Frantziako Iraultza eta Independentzia Gerra Euskal Herrian
1. Frantziako Iraultzaren eragina euskal lurraldean
XVIII. mendearen amaieran, Frantziako Iraultzak ondorio sakonak ekarri zituen euskal lurraldeetan:
- Ipar Euskal Herrian: Iraultzaren neurri liberalak aplikatu ziren. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako diputatuek euskal departamentu bat eratzea proposatu zioten Frantziako Asanblea Nazionalari, baina ez zen onartu. Azkenean, Pirinio Atlantikoak departamentua eratu zen.
- Hego Euskal Herrian: Karlos IV.ak gerra deklaratu zion Frantziari. Konbentzio Gerraren ondorioz, tropa frantsesek Nafarroaren zati handi bat eta Donostia bereganatu zituzten. Gipuzkoako Batzar Nagusiak bakea negoziatzen saiatu ziren, baina frantsesek uko egin zioten. 1795ean, Gasteiz eta Bilbo hartu zituzten.
1.2. Krisialdi demografiko eta ekonomikoa
1795ean bakea sinatu zen, baina euskal lurraldeak suntsituta eta pobretuta geratu ziren:
- Krisialdi demografikoa: Heriotza-tasa hirukoiztu egin zen gosearen, tifusaren eta higiene ezaren ondorioz.
- Hondamendi ekonomikoa: Burdinolen eta industria siderurgikoaren ekoizpenak atzeraldi handia izan zuen, merkataritza-konpainiei eraginez. Honek ezegonkortasun soziala ekarri zuen.
2. Independentzia Gerra
Euskal lurraldeen kokapen geografikoa estrategikoa zen Napoleonentzat, Espainia zeharkatu eta Portugalera iritsi nahi baitzuen. Aukeraz baliatuz, euskal hiri batzuk okupatu zituen.
Gizartearen jarrera zatituta zegoen:
- Gutxiengo ilustratu eta liberala: Frantsesei babesa eman zien.
- Gehiengoa (nekazariak eta apaizak): Inbaditzailearen aurka jarri ziren eta hainbat gerrilla sortu zituzten.
Gerra 1813an amaitu zen, frantsesen porrotarekin.