadura amai zedila eskatzeko.
  • 1973an, Donostiako eta Derioko seminarioak apaizek eta apaizgaiek okupatu zituzten.
  • Hainbat apaizek Aita Santuari gutun bat bidali zioten Euskal Herrian zegoen egoera salatuz.

Erregimeneko politikariei ez zitzaien batere gustatu Espainiako Elizak gero eta jarrera independenteagoa izatea. Gobernuaren erantzuna gogorra izan zen: Zamoran aparteko espetxea jarri zuten apaizentzat.

Gobernuak Elizaren hierarkiarekiko harremanak hoztu egin ziren, eta batzuetan tentsio handia ere izan zen.

Elizaren erantzuna kontrolatzeko asmoz, Añoverosek Bilboko gotzain izendatzea lortu zuen. Gerra Zibilean, Frankoren alde egin zuen, baina ez zuen hori bete nahi.

1973ko azaroan, Zamoran, Erregimenaren aurka, istilu larriak agertzen hasi ziren apaizentzako irekitako kartzelan. Bilboko eta Donostiako Gotzaindegiak okupatu zituzten, eta hurrengo egunetan, poliziak bortizkeriaz sartu ziren eta atxiloketak egin zituen.

1974an, liskarrak izan ziren Gobernuaren eta Añoverosen artean, honek euskal kultura-identitatea defendatzeagatik. Añoverosek homilia hau idatzi zuen mezetan irakurtzeko.

Añoverosen iritziz, Euskal Herriak baditu desberdintasun kultural eta espiritualak, hizkuntza batez ere, pertsonalitate espezifikoa ematen diona, eta horiek kontserbatzeko eskubidea aldarrikatzen du. Garai hartan, euskal hizkuntzaren erabilera mugatua zen. Amaitzeko, esan zuen Elizak Euskal Herrian zegoen egoera aldatzera bultzatu behar zuela.

Balorazioa

Gobernuak gotzainaren kontra zerbait egin nahi izan zuen eta erbesteratzeko ahalegina egin zuen. Baina Espainiako gotzainek osatutako Gotzainen Konferentziak (Conferencia Episcopal) gogor egin zuen Añoverosen alde eta Frankoren aurka. Hori zela eta, Gobernua ez zen ausartu erabakiak hartzera.

Testu honen garrantzia ondokoa da: Homilia honek erakutsi zuen diktaduraren azken etapan Elizako jarrerak aldatzen ari zirela eta Frankismoaren eta Elizaren arteko haustura hasita zegoela. Frankismoa justifikatu ahal izateko, Eliza Katolikoak emandako laguntza eta argudioak desagertzen ari ziren, batez ere 60ko hamarkadan, Vatikanoko II. Kontzilioaren ondoren.

Deskargatu

PDF Word HTML