Espainiako Berrezarkuntza: Testuingurua eta Ezaugarriak

Historia2,61 KB

1. Sarrera

Isabel II.a 1868an tronutik kendu ondoren, Borboien eskubideak aldezten zituen Alderdi Alfontsinoa sortu zen Espainian. Antonio Cánovas del Castillo zen burua, eta alderdiak gero eta aldeko gehiago irabazten joan zen: burgesia, aristokrazia eta Eliza. Erreginaren abdikazioa lortu ondoren, 1874an, Alfontso XII.ak Sandhurst-eko Manifestua aldarrikatu zuen. Mezuan zioen arazoak konpontzeko bide egokiena monarkia tradizionala ezartzea zela.

Martínez Camposek, militar askoren laguntzaz, pronuntziamendu bat egin zuen Sagunton 1874ko abenduaren 29an, Alfontso XII.a Espainiako errege aldarrikatuz. Hau 1875eko urtarrilaren 9an etorriko da.

Herri xeheak ez zuen Berrezarkuntzaren aurkako oposiziorik egin.

Errestaurazioa Sei Urteko Iraultzailearen ondoren eman zen, eta honako hau suposatu zuen:

  • Burgesia kontserbadore eta jabedunak, Isabelen erregealdiko moderatuen oinarri soziala izan zenak, berriro boterea eskuratu zuen.
  • Isabelen erregealdiko liberalismo moderatua berriro nagusitu zen.
  • Eredu berriaren bidez, Errestaurazioak bere helburu nagusia lortu zuen: egonkortasun politikoa.

Kronologiari dagokionez, etapa hau Martínez Camposen pronuntziamenduarekin hasi zen 1874an eta Primo de Riveraren diktadurarekin bukatu zen 1923an.

Etapak

  • 1874-1885: Alfontso XII.aren erregealdia.
  • 1885-1902: Alfontso XIII.aren adin txikitasuna eta Habsburgoko Maria Kristinaren erregeordetza.
  • 1902-1923: Alfontso XIII.aren zuzeneko agintea.

2. Alfontso XII.aren erregealdia (1875-1885)

2.1. Baketzea

Erregimen berria sendotzeko ezinbestekoa zen Sei Urteko Iraultzailetik heredatutako bi gerrei bukaera ematea: Kubako gerra eta gerra karlista.

1876an, Gerra Karlista bukatu zen. Galera horrek euskal foruak kentzea ekarri zuen, eta honek zirrara handia sorrarazi zuen euskal lurraldeetan. Egonezin sozial eta politikoa zabaldu zen eta, ondorioz, Kontzertu Ekonomikoak onartu zituen Cánovas del Castillok.

1878an Kubako arazoari behin-behineko irtenbidea eman zitzaion Zanjóngo Hitzarmenaren bidez. Bertan, kubatarrei amnistia zabal bat eta eskubide politiko batzuk eskaini zitzaizkien. Gerra amaitu egin zen, baina handik urte gutxitara berriro berpiztuko da.

Deskargatu

PDF Word HTML