Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Inperialismoa eta Afrikaren Banaketa

Historia2,44 KB

Inperialismoa eta XIX. mendeko hedapena

Frantzia eta Erresuma Batua izan ziren lehenak inperialismo honetan, eta, ondoren, gainerako herrialde industrializatuak batu ziren. Inperialismoaren hiru oinarri nagusiak hauek izan ziren: ekonomia-egoera, industrializazioaren hedapena eta Afrikako okupazio azkarra.

XIX. mendean, mundua menderatzeko lehia handia zegoen Europako industria-potentzia nagusien, Estatu Batuen eta Japoniaren artean (Europa ere oso interesatuta zegoen Afrikako lurraldeetan).

Industria garatzearekin batera, herrialde horiek hainbat lurralde menderatu zituzten: Afrika ia osoa, Asia, Ekialde Hurbila eta Pazifikoko uharteak.

Inperialismoaren faktore nagusiak

  1. Ekonomikoak: Merkatu berriak aurkitzea, lehengai merkeak eta energia-iturri
...
Jarraitu irakurtzen "Inperialismoa eta Afrikaren Banaketa" »

Vicente Blasco Ibáñezen Testua: Bizkaiko Meategietako Langileak

Historia2,4 KB

TESTUA: VICENTE BLASCO IBÁÑEZ (1904)

Testu mota hau eleberri baten pasarte baten aurrean kokatzen da. Hizpide duena Bizkaiko meategietako langileen bizitza kontatzen du. Blasco Ibáñez idazle bat zen eta naturalista gisa kontsideratzen da. Bere garaiko eszenak eta gertaerak deskribatzen ditu (ez da gomendatutako maila). 1904an idatzi zuen testua, Valentzian.

Bizkaiko Industrializazioa eta Testuinguru Historikoa

Bizkaiko industrializazioa Hirugarren Gerra Karlistaren amaieran hasi zen, kronologiari dagokionez. Siderurgia sektorean, Euskal Herri osoan burdina lantzeko ohitura zuten, eta burdina era fosforikoan. Saltzen zuten ikatza kanpotik inportatua izaten zen, Ingalaterratik batik bat. Ondorioz, industria moderno eta potente bat hasi zen,...

Jarraitu irakurtzen "Vicente Blasco Ibáñezen Testua: Bizkaiko Meategietako Langileak" »

Clara Campoamor eta emakumeen boto eskubidea

Historia2,22 KB

testua: Clara Campoamor

Aurrean dugun testua Clara Campoamor diputatuak Gorte Konstituziogileen aurrean egindako azalpena da. Clara Campoamor, testuaren egilea, Alderdi Errepublikano Erradikalaren diputatua izan zen. Bere helburua emakumearen boto eskubidea defendatzea zen, gainerako diputatuak diskurtso baten bidez konbentzituz. 1931ko testu hau lehen mailako iturria da eta, publiko orokorrari zuzenduta egon arren, bereziki diputatuei zuzendua dago.

1931ko testuinguru historikoa

1931ko apirilean Errepublika aldarrikatu zen, udal ezkertiarrek boterea hartu zutenean. Errepublikaren itxaropenak handiak ziren: estatu demokratiko, laiko, progresista, autonomista eta modernoa eraiki nahi zuten. Hala ere, hainbat arazo zirela medio (1929ko krisia, aurretik...

Jarraitu irakurtzen "Clara Campoamor eta emakumeen boto eskubidea" »

1893ko Espainia-Alemania akordioa eta euskal protekzionismoa

Historia2,3 KB

Komentatu beharreko dokumentua hitzaldi baten transkripzioa da, izaera politiko-ekonomikoa duena. Testuaren egilea enpresaburu bat zen eta gobernuko kideei zuzendu zien. Bere helburu nagusia gobernuak ezarri nahi zuen akordioaren aurka egitea eta muga-zergen aldaketei buruzko kexak aurkeztea zen, akordio horrek Euskal Herriko enpresak kaltetzen zituelako. 1893an idatzitakoa da eta lehen mailako iturritzat jo daiteke, garai hartako egoera zuzenean deskribatzen baitu.

