Espainiako Berrezarkuntza: Politika eta Gizartea
1876ko Konstituzioa
Joera kontserbadorea zeukan, betiko balio tradizionaletan oinarritua: monarkia, erlijioa eta jabetza.
- Monarkia: Erakunde eztabaidaezina eta iraunkorra izateaz gain, edozein erakunde politikoren eta erakunderen gainetik zegoen. Konstituzioak erregeari eskumen ugari aitortu zizkion: beto-eskubidea, ministroak izendatzea eta Gorteak deitzeko eta indargabetzeko ahalmena.
- Gorteak: Bi ganbara zituzten, Senatua eta Diputatuen Kongresua; azken hori bozketa bidez hautatutakoa. Konstituzioak ez zuen finkatzen sufragio motarik, baina 1878ko lege batek boto zentsitarioa ezarri zuen; zergadun handienek bakarrik zuten boto-eskubidea.
- Eskubideak: Konstituzio berriak eskubideen adierazpen zabala egin zuen. Dena den, eskubideak, ondoren, lege bitartez zehazten ziren, eta, oro har, murrizte alderako joera izaten zuten; bereziki inprenta, adierazpen, elkarte eta bilera-eskubideei buruzko legeak.
Alderdi-bitasuna eta txandaketa
Antonio Cánovas del Castillok alderdi-bitasunean eta bi alderdi dinastiko nagusien (kontserbadoreen eta liberalen) botere-txandaketan oinarritutako gobernu-sistema ezarri zuen. Ondorioz, bi alderdiek altxaldi militarrei uko egin zieten gobernura iristeko gisa.
Jauntxokeria
Txandaketa-sistemak hainbeste iraun bazuen, hauteskundeen ustelkeriari eta jauntxoek gizartearengan izandako eraginari eta botere ekonomikoari esker izan zen. Jauntxokeria Espainia osoan zabaldua zegoen, baina eraginik nabarmenena Andaluzian, Galizian eta Gaztelan izan zuen. Jauntxoak, landa-eremukoak batez ere, handikiak ziren, sarri lur-jabe aberatsak, jornalariei lana ematen zietenak eta tokian tokiko gizartean eta politikan eragin handia zutenak.
Pariseko Ituna (1898)
1898ko abenduan, Parisko bakea sinatu zen. Honen arabera, Espainiak Kubatik, Puerto Ricotik eta Filipinetatik alde egin zuen, eta hiru lurraldeak iparramerikarren protektoratua izatera pasatu ziren.
Erreformismo dinastikoa
1898tik 1912ra, gobernuan txandakatzen ziren bi alderdi dinastikoak (Kontserbadorea eta Liberala) sistema modernizatzen saiatu ziren. 1902an, Alfonso XIII.a erregea izendatu zuten, 16 urterekin. Une hartan ere alderdi dinastikoen buruzagitzak berritu ziren: Antonio Maura izango da kontserbadoreen liderra; Alderdi Liberalean, berriz, Jose Canalejas finkatu zen.
Marokoko arazoa
Marokoko gatazka koloniala: 1900etik aurrera Espainiak Ipar Afrikan hartutako lurraldeak finkatu zituen. Rifeko biztanleek, ordea, ez zituzten espainiarrak ongi hartu, eta kabilatan antolatuta, behin eta berriz eraso egin zieten. 1909an armada espainiarra mendean hartu zuten, Barranco del Lobo alderdian, soldaduen artean hildako asko eraginez. Gobernuak, orduan, soldadu kopurua handitzea erabaki eta erreserbistak bidali zituen, haietako asko ezkondutakoak eta aita familiakoak. Erregimentu batzuk Bartzelonatik abiatzen ziren, eta horrek herritarren sumina piztu zuen.
Bartzelonako Aste Tragikoa (1909)
Gerraren aurkako mobilizazioak Bartzelonan hasi ziren 1909ko uztailean, tropak Marokora joateko itsasontziratzen ari zirenean. Bartzelonako errepublikarrek, sozialistek eta anarkistek greba orokorrerako deia egin zuten. Greba horrek herri-matxinada piztu zuen. Kaleko istiluak ugaritu, barrikadak altxatu, ordena publikoko indarren aurkako enfrentamenduak gertatu, eta azkenean elizaren aurkako sentimendu handia piztu zen; horren ondorioz, 80tik gora erlijio-zentrori su eman zitzaien. Agintariek gerra-egoera deklaratu eta errefortzuak bidali zituzten. Abuztuaren hasierako gobernuak egoera.