Espainiako Trantsizioa eta Gernikako Estatutua (1979-1982)

Historia2,88 KB

1981eko otsailaren 23ko estatu-kolpea

Suarezen ondorengoa Leopoldo Calvo Sotelo aukeratu zuten. 1981eko otsailaren 23an, hainbat guardia zibil Diputatuen Kongresuan sartu ziren indarrez Tejero teniente koronelaren buruzagitzapean: gobernua eta ordezkariak bahitu zituzten. Erregeak buruzagi militarrekin hitz egin zuen leialak zitzaizkion jakiteko eta, ondoren, herritarrei zuzendu zitzaien estatu-kolpea gaitzesteko. Kolpe militarra ustel atera zitzaien.

Calvo Soteloren gobernua eta UCDren amaiera

Calvo Sotelok otsailaren 25ean hartu zuen presidente-kargua eta enpresaburuekin, sindikatuekin eta oposizioarekin hitzarmenak egitea lortu zuen: PSOErekin LOAPA (LOPA) sinatu zuen autonomia-prozesua arautzeko. Calvo Sotelok baimena eskatu zien Gorteei Espainia NATOn sartzeko, baina ezkerreko alderdiak horren kontra zeuden. Azkenean, parlamentuak baimena eman zion.

1981-1982an UCD erabat desegin zen. Suarezek CDS sortu zuen, baina alderdirik eta babesik gabe gelditu zen. Ondorioz, Gorteak desegin eta legegintzako hauteskundeak antolatu zituen, PSOEk irabazi zituelarik.

Trantsizioa Euskal Herrian: Ezaugarri bereziak

Espainiako Trantsizioak gauzatutako gertaera politikoek izandako ondorioek ezaugarri bereziak izan zituzten Euskal Herrian:

  • Erreforma politikorako erreferendumean izandako abstentzio-tasa handia.
  • Alderdi-sistema konplexua.
  • Konstituzioaren eta Gernikako Estatutuaren erreferendumean izandako abstentzioa.
  • Nafarroaren arazoa: Euskal Herriaren barruan ala kanpoan egon.
  • ETAren iraupena eta Euskal Herrian izandako mugimendu sozial garrantzitsuak.

Gernikako Estatutua (1979)

Konstituzioak, iraganean autonomia-estatutuaren proiektua erreferendum bidez onartu zutenei (Euskal Herria, Katalunia eta Galizia) autonomia eskuratzeko bidea erraztu zien. 1977ko hauteskunde orokorretan Eusko Legebiltzarkideen Batzarra eratu zen Euskal Herriari zor zitzaizkion eskubide historikoak itzultzeko. Ramón Rubial (sozialista) izan zen lehen lehendakaria. Kontseiluaren egitekoak bi ziren nagusiki: batzorde mistoko ordezkariak izendatzea eta Euskal Kontseilu Nagusitik (EKN) batzar bat sortzea estatutu-proiektu bat egiteko.

Gernikako Estatutua egin nahi zen: ezker abertzaleak errefusatu egin zuen, baina 1979ko urriaren 25ean erreferendum baten bidez onartu egin zen azkenean.

Estatutuaren ezaugarri nagusiak

Hauek dira estatutuaren ezaugarriak: botere-banaketa dago:

  • Legegilea: Parlamentuaren esku.
  • Exekutiboa: Lehendakariaren esku.
  • Judiziala: Auzitegi Gorenaren esku.

Hainbat alorretan eskumenak lortzeko bidea ireki zuen estatutuak.

Deskargatu

PDF Word HTML