Errestaurazio garaiko testuinguru ekonomikoa

Errestaurazio garaian, Espainiako ekonomia ez zen batere ona eta industria-garapena urria zen. Nekazaritzak garrantzi handia zuen, baina Espainia Europako beste herrialdeekin alderatuta atzeratuta zegoen eta ezin zuen haiekin lehiatu; ondorioz,...

Jarraitu irakurtzen "1893ko Espainia-Alemania akordioa eta euskal protekzionismoa" »

Lehen Mundu Gerra: Ezaugarriak, Aldiak eta Amaiera

Historia3,14 KB

Gerraren ezaugarri nagusiak

Herrialde aurkariek bere giza baliabide eta baliabide ekonomiko nahiz tekniko guztiak erabili zituzten. Guztira, 70 milioi soldadu mobilizatu ziren eta armamentu modernoa erabili zen.

Arma berriak eta teknologia

  • Artilleria eta metrailadoreak
  • Ontzi korazatuak eta itsaspekoak
  • Gas toxikoak, tankeak eta aleazioak

Gizartea eta ekonomia gerran

Gerrarako soldadu asko mobilizatu zenez, emakumeak baliatu behar izan zituzten industrian eta tradizioz gizonentzat ziren beste sektore batzuetan lan egiteko. Gastu militarrei aurre egiteko, zor publikoaren jaulkipena eta kanpoko maileguak baliatu zituzten.

Propagandaren garrantzia

Propaganda funtsezkoa izan zen: bai herrialdeen barruan (abertzaletasuna sustatzeko eta biztanleria zibilarengan...

Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerra: Ezaugarriak, Aldiak eta Amaiera" »

Estatutu Autonomikoak eta 1934ko Iraultza Euskal Herrian

Historia2,81 KB

Euskal Estatutu Autonomikoen Bilakaera eta 1934ko Gertaerak

Azkeneko estatutua 1936an idatzi zen, baina bitartean 1934ko Iraultza eman zen Euskal Herrian. 1933ko hauteskundeen ondoren, EAJ Errepublikano Erradikal alderdira gerturatzen saiatu zen, baina ez zuen erantzunik jaso. Horren ondorioz, ezkerrera gerturatzen hasi zen, eta honek gobernuarekin gatazkak sortu zituen.

Kontzertu Ekonomikoaren auzia

Garai hartan Kontzertu Ekonomikoaren auzia nagusitu zen. Madrilgo gobernuak Kontzertu Ekonomikoaren aurkako hainbat neurri hartu zituen, adibidez, alkoholaren gaineko zerga kentzea. Abertzaleek, sozialistek eta errepublikazaleek udal bidez aurka egin zioten, eta horrek ondorioak ekarri zituen:

  • Udal batzuk desegin ziren.
  • Isunak ezarri ziren.
  • Zinegotzi
...
Jarraitu irakurtzen "Estatutu Autonomikoak eta 1934ko Iraultza Euskal Herrian" »

Teoria Sozialista eta Langile Mugimendua Bizkaian

Historia2,35 KB

1. Teoria Sozialista

Ideologia sozialistak eta langileen erakundeak industrializazioarekin batera azaldu ziren. Iraultza Industriala hasi zenean, aberastasunaren banaketa oso injustua zen, eta industrializazioak gutxi batzuen aberastasuna eta gehienen pobrezia ekarri zituen. Gizarte liberala gizarte injustua zen, eta batzuk gizarte hori kritikatzen eta hobetzeko proposamenak egiten hasi ziren. Horrela sortu ziren ideologia sozialistak, gizarte liberala eta kapitalismoa kritikatzen zituztenak.

