Errusiako Iraultza: 1917ko Urriko Iraultzatik Stalinismora

Historia2,34 KB

1917ko Iraultza: Gobernu Liberalaren Krisia

Otsailetik urrira, gobernu liberalak ez ziren herritarren gogoko izan, ez baitzituzten langileen eta nekazarien eskariak asetzen:

  • I. Mundu Gerra uztea.
  • Lurrak nekazariei ematea.
  • Lantegietako langileen lan-baldintzak eta bizimodua hobetzea.

Sobietak gobernuaren kontrakoak ziren. Boltxebikeen alderdi sozialista erradikaleko buruak, Lenin-ek, langileen iraultza bultzatu zuen, errusiar kapitalismo liberalaren hondar guztiak errotik ateratzeko.

2.5. 1917ko Urriko Iraultza

Boltxebikeak errepublikaren gobernua bota eta agintaritzaz jabetu ziren. Kapitalismoa desagerraraziko lukeen langile-errepublika defendatzen zuten eta garaile atera ziren urriko iraultzan. 1918ko martxoan Alderdi Komunista izena hartu zuten.

Langileen erregimen sobietarra aldarrikatu zuten, sobietak langileen eta nekazarien ordezkariak zirelako. Lenin zen burua eta hainbat neurri iraultzaile onartu zituen:

  • I. Mundu Gerra utzi (Brest-Litovskeko Bake Ituna).
  • Lurrak banatu.
  • Langileek lantegi eta enpresen kontrola hartu.
  • Armada Gorria sortu.

1922ko abenduaren 29an, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (SESB) sortu zen.

2.6. SESBren Sorreratik Stalinismora

SESB sortu aurretik hainbat arazo egon ziren; larriena gerra zibila izan zen. Iraultzaren aurka, zuriak zeuden; boltxebike iraultzaileek, gorriek, armada sendotu zuten. Hasieran zuriak garaile izan ziren, baina biztanleriaren laguntza ez zutenez, 1920an gorriak irabazten hasi ziren. Nolabaiteko bakea ezarri zenean, 1922an SESB eratu zen.

Lenin 1924ko urtarrilean hil zen. Bere heriotzaren ondoren, Alderdi Komunistan boterea lortzeko borroka latza piztu zen Stalin eta Trotskiren artean. Stalinek bere boterea finkatzen jakin zuen azpijoko ugariz baliatuz. 1925ean Trotski kargutik kendu eta 1929an SESBetik erbesteratu zuten. Ondoren, Stalin SESBeko agintari gorena izendatu zuten.

Stalinek estatu totalitarioa ezarri zuen; hau da, Alderdi Komunistaren diktadura:

  • Izuaren politika.
  • Ekonomiaren krisia gainditzea.
  • Gizartearen kontrol osoa.
  • Kanpo-politika: mesfidantza sortzea.

Deskargatu

PDF Word HTML