Blasco Ibáñez, Meatzariak eta Bizkaiko Industrializazioa
Testuaren Jatorria eta Kontekstua
Testu hau lehen mailako iturria da jatorriaren aldetik eta, formari dagokionez, testu literarioa, eleberri bat baita. Edukiari erreparatuz, gai sozio-kulturala jorratzen duela ikus dezakegu, Bizkaiko meatzarien bizi-egoera azaltzen duelako.
El Intruso eleberriaren analisia
Egilea ezaguna da: Vicente Blasco Ibáñez, garaiko eleberrigilea eta politikaria. Beraz, egile bakarreko testua da. Pasarte hau Valentzian 1904an argitaratutako El intruso eleberrikoa da. Argitalpen unea: Errestaurazio garaia, Alfontso XIII.aren erregealdia eta Euskal Herrian industrializazioa hasi berri zenean.
Eleberria publikatu zenean, helburua zen momentu horretan Espainian langileen artean zegoen bizi-egoera islatzea, haien baldintza txarrak erakusteko.
Pasartearen Edukiaren Laburpena
Testua hiru paragrafok osatzen dute:
- Lehenengo paragrafoa: Langileak barrakoietan, aterpetxe zikin eta txikietan, nola bizi diren azaltzen du.
- Bigarren paragrafoa: Langileek erabiltzen zituzten etxeen egoera narratzen du, nolako zikintasunean eta gosetean bizi ziren esanez. Hau da, haien bizimodua eta egoeraren gogortasuna zein puntu latzera heltzen zen kontatzen du.
- Hirugarren paragrafoa: Lan beharra, etengabeko immigrazioa eta meategietan egiten zen jarduera azaltzen ditu. Horrez gain, langile gehiegi egoteak eskubideak galtzea eragiten zuela ere aipatzen du.
Euskal Herriko Industrializazioaren Giltzarriak
Europako industrializazioa XVIII. mendean sortu zen Britainia Handian (B.H.), aldiz, Espainiara askoz beranduago heldu zen, XIX. mendean. Hala ere, bi eremutan garatu zen batez ere:
- Euskal Herrian (bereziki Bizkaian, geroago azalduko ditugun hainbat faktorengatik).
- Katalunian.
Bizkaiko industrializazioaren hasiera
1841. urte inguruan Bizkaiko industrializaziorako lehen pausuak eman ziren, siderurgiako lehen lantegia sortuz: Santa Ana de Bolueta. Horrez gain, 1855ean, Europan Bessemer makina asmatu zenean, Euskal burdinak gora egin zuen, kalitate onekoa zelako (makinarako elementu hoberenak eskaintzen zituen).
Ondorioz, Europako beste herrialdeek Bizkaitik inportatzen hasi ziren. Euskal Herriaren kokapen geografikoak asko lagundu zuen horretan, batez ere Europarekin harremanetan egoteko leku oso estrategikoa zelako, Ingalaterrarekin, adibidez, itsasoaren bidez.