Frankismoaren garaiko ekonomia, kanpo-harremanak eta oposizioa

Historia2,13 KB

Politika ekonomikoa: autarkia

1. Gerraren ondorioak

500.000 hildako, 300.000 zauritu, hiri ugari hondatuta. Abeltzaintza eta nekazaritzako produkzioa murriztu ziren.

2. Gosearen urteak eta errazionamendua

Franco Italiari eta Alemaniari zorretan geratu zen. Inflazio erraldoia gertatu zen eta bizi-kostua areagotu zen. Gaixotasunak hedatu ziren eta errazionamendu-kartila martxan jarri zen; merkatu beltza agertu zen.

Frankismoaren aurkako oposizio politikoa

Francoren agintea egonkortu zen. Don Juanekin hitz egin zen, bere semearen Espainiako egonaldia eta hezkuntza prestatze aldera. Francok erraz kontrolatu zituen oposizioaren erasoak, baina erbestean zegoen oposizioak 30.000 langile grebara deitu zituen.

Erregimenaren bilakaera (1950eko hamarkada)

Kanpo harremanak

Hotz gerrak nazioarteko komunitateek Francoren erregimena onartzea erraztu zuen; bere antikomunismoa ikusita, Amerikako Estatu Batuen onespena bereziki garrantzitsua izan zen. Frantziarekin eta Erresuma Batuan merkataritza-akordioak sinatu zituen.

Akordioak Amerikako Estatu Batuekin

AEBek Espainian base militarrak instalatzea lortu zuten. Diru-laguntza garrantzitsua izan zen Espainiarentzat, eta armamentu alorrean abioi modernoak erosi zituzten. Erregimenak nazioarteko onarpena lortu zuen.

Eliza eta konkordatua

Vatikanoarekin konkordatu bat sinatu zuten; Espainiak mundu katolikoaren babesa jaso zuen. Estatua elizaren aldeko neurriak hartu zituen, erregimenaren konfesionaltasuna bermatuz eta elizaren forua ziurtatuz.

Oposizioa: gizarte mugimenduak

Unibertsitateetan mugimenduak sortu ziren; ikasleek frankismoaren politikaren aurka oso aktiboki jardun zuten.

Unibertsitateko gazte bilbotar batzuek Euskadi Ta Askatasuna (ETA) sortu zuten eta Sabino Aranaren abertzaletasun independentista berreskuratu zuten. Marxismoaren ideologia 1965ean gehitu zuten.

Ekonomia: irekiera ekonomikoa

Interbentzionismo moderatua hasi zen. Errazionamendua ezabatzearekin batera eguneroko bizitza normalizatu zen. Gainera, aparteko orduek diru gehiago emango zituzten.

Deskargatu

PDF Word HTML