Francisco Franco: Diktaduraren Ezarpena eta Lehen Urteak

Historia5,67 KB

GAIA: Francisco Franco Jenerala

Francisco Franco Jeneralak, Gerra Zibilean bertan, Mola hil ondoren, “generalísimo” ezizena hartu zuen, eta altxatuen buru izendatu zuten 1937. urtean. Afrikako tropekin Sebilatik Madrilera bidean izandako arrakastagatik eta Toledoko Alkazarra hartzeagatik, matxinatuen artean itzal-handiko gizona zen.

Alderdi Bakarraren Ezarpena

“Comunión Tradicionalista”-n zeuden karlistei Falangera igarotzeko esan zien eta alderdi bakarra baimendu zuen: Ofensiba Nazional Sindikalistako Baztarren ”Espainiako Falange Tradicionalista” (FET eta JONS); “Mugimendu Nazionala”-ren barruan kokatuko litzatekeena sindikatu bakarrarekin (CNS) eta beste bi atalekin (Emakumeen Saila eta Espainiako Unibertsitate Sindikatua -SEU-).

Erakunde publiko gutxi eta botere guztien zentralizazioa pertsona bakar batengan; Kaudilloan, hain zuzen ere. Estatu totalitarioa eratzen da 1939tik, Italiaren eta Alemaniaren ereduen antzera, baina estatuaren konfesionaltasuna ikur izanik, “Estatu Konfesional Katolikoa” Francoren hitzetan.

Erregimenaren Egitura Hastapenetakoa

  • 1936ko Uztailaren 24an: Defentsa Nazionalerako Junta eratu zen Burgosen, altxamenduko militarrek osatua.
  • Irailaren 30ean: Mola hilda, Francisco Franco altxamenduaren buru izendatzen dute militarrek.
  • Jarraian: Estatuaren Junta Teknikoa eratu zen eta koartel nagusia Salamancara lekuzaldatu zen.
  • 1937ko Apirilean: Batasun Dekretua aldarrikatu zuen, non alderdi bakarra egon behar duela ezartzen zen.
  • 1938ko Martxoan: Lanaren Foruak lan harremanak arautzen ditu sindikatu bakarraren bidez.
  • Ondoren: Apezpikuen Pastoral Kolektiboak estatuari konfesionaltasun-izaera eman zion.

Errepresioa eta Kontrola

Lehenengo denboraldi honetan, gizartearen kontrol zorrotza, askatasun pribatu eta publikoen deusestapena, boterearen handikuntza eta gudaren garaituen gainean baita oposizioaren aurkako errepresio bortitza eta iraunkorra nagusi ziren.

Errepublikaren alde egon ziren familien eta erbesteratuen jabetzak konfiskatu ziren, baita sindikatu, kooperatiba edota elkarteenak ere. 1939ko Erantzunkizun Politikoen Legea-ren bitartez, “garbiketa” egin zen.

Bere gobernuko ministroak militarrak eta falangistak ziren batez ere; Irakasle jesuita edo katoliko batzuk, teknikariak eta “teknokratak” deiturikoak ere bai. Baziren familia-taldeak erregimen honen alde zirenak edo sustapena ematen ziotenak: falangistak, karlistak, goimailako klaseak eta erdi-mailako lur-jabeak. Eliza zen estatuarentzat sustapen nagusia eta talde katoliko desberdinak ACNDP-n batu ziren (Propagandisten Elkarte Katoliko Nazionala).

Kanpo Politika eta Neutraltasuna

Bigarren Mundu Gerra hasita zen eta neutraltasunezko jarrera hartu arren, 1940an Frankok bilera egiten du Hitlerrekin, “Hendayako elkarrizketa”. Bertan, laguntzaren truke janaria, lurrarentzako ongarriak eta Afrikako lurralde batzuk eskuratu nahi zituela (Oran, Maroko…). Sinatuko duten dokumentuan, behar denean Espainiak parte hartuko zuela zioen, baina ordainetan ezer garbirik ez zegoen.

1941. urtean “Urdin Dibisioa” bidaliko da, “bolondrezko” 50.000 soldadu espainiar Lenningrado-ren gudan arituko zirenak. Espainiak wolframa deituriko minerala esportatzen zion Alemaniari eta honek Ameriketako etsaitasuna ekarri zion Espainiari. 1943 urtean, behin-betiko aldarrikatzen da Espainiako neutraltasuna.

Nazioarteko Bazterketa

Frantziak itxi zituen Espainiarekin mugak, Nazio Batuen Elkarteak ez du Espainia onartzen eta “Marshall Plan”-ean ez da sartzen.

Ekonomiaren Egoera eta Nazioarteko Irekiera

1945. urtean bukatzen da Bigarren Mundu Gerra eta Espainia isolamendutik aterako da 1951 urtean, non neurri ekonomiko liberalak jarriko diren abian. Gerra Hotza hasierarekin (EEBB eta Sobietar Errepublikarren artean) espainiako komunisten aurkako diktadura begi onez ikusiko da iparamerikatik, baina ordurarte eta kanpoko laguntza iritsi arte ekonomikoki suntsituta dago Espainia.

Ekonomiaren arloan, 1941-ean trenbideen sarea nazionalizatu zen eta RENFE sortu; INI-a, ENDESA, IBERIA, eta hainbat enpresa publiko sortu ziren. Ejerzitoa modernizatzeko ekipamenduetan zentratu zen ekoizpena, baina langile kualifikatu asko erbestera edo hilda egonda, biztanleria aktiboa nabarmen jaitsi zen Gerra Zibiletik gerora.

Nekazaritza ekoizleek estatuari saldu behar zizkioten ondasunak eta Estatuak ezartzen zuen salmenta prezio erregulatua, merkatu-preziotik behera. Gainera, pesetaren truke-tasak ezarri ziren nahiko altu, inportazioak garestituz. Ondasun eskasia sortu zen eta merkatu beltza.

Laguntza Amerikarra eta Merkatuaren Irekiera

1951 urtean beraz hasten da EEBB-en laguntza; nekazaritzako kredituak eskaintzen dizkio Espainiari, eta ekoizpen soberakinak (soja-olioa, kotoia, esnea…) baita elkar laguntzeko (arlo militarrean) itunak - 1953/9/26an, lau amerikar base militarrak Espainian kokatzekoak, adibidez-. Guzti honek soluzionatuko du ekonomia (merkatu-beltza desagertu, prezioak egonkortu eta errazionamendua desagertu). Babes-neurrien bukaerak eta kapitalismoan sarrerak baimenduko dio Espainia NBE-an sartzea.

Oposizio handiena monarkikoek eta makek (mendietan geratu ziren gudariak, gelditu nahi zutela) egin zuten bereziki. 1945 eta 1947-ko Katalunian eta Euskadiko grebekin batera.

Deskargatu

PDF Word HTML