Vicente Blasco Ibáñezen Testua: Bizkaiko Meategietako Langileak

Historia2,4 KB

TESTUA: VICENTE BLASCO IBÁÑEZ (1904)

Testu mota hau eleberri baten pasarte baten aurrean kokatzen da. Hizpide duena Bizkaiko meategietako langileen bizitza kontatzen du. Blasco Ibáñez idazle bat zen eta naturalista gisa kontsideratzen da. Bere garaiko eszenak eta gertaerak deskribatzen ditu (ez da gomendatutako maila). 1904an idatzi zuen testua, Valentzian.

Bizkaiko Industrializazioa eta Testuinguru Historikoa

Bizkaiko industrializazioa Hirugarren Gerra Karlistaren amaieran hasi zen, kronologiari dagokionez. Siderurgia sektorean, Euskal Herri osoan burdina lantzeko ohitura zuten, eta burdina era fosforikoan. Saltzen zuten ikatza kanpotik inportatua izaten zen, Ingalaterratik batik bat. Ondorioz, industria moderno eta potente bat hasi zen, baina ezin zutenez konpetitu, protekzionismoa hasi zen.

Migrazioak eragin batzuk izan zituen:

  • Langileak beharrezkoak ziren industria handietarako.
  • Bertako langileak ez ziren nahikoak, jende kanpotik etorria zen.
  • Hasieran denboraldi baterako etorri ziren, baina gero modu permanentean iraun zuen.

Langileen Bizitza eta Lan Baldintzak

Haien bizitza, mineralaren extrakzioa eta lur azalean egindako lanetan zetzan. Jardunaldi oso luzeak egiten zituzten. Haien etxeak barroko tipikoak ziren, meategietatik gertu egoteko eta erraz mugitzeko helburuarekin.

Baldintza txarrak zituzten, batez ere osasunean (higiene falta), eta horrek kutsatzeko arrazoia izan zen, beraz, heriotza-tasa gora egin zuen. Soldatak txikiak eta txarrak ziren, gainera jabeek batzuetan obrigatu egiten zituzten.

Lanbideen Arriskua eta Ordezkatzea

Lanbideen egoera ez zen oso arriskutsua, ezta neketsua ere, lur azalean egiten zen lan erraza zenez. Erregioen Enkarterrietan lan hori erraz ordezkatzen zen. Aldiz, meategietako lana gogorra zen eta segurtasun falta zuten; gainera, langileek jakin behar zutenez lan egiteko, ez zituzten erraz ordezkatu nahi.

Emigrazioa eta Harremanak

Langile asko kanpotarrak ziren, Goi Lautadatik, Extremaduratik eta Galiziatik etorriak; lurrik gabeko nekazariak ziren. Bertako eta emigranteen arteko harremana ez zen oso ona, bizimoduak oso desberdinak zituztelako, eta hizkuntza ezberdinekoak ere baziren. Nazionalismoak euskal arrazako pertsonak defenditu zituen.

Deskargatu

PDF Word HTML