Bilboko Batzokiaren Estatutuak eta Testuinguru Historikoa

Historia3,01 KB

Testuaren iruzkina eta azterketa

Aurrean daukagun testuaren jatorria lehen mailakoa da, Bilboko Batzokiaren Estatutuak direlako. Formaren aldetik, testu juridikoa dela esan dezakegu (artikuluetan banatuta baitago) eta edukiaren aldetik politikoa, alderdi nazionalistaren estatutuak direlako. Egilea Sabino Arana izan zen (EAJ alderdiaren sortzailea), beraz, egile bakarra eta ezaguna da. Testua Bizkaitarra aldizkarian argitaratu zen 1894ko maiatzaren 24an; beraz, publikoa dela esan dezakegu. Estatutu hauek edonork irakurri ditzake, baina bereziki Bilboko alderdiko kideentzat zuzenduta daude, eta helburua sortu berri den batzokiaren berri ematea da. Historikoki, testu hau industrializazioaren hasierako urteei dagokio, Errestaurazio garaian.

Estatutuen artikuluak eta oinarri ideologikoak

Estatutua zortzi artikulutan banatuta dago, eta haien ideia nagusia Bilboko Euskeldun Batzokija sortzea zen:

  • 1. art. EAJko jarraitzaileentzako aisialdirako zentro bat zabalduko dutela, helburu politikoarekin.
  • 2. art. Batzokia elkarte nagusiaren (Bizkai Batzarraren) menpe egongo da, Sabino Aranaren ideologia oinarri hartuta.
  • 3. art. Jaungoikoaz ari garenean, esan nahi du Bizkaiak erlijio katolikoa izango duela.
  • 4. art. Lege Zaharraz ari garenean, foruei erreferentzia egingo diegu.
  • 5. art. Politikaren (foruen) eta erlijioaren (katolizismoaren) artean harmonia egon behar da.
  • 6. art. Erlijioa eta politika bereizi behar direla esaten du, gauza ezberdinei egiten dietelako erreferentzia.
  • 7. art. Erlijioak politika bere menpe izango du.
  • 8. art. Bizkaia bestelako sei herrialdeekin elkartuko da Euskal Herria sortzeko, arraza eta hizkuntza bereziak oinarri hartuta.

Industrializazioa eta gizarte-aldaketak

XVIII. mendearen erdialdean Industria Iraultza abiatu zen Britainia Handian. Espainiako estatuan industrializazioa berandu hasi zen, XIX. mendean konkretuki, eta Hego Euskal Herria izan zen industria-gune garrantzitsuenetarikoa. Ezaugarri zehatz batzuk zituen, hala nola kokapen geografikoa itsasotik hurbil eta ingurune menditsua, Bizkaiko meategiak oinarri hartuta. Bereziki siderurgia eta ontziola sektoreak garatu ziren.

Euskal Herrian sortutako industrializazioarekin batera, Espainiatik etorritako immigranteen etorrera masiboak gizartearen egitura guztiz aldatu zuen, bertan zeuden ohiturak, kultura eta harreman motak betirako aldatuz. Bi garrantzi handiko gizarte-mugimendu garatu ziren: alde batetik, langileen mugimendua eta, bestetik, euskal nazionalismoa.

Deskargatu

PDF Word HTML