Alemaniako II. Reicha: Historia, Ekonomia eta Politika

Historia2,72 KB

Alemaniako II. Reicharen sorrera

1871n Alemaniako II. Reicha (Bigarren Inperioa) sortu zen. Bi gertaera nagusik lagundu zuten Reicha sortzen: batetik, Prusiak bultzatutako Alemaniaren batasuna eta, bestetik, Prusiak Frantziari irabaztea 1870eko Sedango guduan. Gilen I.a Alemaniako enperadore aldarrikatu zuten 1871n, Versaillesen.

3.1. Ekonomia-hedapena eta antolaketa politikoa

1834ko aduana-batasunak eta, 1870 baino lehen, industria- eta trenbide-batasunek Alemaniako batasun politikoa lortzen lagundu zuten. Horrela, merkatu nazional bat sortu zen. Markoa (1871) eta Banku Inperiala (1875) sortu zirenean lortu zen moneta bateratzea.

Bismarckek trenbide-sare gehiena nazionalizatu zuen, eta hori funtsezkoa izan zen Alemaniako ekonomiaren hazkundean. Ekonomiak hazkunde handia izan zuen ehungintza- eta siderurgia-industrietan, meatzaritzan eta garraioetan.

Lau alderdi politiko nagusi zeuden:

  • Liberalak: Nazionalisten eta ezkertiarren artean banatuta zeuden.
  • Kontserbadoreak: Prusiako burokraziaren artean garrantzi handia zuten; Prusiako eredua hedatu zuten Alemania osoan.
  • Sozialdemokratak: Ideologia marxistakoak, 1875ean sortu zen alderdia.
  • Zentrum: Zentroko alderdi katolikoa zen.

3.2. Bismarck, Reicheko kantzilerra (1871-1890)

Otto von Bismarck Reicheko kantziler izan zen 1871tik 1890era, dimititu zuen arte. Prebentzio-estrategia ezarri zuen eta hainbat borroka izan zituen:

  • Kulturkampf (kulturagatiko borroka): Katolikoen kontra zuzendua, Elizaren eta Estatuaren arteko banaketa ezartzen zuen, hezkuntza publikoa eta kleroa Estatuaren kontrolpean jarriz. Geroago, 1878tik 1879ra, Bismarck politika hori baztertzen hasi eta Zentrum alderdi katolikora gerturatu zen. 1887an lege antiklerikalak indargabetu ziren.
  • Sozialdemokraten aurka: Iraultzaren jatorria zirela uste zuen. Gorroto zituen arren, Bismarckek gaixotasun, zahartzaro eta lan-istripuen aseguruei buruzko hiru gizarte-lege onartu zituen.
  • Politika kolonialen aurka: Horren ondorioz, Gilen II.a enperadorea ez zen ondo moldatu kantzilerrarekin.

3.3. Gilen II.aren Alemania (1890-1914)

Bismarckek kargua utzi zuenean, Alemaniako politikak aldaketa nabarmenak izan zituen. Kanpo-politikan, Gilen II.ak hedapen inperialista egiteko eta itsas zein lurreko armada garatzeko interes handia zuen. Barne-politikan, enperadorearen helburua bere boterea handitzea zen, kantzilerrari boterea kenduz.

Deskargatu

PDF Word HTML