Bizkaiko meak eta Bilboko industrializazioa

Historia4,21 KB

Bilboko meategien garrantzia

1855eko Bessemer asmakariak Bizkaiko mearekiko interesa sortu zuen. Altzairua lantzeko Bessemer prozedurak lingote-produktuaren kostuak jaistea ahalbidetzen zuen. Baina burdin mota jakin bat behar zuen; fosforodun burdinak ez zuen balio, eta hori Europako bi zonatan bakarrik aurkitzen zen: Suezako eta Bizkaiko meetan.

Suezako mea kostaldetik urrun zegoen; Bizkaiko meak, aldiz, baldintza egokiak zituzten: ontziratze puntuetatik hurbil zeuden, erraz ustiatzekoak eta kalitate handiko burdinaz osatuak, eta ia kanpotik zeraman materiala ziruditen. 1865etik aurrera Bizkaiko mearen zonaren ustiapen intentsiboa hasi zen. Bizkaiko meak ustiatzen zituzten enpresa ugari sortu ziren, baina batez ere atzerriko kapitalarekin (Franco-Belga "Des Mines de Somorrostro", Orconera Iron Ore Ltd. —ingelesa—, Parcocha Ltd., eta beste batzuk).

Siderurgian sortutako industria berriak

Bere kapitala mearen esportaziotik metatu zuen burgesia berri honek etekin horien zati bat siderurgiaren industrian inbertitu zuen. 1879 eta 1882 bitartean hiru siderurgia handi sortu ziren:

  • San Francisco (Sestao) — 1879
  • La Vizcaya — 1882
  • Bilboko Labe Garaiak — 1882

Bi hauek eta La Iberia 1901ean elkartu ziren, Altos Hornos de Vizcaya osatuz.

XIX. mendearen bukaera izan zen industrializazio prozesu horren garapenaren garaia. Ordu arte Bizkaiko meategien zeregina lehengai minerala esportatzera murriztu zen; hemendik aurrera bertako siderurgia industria bultzatuko zen, eta Bilboko burgesia, meategietatik lortutako irabaziekin, izango zen protagonista nagusia.

Bizkaia eta Gipuzkoaren arteko industrializazio-desberdintasunak

Bizkaian eta Gipuzkoan garatutako industrializazioa desberdina izan zen. Bizkaiko industrializazioa Bilbon eta inguruan kontzentratuko da: enpresa oso handiak sortu ziren eta burdingintzan (siderurgian) oinarrituta egon zen nagusiki.

Gipuzkoan, aldiz, industria bailara desberdinetan zabaldu zen, txikiagoak eta hainbat mota zituela:

  • Armagintza — Eibarren
  • Papergintza — Papelera Española
  • Metalurgia — CAF
  • Elikagaiekin lotutako industriak

Araba, aldiz, atzeratuago gelditu zen lehen industrializazio prozesuan. Bere nekazaritzan eta manufaktura industria txikian jarraitu zuen, batez ere Gasteizen. Hango ekonomiaren oinarri nagusia nekazaritza zenez, Araba ez zen hartu Industria Iraultzean parte, Bizkaiak eta Gipuzkoak egin bezala.

Bizkaian emandako gizarte-aldaketak

XIX. eta XX. mendeen bitartean, Bizkaia batez ere gizarte tradizional eta nekazari izatetik gizarte moderno eta industrializatu izatera pasa zen. Industrializazio prozesu honek eragin handia izan zuen gizartean.

Langile berrien beharra asko handitu zen urte hauetan. Finantza ahalmen handiko oligarkia ere sortu zen. Bi talde hauen arteko desberdintasunak Nerbioi ibaiaren bi ertzetan ikusten ziren fisikoki: eskuinaldean enpresa-jabe aberatsen etxeak, eta ezkerraldean, lantokietatik hurbil, bizitoki-auzo handiak industrietako langileentzat.

Orokorrean, esaten da industrializazio prozesuak gizarte-kultura eta ohitura aldaketa sakonak ekarri zituela; baita langile mugimenduaren eta nazionalismoaren garapena ere. Industrietako langile behar handia zenez, Euskal Herria inmigrazio-lurraldea bilakatu zen, eta Espainiako beste lurraldeetatik pertsona ugari etorri ziren lan eta bizi-baldintza hobeagoaren bila. Kanpotar langile gehienak Bizkaira iritsi ziren, eta bertan bestelako kultura batekin egin zuten topo: hizkuntza desberdina entzuten hasi ziren, eta hori integratzeko oztopo izan zen. Etorkinak eta bertako euskaldunak, gehienak behintzat, ez zeuden ideologia-, erlijio- eta etnia-ezaugarri berekoak.

Hain azkar eta hainbeste aldatu ziren guneetan, langileek egoera hobetzen saiatu ziren: sindikatuak antolatuz, alderdi politikoetan sartuz eta gizarte demokratikoagoa eskatuz. Aldi berean, Bilboko burgesia txikiaren inguruan euskal nazionalismoa ere antolatzen hasi zen.

1920ko hamarkadan euskal gizartea taldetan zatituta zegoen: burgesak, sozialistak, komunistak, errepublikanoak eta abertzaleak, besteak beste.

Deskargatu

PDF Word HTML