Estatutu Autonomikoak eta 1934ko Iraultza Euskal Herrian

Historia2,81 KB

Euskal Estatutu Autonomikoen Bilakaera eta 1934ko Gertaerak

Azkeneko estatutua 1936an idatzi zen, baina bitartean 1934ko Iraultza eman zen Euskal Herrian. 1933ko hauteskundeen ondoren, EAJ Errepublikano Erradikal alderdira gerturatzen saiatu zen, baina ez zuen erantzunik jaso. Horren ondorioz, ezkerrera gerturatzen hasi zen, eta honek gobernuarekin gatazkak sortu zituen.

Kontzertu Ekonomikoaren auzia

Garai hartan Kontzertu Ekonomikoaren auzia nagusitu zen. Madrilgo gobernuak Kontzertu Ekonomikoaren aurkako hainbat neurri hartu zituen, adibidez, alkoholaren gaineko zerga kentzea. Abertzaleek, sozialistek eta errepublikazaleek udal bidez aurka egin zioten, eta horrek ondorioak ekarri zituen:

  • Udal batzuk desegin ziren.
  • Isunak ezarri ziren.
  • Zinegotzi batzuk kartzelaratu zituzten.

1934ko Iraultza eta Ondorioak

Aipatutako gertaera guztien ondoren, 1934ko Iraultza hasi zen. EAJk ez zuen parte hartu, baina bai alderdi kide batzuek. Grebak astebetekoak izan ziren, batez ere industria guneetan (Arrasate, Eibar...).

Iraultzaren Errepresioa

Iraultzak errepresio eta ondorio gogorrak ekarri zituen:

  • 41 hildako eta 1600 kartzelaratu.
  • Langileen erakundeak, batzokiak eta ELAren egoitzak itxi ziren.
  • Ezkerreko prentsa galarazi zen.
  • Udal zinegotziak kargutik kendu zituzten.

Ondorioz, EAJren eta eskuinekoen arteko harremana eten egin zen, eta Fronte Popularrera gerturatzen hasi ziren.

1936ko Estatutua (Elgetako Estatutua)

Gertaera hauek amaitu ondoren, azkeneko estatutua idatzi zen: 1936ko Estatutua (Elgetako Estatutua). Fronte Popularraren garaian idatzi zen.

Estatutuaren Egileak eta Edukia

Egilea batzorde bat izan zen, alderdi desberdinetako kidek osatua. Burua Indalecio Prieto eta idazlea J.A. Agirre izan ziren. Hau A, G eta Brentzat idatzia izan zen.

Puntu Nagusiak:
  1. Subiranotasun nazionala.
  2. Sufragio unibertsala.
  3. Botere banaketa.
  4. Kontzertu ekonomikoa.
  5. Euskara eta gaztelera hizkuntza ofizialak.
  6. Azkenik, ordena publikoa Eusko Jaurlaritzaren esku (ertzaintza).

Estatutu honetan Nafarroa eta foruak ez dira aipatzen. Estatutua onartu zenean, Gerra Zibila hasita zegoen, Errepublikako gobernuak B eta G bere alde izatea nahi zuelako. Horren ondorioz, lehenengo Eusko Jaurlaritza eratu zen, J.A. Agirre lehendakari zela, eta gobernuan CNT kenduta, alderdi guztiak ordezkatuta zeuden.

Hala ere, B eta G aplikazioa denbora gutxikoa izan zen, 1937ko ekainean Bilbo nazionalen menpe geratu zenean.

Deskargatu

PDF Word HTML