Clara Campoamor eta emakumeen boto eskubidea

Historia2,22 KB

testua: Clara Campoamor

Aurrean dugun testua Clara Campoamor diputatuak Gorte Konstituziogileen aurrean egindako azalpena da. Clara Campoamor, testuaren egilea, Alderdi Errepublikano Erradikalaren diputatua izan zen. Bere helburua emakumearen boto eskubidea defendatzea zen, gainerako diputatuak diskurtso baten bidez konbentzituz. 1931ko testu hau lehen mailako iturria da eta, publiko orokorrari zuzenduta egon arren, bereziki diputatuei zuzendua dago.

1931ko testuinguru historikoa

1931ko apirilean Errepublika aldarrikatu zen, udal ezkertiarrek boterea hartu zutenean. Errepublikaren itxaropenak handiak ziren: estatu demokratiko, laiko, progresista, autonomista eta modernoa eraiki nahi zuten. Hala ere, hainbat arazo zirela medio (1929ko krisia, aurretik jasotako arazoak eta ezegonkortasun politikoa), ezin izan zituzten helburu guztiak bete. Alderdi politikoen artean banaketa nabaria zen:

  • Ezkerrekoak: Errepublika onartu eta erreforma sakonak egitea zuten helburu.
  • Eskuinekoak: Batzuk Errepublika onartu arren, autonomiaren aurkakoak ziren.

Eztabaidak eta Konstituzioa

Erlijioaren, autonomien eta emakumezkoen botoaren inguruan eztabaida ikaragarria zegoen. 1931ko maiatzaren 8ko legeak emakumeei diputatu izateko aukera eman zien, baina oraindik ez zuten boto eskubiderik lortu. Azkenean, Konstituzio oso aurrerakoi bat onartu zen.

Victoria Kent eta Clara Campoamorren arteko eztabaida

Neurri honi buruzko eztabaidan, Elizak eragin handia izan zuen. Victoria Kent, Clara Campoamorren jarreraren kontra zegoen. Kenten iritziz, emakumeek botoa emateko garaia ez zen egokia, eta denbora pixka bat itxarotea hobea izango zela uste zuen. Hasiera batean, botoa ezkongabeei eta alargunei bakarrik ematea pentsatu bazuten ere, azkenean emakume guztiei ematea lortu zuten.

Ondorioak

Emakumeek bozkatu zuten lehen hauteskundeetan eskuindarrek irabazi zuten, koalizioan aurkeztu zirelako. 1936an, aldiz, ezkertiarrek irabazi zuten. Ikusi zenez, arazoa ez zen emakumeek bozkatzea edo ez bozkatzea, baizik eta alderdiek koalizioan edo banaka aurkezteko hartutako erabakia.

Deskargatu

PDF Word HTML