Teoriko sozialisten helburua, hasiera batean behintzat, langileak elkarte sindikaletan eta alderdi politikoetan antolatzea zen. Horretarako, langileak kontzientziatu egin behar zituzten, beren egoeraz jabetzeko, eta zapalduta zeudela kontura zitezen.

Karl

...
Jarraitu irakurtzen "Teoria Sozialista eta Langile Mugimendua Bizkaian" »

Bilboko Batzokiaren Estatutuak eta Testuinguru Historikoa

Historia3,01 KB

Testuaren iruzkina eta azterketa

Aurrean daukagun testuaren jatorria lehen mailakoa da, Bilboko Batzokiaren Estatutuak direlako. Formaren aldetik, testu juridikoa dela esan dezakegu (artikuluetan banatuta baitago) eta edukiaren aldetik politikoa, alderdi nazionalistaren estatutuak direlako. Egilea Sabino Arana izan zen (EAJ alderdiaren sortzailea), beraz, egile bakarra eta ezaguna da. Testua Bizkaitarra aldizkarian argitaratu zen 1894ko maiatzaren 24an; beraz, publikoa dela esan dezakegu. Estatutu hauek edonork irakurri ditzake, baina bereziki Bilboko alderdiko kideentzat zuzenduta daude, eta helburua sortu berri den batzokiaren berri ematea da. Historikoki, testu hau industrializazioaren hasierako urteei dagokio, Errestaurazio garaian.

Estatutuen

...
Jarraitu irakurtzen "Bilboko Batzokiaren Estatutuak eta Testuinguru Historikoa" »

Blasco Ibáñez, Meatzariak eta Bizkaiko Industrializazioa

Historia2,49 KB

Testuaren Jatorria eta Kontekstua

Testu hau lehen mailako iturria da jatorriaren aldetik eta, formari dagokionez, testu literarioa, eleberri bat baita. Edukiari erreparatuz, gai sozio-kulturala jorratzen duela ikus dezakegu, Bizkaiko meatzarien bizi-egoera azaltzen duelako.

El Intruso eleberriaren analisia

Egilea ezaguna da: Vicente Blasco Ibáñez, garaiko eleberrigilea eta politikaria. Beraz, egile bakarreko testua da. Pasarte hau Valentzian 1904an argitaratutako El intruso eleberrikoa da. Argitalpen unea: Errestaurazio garaia, Alfontso XIII.aren erregealdia eta Euskal Herrian industrializazioa hasi berri zenean.

Eleberria publikatu zenean, helburua zen momentu horretan Espainian langileen artean zegoen bizi-egoera islatzea, haien baldintza txarrak...

Jarraitu irakurtzen "Blasco Ibáñez, Meatzariak eta Bizkaiko Industrializazioa" »

Alemaniako II. Reicha: Historia, Ekonomia eta Politika

Historia2,72 KB

Alemaniako II. Reicharen sorrera

1871n Alemaniako II. Reicha (Bigarren Inperioa) sortu zen. Bi gertaera nagusik lagundu zuten Reicha sortzen: batetik, Prusiak bultzatutako Alemaniaren batasuna eta, bestetik, Prusiak Frantziari irabaztea 1870eko Sedango guduan. Gilen I.a Alemaniako enperadore aldarrikatu zuten 1871n, Versaillesen.

3.1. Ekonomia-hedapena eta antolaketa politikoa

1834ko aduana-batasunak eta, 1870 baino lehen, industria- eta trenbide-batasunek Alemaniako batasun politikoa lortzen lagundu zuten. Horrela, merkatu nazional bat sortu zen. Markoa (1871) eta Banku Inperiala (1875) sortu zirenean lortu zen moneta bateratzea.

Bismarckek trenbide-sare gehiena nazionalizatu zuen, eta hori funtsezkoa izan zen Alemaniako ekonomiaren hazkundean....

Jarraitu irakurtzen "Alemaniako II. Reicha: Historia, Ekonomia eta Politika" »