Bizkaiko Langileei (1896): Azterketa eta Testuingurua

Historia2,61 KB

Testua: Bizkaiko Langileei

Testuaren Sailkapena

Lehen mailako testua da. Formaren aldetik zirkunstantziala da; artikulu bat da, Klase Borrokan aldizkarian argitaratua. Edukiaren aldetik soziala da, sindikalista eta sozialista batek egina (agian Perez Facundok idatzia, baina ez dakigu ziur, sinatu gabe baitago). Publikoa da, beraz, mundu guztiari zuzenduta dago. 1896an, euskal industrializazio garaian kokatzen da testu hau.

Berrezarkuntza garaian kokatu behar da dokumentua. Testu honen helburua derrigorrezko barrakoiak eta dendak desagertzea zen, eta hori aldarrikatzeko greba egiteko eskubidea defendatzea.

Testuaren Azterketa

  • 1. paragrafoa: 1896ko maiatzaren 1ean Gallartan bildu ziren, derrigorrezko barrakoiak eta dendak desagertzea aldarrikatzeko.
  • 2. paragrafoa: Jada 1890ean, meategietako langileak grebara jo zuten lanaldia murrizteko eta derrigorrezko barrakoiak zein dendak desagerrarazteko.
  • 3. paragrafoa: 1896an lortutako lanaldi-murrizketa mantentzen zen, baina barrakoiek eta denda horiek oraindik martxan jarraitzen zuten.
  • 4. paragrafoa: Bizkaian, lan batean onartua izateko, langileak etxe zikinetan bizi behar ziren eta produktu guztiak denda "batzuetan" (derrigorrezkoetan) erosi behar zituzten, nahiz eta oso garestiak izan.
  • 5. paragrafoa: Idazlearen ustez, egoera hauek gizakien aurkako erasoak ziren eta gobernuarentzat onartezinak izan beharko lukete.
  • 6. paragrafoa: Amaitzeko, greba egiteko eskubidea aldarrikatu zuten, langileen borroka baitzen abusu honekin bukatzeko gai zen bakarra.

Testuinguru Historikoa: Langile Mugimendua

Testu hau langileen mugimenduaren hasierako garaietan kokatzen da, industrializazioak ekarritako gizarte-aldaketa sakonen erdian.

Garrantzia eta Ondorioak

Aldarrikapen honen ondoren, hamaika greba orokor egon ziren, baina hasieran ez zuten benetako eraginik izan gizartean. 1903an, langileak eskakizunak sendotzen joan ziren, lan-etenaldi orokorra eginez. Azken honekin, barrakoien desagerpena lortu zuten. Gainera, 1919an Lan Ministerioa eratu zen gobernuan; ondorioz, gobernua langileez arduratzen hasiko zen.

Testua oso baliotsua da langileen lan- eta bizi-baldintzak nolakoak ziren jakiteko. Langile-mugimenduaren lehen urratsak urte hauetan eman ziren. Langileen egoera zaildu egin zen eta, beraz, lan-gatazkak areagotu egin ziren, batez ere meatzari-inguruetan.

Deskargatu

PDF Word HTML